Mues

Mues
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mues herria errepidetik.

Bandera

Muesgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaEkialdeko Lizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Mués
AlkateaMaría Reyes Monreal Quintana
(UPN)
Posta kodea31219
INE kodea31175
Herritarramuestar
Geografia
Koordenatuak42°36′22″N 2°13′35″W / 42.606111111111°N 2.2263888888889°W / 42.606111111111; -2.2263888888889
Azalera14,39 km²
Garaiera518 metro
Distantzia67 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria79 (2023:  −3)
alt_left 32 (%40,5)(2019) (%54,4) 43 alt_right
Dentsitatea5,49 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,26
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 5,50 (2018: %2,53)

Mues[3] ([mues̺]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 2014. urtean 81 biztanle zituen, eta 14,40 km2 ditu. Iruñea hiriburutik 67 kilometro mendebaldera dago.


Geografia

Odron ibaiak zeharkatzen du Mues.

Ingurune naturala eta klima

Jatorrizko landareditik 114 hektarea arte baino ez dira geratzen gaur egun. Horrez gain, birlandaturiko pinuak eta lertxundiak daude.

Udalerriko klima mediterraneoa prezipitazio urrietan eta aldaketa termiko nabarmenean nabari da. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da (altueraren arabera betiere). Prezipitazioak ere aldakorrak dira: udalerriaren iparraldean 800 mm jausten dira; zenbat eta hegoalderago, kopuru hori txikiagoa da. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira.

Estazio meteorologikoa

Kabrega herri hustuan, itsas mailatik 598 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak

Muesek mugakide ditu Sorlada eta Mendaza iparraldean, Sorlada ekialdean, Desoio eta Mendaza mendebaldean, eta Los Arcos hegoaldean.

Demografia

Muesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,54 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Udaletxea elizaren ondoan dago eta 1932. urtean eraiki zen. Eraikinak bi solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak margoturik daude. Eraikuntzan udal bulegoez gain, herriko anbulatorioa dago. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute. Muesko udaletxeko idazkaria, Lana, Piedramillera eta Sorlada udalerrietako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 16

Udal hauteskundeak

Muesko alkatea Nafar Herriaren Batasuneko (UPN) Maria de los Reyes Monreal Quintana da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Ez zen boto baliogaberik izan, eta boto zuriak hiru izan ziren (% 3,00). Abstentzioa % 27,88 izan zen.

Muesko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
María de los Reyes Monreal Quintana (UPN) 49 Bai
Piedad Ramos Sanchez (CDN) 23 Ez

2011ko udal hauteskundeetan UPNren izenean bi lagun aurkeztu ziren eta I-Erenean bakarra.[5] Hirurak hautatu zituzten zinegotzi eta alkatetza Monrealek gorde zuen[6].

Alkateak

Hauek izan dira Muesko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jose Antonio Pinillos Sagasti[7] 1979 1983 UCD
Jose Antonio Pinillos Sagasti[7] 1983 1987 Agrupacion de Electores Santa Eugenia
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Maria Reyes Monreal Quintana 2007 2011 UPN
Maria Reyes Monreal Quintana 2011 2015 UPN
Juan Jose Alvarez Maeztu[8] 2015 2019 Independenteak
Juan Jose Alvarez Maeztu[8] 2019 Jardunean I-E[9]

Azpiegiturak

Mues, Jurramendi Mankomunitateko eta Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da.

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

Ondasun nabarmenak

Herriko eraikinetako asko harea gorriz eginikoak dira, baita eliza eta baselizak ere. Santa Eugenia eliza, estilo aurregotikoko eraikina da, XVI. mendetik XIX. mendera bitartean handitu eta berriztua. Mende horietan, elizari nabe eta elementu berriak gehitu zitzaizkion.

Santa Maria Magdalenako baseliza, estilo erromaniko berantiarrean egina den arren, elementu gotikoak ditu bere barnean. Antza, izatez legenarra zuten gaixoak artatzeko ospitalea izan zen.

Muestar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
  5. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
  6. Mues[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  7. a b «MUÉS - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  9. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Muesko Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
  • (Gaztelaniaz) Muesi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q610818
  • Commonscat Multimedia: Mues / Q610818
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Mues

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 14839
  • Lekuak
  • OSM: 346820
  • INE: 31175
  • Wd Datuak: Q610818
  • Commonscat Multimedia: Mues / Q610818
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Mues
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentin • Mues • MurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa