Labaien

Labaien
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Labaien udalerriaren ikuspegi orokorra. Aurrealdean, Labaien herria dago, atzealdean berriz Beintza herria.

Bandera

Labaiengo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Labaien
AlkateaFrancisco Javier Otxandorena Juanotena
(Urradi, indep.)
Posta kodea31753
INE kodea31137
Herritarralabaiendar, labaindar
Geografia
Koordenatuak43°05′14″N 1°44′20″W / 43.087222222222°N 1.7388888888889°W / 43.087222222222; -1.7388888888889
Azalera28 km²
Garaiera450 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria218 (2023:  5)
alt_left 92 (%42,2)(2019) (%58,7) 128 alt_right
Dentsitatea7,72 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 29,1
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,13 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,92 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 90,00 (2018:  %-5,15)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.labaien.org/

Labaien[3] ([laβai.en]; Labaina [laβaina] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrekoa, Baztan-Bidasoa eskualdekoa.Iruñeko merindadean dago, hiriburu Iruñetik 58 kilometro iparraldera. 234 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta bi herrigune: Beintza eta Labaien. Horregatik sarritan Beintza-Labaien ([beints̻a laβai.en]) izena eman izan zaio.

Geografia

Beintza herria.

Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Basaburua ibarrean. Herria Saldias eta Doneztebe bitarteko errepideak zeharkatzen du (NA-121A errepidea).

Ingurune naturala eta klima

Labaienek klima atlantiko epela dauka, prezipitazioak ugari dira eta urte osoan zehar banatzen dira. Aldaketa termikoa neurrizkoa da eta ez da hilabete idorrik izaten uda garaian. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 edo gehiago izan daitezke.

Beintza-Labaienek baso ugari dauzka, hosto erorkor eta landare higrofiloz beterikoak. Zuhaitz ugarienen artean, pagoak, haritzak, eta gaztainondoak nabarmentzen dira. Pagoak udalerriko gunerik menditsuenetan daude, haritzek, berriz, mendeetako mozketen ondorioz, euren azaleratik asko galdu dute. Landaturiko espezieak (139 hektarea) pinu insignisa eta alertzeak dira, azken hau Japoniatik ekarritako espeziea.

Udalerri mugakideak

Iparraldean mugakide ditu Goizueta, Zubieta eta Ituren, ekialdean Urroz, mendebaldean Eratsun eta Saldias, eta hegoaldean Basaburua eta Ultzama.

Demografia

Labaiengo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldan, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Labaiengo alkatea Urradi herri ekimeneko Francisco Javier Otxandorena Juanotena da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %6,86) eta boto zuriak hamar izan ziren (%10,53). Abstentzioa %61,94koa izan zen.

Labaiengo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Urradi (U) 85 7

2011n, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu. Otxandorenak jarduneko alkate segitzen du[4].

2019an eta 2023an Herriarengatik hautagaitzak lortu zituen 5 zinegotziak.[5]

Udaletxea

Labaiengo udaletxeko idazkaria Oitz, Donamaria eta Urrozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxeko Karrika 9, 2. solairua

Alkateen zerrenda

2007-2011 Francisco Javier Otxandorena Juanotena Urradi
2011- Francisco Javier Otxandorena Juanotena Jardunean

Azpiegiturak

Udalerria Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.

Jaiak

Labaiengo jaiak abuztuaren lehen asteburuan ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak

San Pedro eliza: estilo gotikoa eta pizkundetarra batzen ditu. Eliza barruan XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago. Ondare erlijisoari dagokionez, Salbatore baseliza, eta errotaren ondoko XVI. mendeko Gurutzea nabarmentzen dira.

Arkitektura zibilari dagokionez, XVIII. mende eta XIX. mendeko etxe ugari daude, Arretxea dorretxea esaterako, Labaiengo herrigunean kokaturik.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Udalerria 2011n[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  5. Berria.eus. (2023-06-04). «Udal eta foru hauteskundeak - M28» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Bibliografia

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1874-4

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Beintza-Labaiengo udala
  • "Ttipi-ttapa" eta Erran.eus eskualdeko euskarazko hedabideak
  • (Gaztelaniaz) Beintza-Labaieni buruzko informazioa Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1763727
  • Commonscat Multimedia: Beintza-Labaien / Q1763727
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Labaien

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 5296
  • Lekuak
  • OSM: 346176
  • INE: 31137
  • Wd Datuak: Q1763727
  • Commonscat Multimedia: Beintza-Labaien / Q1763727
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Labaien


Labaiengo auzoak

Beintza • Labaien

Malerrekako udalerri aurkibidea

Beintza-LabaienBertizaranaDonamariaDoneztebeElgorriagaEratsunEzkurraIturen • Oiz • SaldiasSunbilla • Urroz • Zubieta

  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • Labaien • Lakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga