Zugarramurdi

Zugarramurdi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zugarramurdi udalerriaren irudi orokorra.
Zugarramurdiko bandera
Bandera

Zugarramurdiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBaztanaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zugarramurdi
AlkateaJesus Mari Agerre Indaburu
(Akelarre)
Posta kodea31710
INE kodea31264
Herritarrazugarramurdiar
Geografia
Koordenatuak43°16′09″N 1°32′30″W / 43.2693°N 1.5416°W / 43.2693; -1.5416
Azalera5,649 km²
Garaiera205 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria231 (2023:  29)
alt_left 111 (%48,1)(2019) (%46,8) 108 alt_right
Dentsitatea40,88 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,96
Ugalkortasuna[1]‰ 36,36
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,33 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 92,10 (2018: %3,26)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zugarramurdi.es/


Zugarramurdi[3] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 219 biztanle zituen 2019an.[4] Urdazubi eta Baztan udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du, Baztan Bidasoa eskualdearen barnean. Ainhoa, Sara eta Urdazubi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea ere osatzen du.

Izena

Zugarramurdi toki izenaren jatorria edo esanahia ezin izan da oraingoz ziurtasun osoz zehaztu, baina euskarazkoa dela baiezta daiteke. Pertsona abizena ere bada.

Historian, agirietan izena beti berdin agertu izan da: Zugarramurdi (1154 eta 1860); Jose Maria Jimeno Jurio, 2004.[5]

Koldo Mitxelenak proposatu zuenez, «zumar doilor ugariko lekua» esanahi etimologikoa izan liteke: zumar (Gipuzkoako Zumarraga udalerriaren antzera) + andur («doilor») + -di atzizkia (multzoa, taldea edota ugaritasuna adierazten duen atzizkia). Hortaz, zugarrandurdi > zugarramurdi izenaren bilakaera da, agian, baina Mitxelenak berak bere teoria hori froga lezakeen antzinako agiririk ez zuela onartu zuen. Euskara batuan zumar esaten da, baina zugar euskalki edo azpieuskalkietan agertzen den aldaera ere bada. Bestalde, -di atzizkia euskal toki izen nahiz abizenetan maiz zuhaitz edo landare izenekin batera agertzen den atzizkia da, esate baterako: Lizardi, Pagadi, Aresti, Gorostidi, Loidi eta abar. Adibidez, Zumardi izenak zumar asko dauden lekua adierazten du.

Mikel Belaskoren arabera, herritarrek eguneroko hizkeran Zugamurdi, Zamurdi edo Zuenburdi ahoskerak darabiltzate, herriaren izenaren laburdurak, alegia.

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Zugarramurdin, itsas mailatik 137 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak

Sara Baztan Baztan
Baztan Urdazubi
Mendebaldea
  Zugarramurdi  
Ekialdea
Baztan Baztan Baztan

Auzoak

Bost auzok osatzen dute udalerria: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi herrigunea bera.

Demografia

Zugarramurdiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak[7].

2007ko udal hauteskundeak

2007ko udal hauteskundeen ondoren, Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu hautatu, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien % 4,92) eta boto zuriak sei izan ziren (% 5,17). Abstentzioa % 43,26 izan zen.

Zugarramurdiko Udala (2007)
Hautetsia Jasotako botoak
Evaristo Mentaberri Mihura (Akelarre) 83
Mikel Pedro Mitxelena Etxehebeste (Akelarre) 72
Jesus Maria Agerre Indaburu (Akelarre) 71
Gonzalo Garmendia Bedialauneta (Akelarre) 67
Lazaro Dainciart Iribarren (Akelarre) 67

Udaletxea

Zugarramurdiko udaletxeko idazkaria Urdazubiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Lapitztegia kalea, 1

Alkateen zerrenda

2007-2011 Jesus Mari Agerre Indaburu Akelarre
2011-2015 Jesus Mari Agerre Indaburu Akelarre

Kultura

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Nafar-lapurtera»

Jaiak

Zugarramurdiko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua.

Zinema

Zugarramurdi udalerrian film hauek girotu dituzte:

Ondasun nabarmenak

Fitxategi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg
Zugarramurdiko leizeak.
Arrosarioko Andre Mariaren baseliza
Dolarea etxea.
  • Arrosarioko Andre Mariaren baseliza: XVI. mendean eraikia.
  • Barrenetxea etxea: Etxeberria etxearen aitzinez aitzin dago.
  • Beretxea etxea: 1793ko sutean zutik iraun zuen etxe bakarra da.
  • Dolarea etxea: Gipuzkoako armak dituen armarria izateagatik nabarmentzen da.
  • Dutaria jauregia: XVIII. mende hasieran eraikia.
  • Etxeberria etxea: Barrenetxea etxearen aitzinez aitzin dago.
  • Etxenikea etxea: 1785ean eraikia.
  • Induburua etxea / Sorginen Museoa: 1793ko sutearen ondoren kiskaldua eta 1830ean zaharberritua. Bertan Zugarramurdiko Sorginen Museoa ikusgai dago.
  • Iriarte etxea: Gaur egun landetxea da.
  • Jasokundeko eliza (1781 eta 1784. urteen artean eraikia): Herrigunean dago, Basaburua kalean.
  • Kontrabandisten bidea: Xareta eskualdean zehar doan seinaleztatutako bidexka eta bidezidor sarea da, antzina mugalariek erabilia.
  • Oieregia etxea: 1718an eraikia.
  • Parrokia-etxea: 1725ean eraiki zuten eta herrigunean dago.
  • Telletxea etxea: Bere gorapea eta alde banatan dituen kontrahormak bereziak dira.
  • Zugarramurdiko leizeak edo Sorginen Leizeak: Olabidea errekak (Infernuko erreka izenaz ezaguna) sortutako leizeak dira, handiena 100 m luze, 20 m zabal eta 30 m garai da. Leizeen albo batean akelarrea dago, tradizioaren (eta Inkisizioaren) arabera, sorginen gaueko bilkurak egiten ziren larrea. Horregatik, sorginen bilkurak "akelarre" izena hartzen dute. Gaur egun, udako solstizioaren inguruan, San Joan gauean, jai erraldoia egiten da argia eta sua gurtzeko. Abuztuan zikiro jatea egiten da bertan.

Argazki galeria

  • Jasokundeko eliza.
    Jasokundeko eliza.
  • Zugarramurdiko karrika bat.
    Zugarramurdiko karrika bat.
  • Zugarramurdiko etxe bat.
    Zugarramurdiko etxe bat.
  • Dutaria jauregia.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. (Gaztelaniaz) «Navarra: Población por municipios y sexo. (2884)» INE (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  5. Zugarramurdi. Nafarroako herriak. Nafarroako Ondare Ez Materialaren Artxiboa[Betiko hautsitako esteka]
  6. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  7. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Zugarramurdiko Udalaren webgunea
  • Zugarramurdiko Turismo Bulegoa
  • Xareta elkartea
  • Zugarramurdiko albisteak Erran.eus-en.
  • Ihesi: Zugarramurdi orabidean barna Argia.com webguneko artikulua.
  • Zugarramurdiko argazkiak lasonet.com webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Zugarramurdiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
  • Basaburua kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
  • "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1643583
  • Commonscat Multimedia: Zugarramurdi / Q1643583
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Zugarramurdi

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 248291192
  • LCCN: nb2010026161
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 21263
  • Lekuak
  • OSM: 343428
  • INE: 31264
  • Wd Datuak: Q1643583
  • Commonscat Multimedia: Zugarramurdi / Q1643583
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Zugarramurdi


Zugarramurdiko auzoak

Azkar · Etxartea · Herrigunea · Madaria · Olasur

Xaretako udalerri aurkibidea

AinhoaSaraUrdazubi • Zugarramurdi

Baztanaldeko udalerri aurkibidea

BaztanUrdazubi • Zugarramurdi

  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • Zugarramurdi • Zuñiga