Porto

Artikulu hau Portugalgo hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Porto (Zamora)».


Porto
Porto
Portugalgo udalerria
Don Luis I.a zubi metaliko ezaguna. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Portugal
ProbintziaDouro Litoral
AlkateaRui Moreira (en) Itzuli
Izen ofizialaPorto
Jatorrizko izenaPorto
Geografia
Koordenatuak41°08′58″N 8°36′39″W / 41.14947°N 8.61078°W / 41.14947; -8.61078
Map
Azalera41,66 km²
Altuera104 m
MugakideakMatosinhos, Maia, Gondomar eta Vila Nova de Gaia
Demografia
Biztanleria237.591 (2011)
Dentsitatea226,25 bizt/km²
Herritarraportotar
Informazio gehigarria
SorreraPortus Cale erromatar hiria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakNagasaki, Akhisar (en) Itzuli, Macao, Jena, Lieja, Bordele, Ndola (en) Itzuli, Recife, Bristol, Duruelo de la Sierra, Mindelo (en) Itzuli, Shanghai, Luanda, Crotona, Vigo, Monterrey eta Rio de Janeiro
http://www.cm-porto.pt www.cm-porto.pt

Porto[1] Portugalgo laugarren[2] hiri nagusia da eta Portoko barrutiko hiriburua da. 2021an 231.800[3] biztanle zituen. Ingurualde guztia kontuan hartuta, aldiz, Grande Porto ("Porto Handia) esaten denak ia 1.8 miloi pertsona hartzen du barne. Duero ibaiaren itsasadarrean dago kokatuta.

Historia

Hiriaren historia IV mendean hasten da Erromatarren okupazio garaian. Portus Cale izena eman zioten eta Olissipona (Lisboa) eta Bracara Augusta (Braga) hirien arteko merkatal bidean zegoen kai garrantzitsua bihurtu zen.

VIII mendean mairuek Iberiar penintsula konkistatu zutenean Portoz ere jabetu ziren. 868 urtean Galiziako Vímara Peres jauntxoak Miño eta Duero arteko lurrak Alfontso III erregearentzako birkonkistatu zituen. Ordainsari gisa Vímara Peres kondea bihurtu zen eta hiriak ibaiaren bestaldeko Cale (gaur egun Vila Nova de Gaia) hiriarekin batera Portus Cale sortu zuenez Condado Portucalense (Portugalgo konderria) sortu zen 868an, hiria beraz gain iparraldera zeuden lurrak ere bai.

Joanes I.a Portugalgoa.

1387an Joanes I.a Portugalgoa eta Filipa Lancasterkoa bertan ezkondu ziren eta Windsorko Ituna sinatzearekin bat Portugal eta Ingalaterraren arteko aliantza militarra sortu zen. XIV eta X mendeetan Portugalgo ontziola garrantzitsuenak Porton zeuden eta loraldi ekonomikoa izan zuen hiriak.

XIII mendetik ekoizten zen arren 1703an Methuen Ituna sinatu eta Portoko ardo upategi gehienak ingelesen esku gelditu ziren. Portugalgo lehen ministroa zen Pombalgo markesak upategi portugaldar bat sortu zuen eta ingelesen dominioari aurre egiteko ardoaren kalitatea bermatuko zuten legeak ezarri zituen. Honek ekoizle txikien matxinada ekarri zuen Revolta dos Borrachos (mozkorren matxinada) izenaz ezagutu zena. Garai hartakoa da Torre dos Clérigos eliza barroko ezaguna.

XVIII eta XIX mendeetan Portugalgo hiri industrialena bihurtu zen eta popazioak nabarmen egin zuen gora. 1809an frantziar tropen aurrean jendeak atzera egin zuen eta Ponte das Barcas zubia (txalupazko zubia) behera erori zen. Armada portugaldar-ingelesak Wellingtongo dukea buru zuela frantsesei aurre egin eta hiritik at bidali zituen.

1820ko abuztuaren 24an iraultza liberala abiatu zen eta 1822an konstituzio liberala onartu zen. 1828an Mikel I.a errege bihurtu zen eta konstituzioa bertan behera uztean Gerra Zibila sortu zen. Porto berak migelisten setioa sufritu zuen 18 hilabetetan zehar, baina ez zen errenditu eta "Citate Invicta" (Hiri garaitezina) titulua jaso zuen. 1834an erregeak abdikatu eta konstituzio liberala itzuli zen.

1877ko azaroaren 4an "Ponte Maria Pia" izeneko zubia hirian eraiki zuen Gustave Eiffelen enpresak, trenbidez lehenengo aldiz Douro ibaiaren bi ertzak lotuz. 1886an inauguratu zen Don Luis I.a zubia, hiriko ikur bihurtu dena.

1891ean erregearen aurkako matxinada sortu zuten Portoko errepublikarren baina ez zuten arrakastarik izan. Baina aurrekari bat izan zen eta 1910ko urriaren 5ean iraultza berri batekin Portugalgo Errepublika sortu zen. 1919an Portoko kontrairaultzaileek monarkia itzularazi zuten Portugal iparraldera eta Porto iparraldeko hiriburu bihurtu zen. Egoera honek hilabete bat iraun zuen.

1996an UNESCO Gizateriaren Ondare izendatu zuen Portoko erdigune historikoa eta 2001 urtean Europako kultura-hiriburua izan zen.

Banaketa administratiboa

Fregesiak

  • Aldoar
  • Bonfim
  • Campanhã
  • Cedofeita
  • Foz do Douro
  • Lordelo do Ouro
  • Massarelos
  • Miragaia
  • Nevogilde
  • Paranhos
  • Ramalde
  • Santo Ildefonso
  • São Nicolau
  • Vitória

Klima

    Datu klimatikoak (Porto)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.5 14.8 16.8 17.7 19.4 22.8 25.0 25.0 23.7 20.4 16.8 14.4 19.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.3 10.4 12.0 13.2 15.2 18.3 20.3 20.1 18.9 16.0 12.6 10.6 14.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.0 5.9 7.1 8.6 11.0 13.8 15.5 15.2 14.1 11.5 8.3 6.8 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 157.6 139.7 89.9 115.6 97.6 46.0 18.3 26.7 71.0 138.0 158.4 194.7 1253.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 17 16 15 14 13 9 6 5 8 14 15 15 147
Eguzki orduak 124.0 130.0 192.2 216.0 257.3 273.0 306.9 294.5 225.0 182.9 138.0 124.0 2463.8
Iturria: [4]

Ekonomia

Herrialdeko hiri industriala izan da beti. Petrogal konpainiak birfindegia du Portotik 13 kilometro eskasera eta jarduera desberdinak dituzten herrialdeko konpainia ugarik Portoko metropoli eremuan dute egoitza: Altri, Ambar, Amorim, Bial, Cerealis, BPI, CIN, EFACEC, Frulact, Lactogal, Millennium bcp, Porto Editora, Grupo RAR, Sonae, Sonae Indústria eta Unicer besteak beste.

Portoko Burtsak bat egin zuen Lisboakoarekin eta gaur egun Euronext barnean daude.

Kultura

Portoko erdigune historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 755
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Portoko erdigune historikoa eta 2001 urtean Europako kultura-hiriburua izan zen. Portok museo, antzoki, arte galeria, liburudenda eta zinema areto ugari ditu. Dene artean aipagarrienak Casa da Música, Coliseu do Porto antzokia eta Soares dos Reis Museo Nazionala dira.

Lello e Irmão liburudenda Portugalgo liburudenda zaharrenetakoa da eta Lonely Planetek munduko hirugarren liburudenda onena sailkatu du. Aurrealde dotorea eta barrualde ikusgarria ditu gainera.

Portoko jaialdi ezagunenak San Juan eguneko jaialdia (ekainean) eta Queima das Fitas (uztailean) ikasle unibertsitarioen jaialdia dira.

Gastronomiari dagokionez aipatzekoak dira Tripas à Moda do Porto, Bacalhau à Gomes de Sá eta Francesinha. Eta ezin aipatu gabe utzi Portoko ardoa.

Ondasun nabarmenak

Portoko erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1996an eta bertan daude hiriko ondasun nabarmenak. Hona hemen eraikin aipagarrienen zerrenda.

Iruditegia

Kirolak

FC Porto hiriko futbol talde ezagunena da. Portugalgo 27 Liga irabazteaz gain 1987an eta 2004an Europako Kopa eta Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zituen. Europako titulu gehiago ere baditu. Boavista FC ere Portoko taldea da eta liga irabazi zuen 2001 urtean.

Pavilhão Rosa Mota edo "kristalezko pabiloian" saskibaloian eta eskubaloian jokatzen da, eta nazioarteko txapelketak ere jokatu izan dira bertan.

1958 eta 1960 artean Portoko kaleetan Formula 1-eko txapelketa jokatu zen, "Portugalgo Sari Nagusia", gaur egun autoen munduko txapelketako froga da.

Azkenik urtero Portoko maratoia izaten da.

Portotar ospetsuak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Portugesez) Nivaldo. (2022-05-19). «Portugaleko 10 hiri handienak - Errolda Ofiziala 2021» Buenas Dicas – Viagem Inteligente (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. INE - Estatistika Institutu Nazionala. «Biztanleria eta Etxebizitza Errolda - 2021eko Errolda» tabulador.ine.pt (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. http://www.meteo.pt/pt/oclima/normais/index.html?page=normais_pto.xml Instituto de Meteorologia

Kanpo estekak

  • (Portugesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q36433
  • Commonscat Multimedia: Porto / Q36433

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 139521806
  • ISNI: 0000000121801032
  • BNE: XX453713
  • BNF: 119425236 (data)
  • GND: 4046838-0
  • LCCN: n50006403
  • NKC: ge239762
  • NARA: 10045677
  • SUDOC: 027368300
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 3372453
  • TGN: 7010979
  • INE: 1312
  • Wd Datuak: Q36433
  • Commonscat Multimedia: Porto / Q36433


Europako kultura-hiriburuak

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka  • Galway  • 2022 Kaunas  • Esch-sur-Alzette  • Novi Sad  • 2023 Veszprém  • Timișoara  • Eleusis  • 2024 Tartu  • Bad Ischl  • Bodø 2025 Chemnitz


Portugal Gizateriaren ondarea Portugalen Portugal

Angra do Heroísmoko erdigune historikoaKristoren Ordenaren komentuaBatalhako monasterioaJeronimotarren monasterioa eta Belémgo dorreaÉvorako erdigune historikoaAlcobaçako monasterioaSintrako paisaia kulturala • Portoko erdigune historikoa • Coa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneakMadeirako laurisilvaGuimarãesko erdigune historikoaAlto Douroko mahastiakPico uharteko mahastizaintzaren paisaiaElvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuakCoimbrako Unibertsitatea