Belémgo dorrea

Belémgo dorrea
Torre de Belém
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Monastery of the Hieronymites and Tower of Belém in Lisbon
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaBelém (Lisboa)
Ur-masaOzeano Atlantikoa eta Tajo
Koordenatuak38°41′29″N 9°12′57″W / 38.6914°N 9.2158°W / 38.6914; -9.2158
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1515
Erabileraitsasargia
Arkitektura
ArkitektoaFrancisco de Arruda
EstiloaManueldar estiloa
Dimentsioak35 (altuera) m
Azalera0,09 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia263bis-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Bisitariak urtean377.780
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Belémgo dorrea edo San Bizenteren dorrea (portugesez: Torre de Belém edo Torre de São Vicente) Portugalgo Lisboa hiriburuko Belém auzoan dagoen dorre bat da. Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Belem auzoan.

Historia

Manuel I.a Portugalgoaren erregealdian eraiki zen. 1514an hasi ziren lanak, Francisco de Arruda arkitekto zela, baina Jeronimotarren monasterioa ondoan eraikitzen ari zen Diogo Boitaca arkitektoak bukatu zuen 1520an.

1983an UNESCO erakundeak gizateriaren ondare izendatu zuen.

Ezaugarriak

Manueldar estiloan eraikia dago, berez Erdi Haroko dorretxea da baina eragin islamiar nabaria du. Portugalgo artilleriadun lehenengotako gotorleku bat izan zen.

Bi egiturak osatzen dute eraikina: dorreak berak eta azpiko gotorlekuak. Gotorlekuak behatoki itxiak ditu erpinetan, bakoitza laranja aleen itxurako kupulaz ornitua.

Dorreak ere apaindura bikaina du, harrian landutako sokak, galeria irekiak, mozarabe estiloko dorreak eta ezkutu itxura duten almenak ditu. Elementu naturalistak ere ugariak dira, tartean errinozero bat, urrutiko aurkikuntzak sinbolizatzen dituena. Barnealdea ordea gotikoa da, eta oso soila.

Dorreak bost solairu ditu:

  • Lehen solairua: Gobernadorearen Aretoa.
  • Bigarren solairua: Erregeen Aretoa.
  • Hirugarren solairua: Harrera gela.
  • Laugarren solairua: Kapera.
  • Bosgarren solairua: Terraza.

Iruditegia

  • Dorrearen ipar-mendebaldea.
    Dorrearen ipar-mendebaldea.
  • Dorrearen barnealdea.
    Dorrearen barnealdea.
  • Behatokia.
    Behatokia.
  • Gotorlekuko harresia.
    Gotorlekuko harresia.
  • Galeriak.
    Galeriak.

Kanpo estekak

  • Belém dorreari buruzko informazioa[Betiko hautsitako esteka] (Portugesez)
  • Belém dorreari buruzko informazioa (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q215003
  • Commonscat Multimedia: Torre de Belém / Q215003

  • Wd Datuak: Q215003
  • Commonscat Multimedia: Torre de Belém / Q215003


Portugal Gizateriaren ondarea Portugalen Portugal

Angra do Heroísmoko erdigune historikoaKristoren Ordenaren komentuaBatalhako monasterioaJeronimotarren monasterioa eta Belémgo dorrea • Évorako erdigune historikoaAlcobaçako monasterioaSintrako paisaia kulturalaPortoko erdigune historikoaCoa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneakMadeirako laurisilvaGuimarãesko erdigune historikoaAlto Douroko mahastiakPico uharteko mahastizaintzaren paisaiaElvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuakCoimbrako Unibertsitatea