Etaiu

Etaiu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Etaiuko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Etayo
AlkateaLaura Alegria Sos
Posta kodea31280
INE kodea31099
Herritarraetaiuar, Etaiuko
Geografia
Koordenatuak42°37′00″N 2°09′14″W / 42.616666666667°N 2.1538888888889°W / 42.616666666667; -2.1538888888889
Azalera13,02 km²
Garaiera623 metro
Demografia
Biztanleria68 (2023:  3)
alt_left 27 (%39,7)(2019) (%45,6) 31 alt_right
Dentsitatea5,07 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 37,4
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,50 (2018: %2,24)


Etaiu[3] ([eta.iu]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Egaibar eskualdekoa, Lizarrako merindadekoa. Itsas mailatik 623 metro gorago dago, eta 79 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Etaiu, 1954. urtean. Indalecio Ojangurenen argazkia.

Etaiu Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira iristeko, Urbiolan hasita, Antzinerako bidea hartu eta Olexuara iristean Etaiurako herri-errepidea hartu behar da.

Udalerriak Legariako eta Okoko udalerriekin egiten du muga iparraldean; Olexoarekin eta Villamayor de Monjardinekin ekialdean; Los Arcosekin hegoaldean; eta Piedramillerarekin eta Sorladarekin mendebaldean.

Haren mugen barruan beste herrixka bat dago, Leartza, 1842ko erroldan udalerri independente zena.

Klima eta landaredia

Etaiuko klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 11 gradukoak, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan. Euriteak udazken eta udaberri garaian izaten dira ugarien. Neguak nahiko hotzak izan ohi dira, eta uda garaian bi hilabete lehor daude.

Jatorrizko landareditik 70 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Horrez gain, beti azalera txikia izan duten ameztiak galtzeko zorian daude, nekazaritzarako erabilitako lurren azalera handituz joan den heinean. XIX. mendetik aurrera birlandaturiko pinu lariziarrak eta pinu beltzak 19 hektarea hartzen dituzte.

Demografia

Etaiuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,14 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga aukeratu zuten alkate. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %1,16) eta boto zuriak bi (%2,35). Abstentzioa %9,47koa izan zen.

Etaiuko Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga (UPN) 47 Bai
Juan Miguel Salinas Maeztu (CIE) 36 Ez

2011n bi zerrenda hauek aurkeztu ziren: Candidatura Popular de Etayo (CPE; 2 zinegotzi, tartean alkate bihurtutako Felipe Landa Azedo) eta Agrupación Independiente de Etayo (1). CPE UPNren ingurukoa; alderdiak bere izenean zerrendarik ez aurkeztea erabaki zuen, aurreko alkatea etorkinen botoarekin iruzurretan aritzeagatik inputatu zutelako[4].

Alkateak

1999-2003 Juan Miguel Salinas Maeztu San Cristóbal
2003-2007 Juan Miguel Salinas Maeztu San Cristóbal
2007-2011 Antonio Tomás Sanz de Azedo Lizarraga UPN
2011-2015 Felipe Landa Azedo CPE
2015-2019 Jenaro Pascual Desojo CIE
2019-? Laura Alegria Sos CIE

Udaletxea

Udalerriko punturik altuenean dago, elizaren ondoan. Hare harri gorriz egina dago (inguruko lurretan materialik ugariena) eta margotutako hormak eta arkudun ataria nabarmentzen dira. Elizarekin batera plazatxo txiki bat osatzen du, Andre Maria izenekoa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Andre Mariaren plaza, 1

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Etaiun eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Etaiuko Jasokundeko Andre Mariaren eliza eta pilotalekua

Jasokundeko Andre Mariaren eliza jatorriz Erdi Aroko eraikina den arren, gaur egungo eliza estilo barrokoan eraikia da. Gurutze latindar oinarridun eliza da.

Kristobal Deunaren baseliza

Etaiuko Kristobal Deunaren baseliza

Herritik gertu dagoen Kristobal Deunaren baseliza aipatzekoa da. Eraikina hau izen bereko mendixkaren gainean dago. Apirileko azken igandean, bertan erromeria ospatzen ohi da.

Herriko etxeak

Arkitektura erlijiosoaz gain, herrian XVI. mendeko eta XVIII. mendeko etxe ugari dago, harlanduz eginikoak, fatxadan alabastrozko armarriak ageri dituztenak.

Leartzako jaurerria

Leartzako San Andres

Leartzako jaurerrian San Andres eliza dago, erromaniko estilokoa eta 1200. urtean eraikia. Iparraldean atari neoklasikoa du, sarbidea babesteko balio duena, XIII. mendean eraikia.

Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak abuztuaren 14tik 16ra ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen omenez.

Etaiuar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindiaren 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  4. ELECCIONES 22-M NAVARRA UPN esconde sus siglas en las listas con los candidatos más polémicos[Betiko hautsitako esteka], Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 13a.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • (Gaztelaniaz) Etaiuko Udalako webgunea.
  • Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7400 errepidetik, Google Street View-n.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1648475
  • Commonscat Multimedia: Etayo / Q1648475
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Etaiu

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 9410
  • Lekuak
  • OSM: 345623
  • INE: 31099
  • Wd Datuak: Q1648475
  • Commonscat Multimedia: Etayo / Q1648475
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Etaiu


Egaibarko udalerri aurkibidea

AbaigarAntzin • Etaiu • LegariaMurietaOkoOlexoa

  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribar • Etaiu • Etxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga