Lukin

Lukin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herrigunea.

Bandera

Lukingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Luquin
AlkateaLuis Ramón Azkona Gil
(San Isidro)
Posta kodea31243
INE kodea31160
Herritarralukindar
Geografia
Koordenatuak42°36′42″N 2°05′57″W / 42.611666666667°N 2.0991666666667°W / 42.611666666667; -2.0991666666667
Azalera8 km²
Garaiera595 metro
Distantzia53,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria129 (2023:  −3)
alt_left 62 (%48,1)(2019) (%54,3) 70 alt_right
Dentsitatea14,66 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 52,78
Ugalkortasuna[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,98 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 17,40 (2018: %15,24)
Datu gehigarriak
Sorrera921 (?)
Webguneahttp://www.lukin.es/

Lukin[3] ([lukin]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 138 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 54 kilometrora dago.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean, Lizarra-Viana norabidean, ezkerretik bederatzi bat kilometrora errepide lokala hartuz. Errepideak herriaren erdigunea bitan banatzen du, batetik, goialdeko auzoa eta bestetik, behealdekoa.

Lukinek bi zati dauzka, elkarrengandik banatuta, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Hegoaldeko zatiak Villamayor de Monjardinekin egiten du muga iparraldean, Arroizekin ekialdean eta Barbarin eta Arroizekin hegoaldean. Hegoaldeko zatiak berriz, Barbarinekin egiten du muga iparraldean, Arroizekin ekialdean, Los Arcosekin mendebaldean eta Sesmarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Lukingo klima tarteko mediterraneoa da, klima kontinentalarekin nahasturik. Urteko batez besteko tenperatura 13 °C ingurukoa da eta urteroko prezipitazio-maila 680mm ingurukoa. Urteko egun euritsuak 80-90 inguru izaten dira.

Herriaren inguruko baso bakanetan arteak eta ameztiak daude, baina baso horien jatorrizko azalera asko gutxitu da nekazaritzaren eragina dela eta.

Historia

Lukin herriaren sorrera argi ez dagoen arren, historialariek 921. urtean sortu zela uste dute, Iruñeko Erresumako erregeek Monjardingo gazteluan egoitza zutela. Kordobako Abderraman III.ak Lukin inbaditu zuen Erdi Aroan. Buruzagi musulman hori Afrikatik zetorren, Antso erregea eta bere seme Gartzia Jaunarekin borrokan egiteko asmoarekin. Valdejunkera izeneko lekuan Iruñeko armada Abderramanen gizonen aurka borrokatu zen. Erabateko garaipenik lortu ez zuten arren, erasoa geldiaraztea lortu zuten, eta Abderramanen gizonak mendian ezkutatzera behartu zituzten. Abderraman III.a mendebaldetik sartu zen Nafarroara, Lizarrako merindadea zeharkatu eta bidean hainbat gaztelu eta gotorleku konkistatuta. Gotorleku horietako bat Monjardineko Doneztebekoa izan zen.

  • Udaletxea.
    Udaletxea.
  • Eliza.
    Eliza.
  • Pilotaleku zaharra.
    Pilotaleku zaharra.
  • Osasun etxea.
    Osasun etxea.

Demografia

Lukingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 14 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,14a (Nafarroako batez-bestekoaren antzekoa).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Lukingo alkatea Candidatura Independiente San Isidro (CISI) taldeko Luis Ramón Azkona Gil da. 2007an taldeak herriko bost zinegotziak lortu zituen, boto zuriak 8 izan ziren (botoen %10) eta baliogabekoak 5 (botoen %5,88).

Lukingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Luis Ramon Azkona Gil (CISI) 62 Bai
Juan Jose Saimz Urra (CISI) 59 Bai
Javier Martinez Giralda (CISI) 59 Bai
Agustin Bakaikoa Morteruel (CISI) 58 Bai
Miguel Angel Uribaien Gil (CISI) 33 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu eta Azkonak segitu zuen jarduneko alkate[4].

Udaletxea

Lukingo udaleko idazkaria Iguzkitza, Villamayor de Monjardin eta Barbaringo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Carrera Kalea, 1

Alkateak

2003-2007 Luis Ramón Azkona Gil San Isidro
2007-2011 Luis Ramón Azkona Gil San Isidro
2011-2015 Luis Ramón Azkona Gil Jardunean

Garraioa

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Kirolak

Lukingo kirol azpiegituran elementu garrantzitsuena udal frontoia da, udalerriaren ekialdean dagoena, piszinen gainean. Frontoiak 60 metro luze eta 22 metro zabal da, eta kiroldegi pista eta frontoi moduan erabiltzen da. Udalak kudeaturik uda garaian herriko frontenis lehiaketa antolatzen da bertan.

Jaiak eta ospakizunak

Lukingo herriko jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira, Erremedioen eta Mirarien Ama Birjinen omenez.

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lukin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,36k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak

Lukin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

  • San Martin Tourskoaren eliza: Erdi Aroko jatorriko eliza da, dena den, gaur egungo eraikinaren gehiena XVII. mendean eginiko zaharberritze eta handitzearen ondorio da.
  • Mesedeetako Andre Mariaren basilika: Erdi Aroko jatorriko eraikina da, inguruko elizetako fededun asko biltzen dituena.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Lukin[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • (Gaztelaniaz) Lukingo udalaren webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Lukini buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
  • Herriaren erdigunearen ikuspegia Google Street View-n.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1647428
  • Commonscat Multimedia: Luquin / Q1647428
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lukin

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316734001
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 13529
  • Lekuak
  • OSM: 342640
  • INE: 31160
  • Wd Datuak: Q1647428
  • Commonscat Multimedia: Luquin / Q1647428
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lukin
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos Arcos • Lukin • Luzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga