Barbarin

Barbarin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Barbaringo bandera
Bandera

Barbaringo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Barbarin
AlkateaMari Carmen Iturri Villanueva (indep.)
Posta kodea31xxx
INE kodea31046
Herritarrabarbarindar
Geografia
Koordenatuak42°36′07″N 2°06′05″W / 42.601944444444°N 2.1013888888889°W / 42.601944444444; -2.1013888888889
Azalera8,53 km²
Garaiera602 metro
Demografia
Biztanleria46 (2023:  −2)
alt_left 28 (%60,9)(2019) (%58,7) 27 alt_right
Dentsitatea5,39 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,39
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,10 (2018: %4,1)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.barbarin.es/
Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; arraina gaitzat duena beste hau da: «Barbarin (arraina)»

Barbarin[3] ([baɾbaɾin]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 63 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Toponimia

Segur aski barbarus ‘atzerritar’ latindar hitzatik dator, izen gisa erabilia Barbarus. Hasieran -ain atzizkia zeraman ‘Barbaro izeneko pertsona baten lekua’ erran nahi duena.

Dokumentu zaharretan Barbariayn (1279, NEN), Barbarin y Barbaryn (1225, NEN) ageri da.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-111 errepidea Lizarra-Biana errepidean 16 kilometroan jarraitu ostean, bi kilometroan errepide lokal batean jarraitu eta gero. Barbarinek Lukinekin egiten du muga iparraldean, Arroitzekin ekialdean, Los Arcosekin mendebaldean eta Lukinen hegoaldeko gunearekin hegoaldean.

Kale oker eta estuko udalerri hau bitan banatzen da. Batetik, goiko auzoa, muino baten goialdean kokatua, San Joanes Ebanjelaria eliza nagusi duela. Erdi Aroko jatorriko eliza hori XVI. mendearen eta XVIII. mendeaaren bitartean berriztu zen. Bestetik, behealdeko gune lauan eraikitako auzo berria dago.

Klima

Barbaringo klima mediterraneo kontinentala da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 60 eta 100 egun euritsu izaten dira.

Historia

San Miguel izeneko gunean, Burdin Aroko aztarnak aurkitu dira, Barbaringo udalerriaren antzinako kokalekuan. Horrez gain, San Jorge baselizaren ondoan, erromatarren garaiko hiru aldare apaingarri aurkitu zituzten, Selatse jainko erromatarraren omenekoak. Historialarien ustez, Barbarin erromatarren garaian landa etxaldea zen.

Erdi Aroan zehar herria Doneztebe haranaren barne izan zen, Etaio eta Olexuarekin batera. Herritarrak Monjardingo Doneztebeko gazteluarenak ziren lurrak lantzen hasi ziren XI. mendean. 1846an Barbarin udalerri independente bihurtu zen, eta lau urte geroago, 80 gari errobadun eskola zeukan. 1920ko hamarkadan eskola pribatua eta herri aurrezki kutxa ere bazituen.

Demografia

Barbaringo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,66 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Alkateak

2007-2011 Mari Carmen Iturri Villanueva CIB, indep.
2011- Mari Carmen Iturri Villanueva UPN

Udal hauteskundeak

Azken urteetan, Barbaringo alkatea María Carmen Iturri Villanueva da. 2007ko udal hauteskundeetan aukeratutako hautetsi bakarra izan zen, CIB zerrenda independentearen izenean. Boto zuriak hogei izan ziren (%35,71), eta boto baliogabeak bi (%3,45). Abstentzioa %22,67 izan zen.

Barbaringo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Carmen Iturri Villanueva (CIB) 36 Bai

2011n, ordea, Iturri UPNren izenean aukeratu zuten alkate; ordukoan zerrenda bereko beste bi kide ere zinegotzi bihurtu ziren.

Udaletxea

Barbaringo udaleko idazkaria Iguzkitza, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 11

Udal autobusak

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Zerbitzuak

Barbarin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Gaur egungo San Joan Ebanjelariaren parrokia jatorrizko Erdi Aroko eliza baten zaharberritzearen ondorioz eraikitako eliza da. Zaharberritze hori XVI. mendean egin zen Pedro Mendizabal eta Francisco Altzaga harginek gauzatu zuten. Elizako jatorrizko egiturari gurutzadura, aurrealdea eta nerbiodun harlandua eta arku pizkundetar itxurako tenpluaren aurrealdea gehitu zitzaion.

Elizaren barruan Errosarioko Ama Birjinaren erretaula barrokoa nabarmentzen da, Juan Almandotz eta Tomas Gonzalez de Araiaren lana.

Barbarindar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Barbarini buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
  • Barbaringo Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1757482
  • Commonscat Multimedia: Barbarin / Q1757482
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Barbarin

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 5001
  • Lekuak
  • OSM: 347273
  • INE: 31046
  • Wd Datuak: Q1757482
  • Commonscat Multimedia: Barbarin / Q1757482
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Barbarin
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoain • Barbarin • BargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa