Oihana Etxebarrieta

Oihana Etxebarrieta

Oihana Etxebarrieta Legrand euskal kazetari eta EH Bilduko politikari, legebiltzarkide eta ekintzaile feminista da.


Nerea Kortajarena

Nerea Kortajarena

Nerea Kortajarena Ibañez gizarte langile eta politikari gipuzkoarra da.


Carles Puigdemont

Carles Puigdemont

Carles Puigdemont i Casamajó politikaria eta kazetaria da. Gironako alkate ohia, 2016ko urtarrilaren 9tik 2017ko urrira arte Kataluniako presidentea izan zen, Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatuz kargugabetu zuen arte, Kataluniako independentzia aldarrikapena egin ostean. Gaur egun erbestean bizi da, eta Junts per Catalunya (JxCAT) hauteskunde plataformako burua da.


Gonzalo Boye

Gonzalo Boye

Gonzalo Boye Tusset txiletar abokatua eta enpresaburua da. Zigor Zuzenbide Prozesaleko irakaslea da Madrilgo Abokatuen Elkargoko Ikerketa Zentroan eta aholkulari ere aritzen da Berlingo European Center for Constitutional and Human Rights eta Gazako Palestinian Center for Human Rights.


XVideos

XVideos

XVideos pornografia bideoak ostatatzeko eta partekatzeko webgune bat da. Stephane Michaël Pacaud frantsesak sortu zuen Parisen, 2007an. Gaur egun, Txekiako WGCZ Holding konpainia da webgunearen jabea. 2023ko urrian XVideos munduko webgune pornografiken artean bisita gehien zituena zen, eta munduko webgune guztien artean 9. sailkatuta zegoen.


Imanol Pradales

Imanol Pradales

Imanol Pradales Gil unibertsitate irakasle eta politikari jelkidea da. 2011tik Bizkaiko Foru Aldundian hainbat ardura izan ditu.


Nerea Mazo

Nerea Mazo

Nerea Mazo Antón euskal abeslari eta aktorea da. Aitor Mazo euskal aktorearen alaba da. Familiangandik dator bere aktore maitasuna, eta antzerkian, filmetan zein telesailetan parte hartu du. Hala ere, bere arrakastarik handiena Go!azen telesaila izan zen, non Nikole pertsonaiaren papera egin zuen bi denboralditan. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Ikus-entzunezko Komunikazio gradua ikasi zuen.


Byte

Byte

Byte bat ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da.


Iran

Iran

Iran, ofizialki Irango Islamiar Errepublika, Hego-mendebaldeko Asiako estatua da, 1935 arte Persia izena zuena. Iparraldean Armenia, Azerbaijan eta Turkmenistanekin du muga, Pakistan eta Afganistanekin ekialdean, eta Turkia eta Irakekin mendebaldean. 1.648.195 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2016an 82,8 milioi biztanle zituen. Hiriburua Teheran da.


Diego Maradona

Diego Maradona

Diego Armando Maradona,, ezizenez Pelusa, argentinar futbolari eta entrenatzailea izan zen. Historiako futbolari hoberenetako bat izan zen, hoberena aditu askoren ustetan. Bere jokalari ibilbidean Argentinos Juniors, Boca Juniors, Bartzelona, Napoli, Sevilla eta Newell's Old Boysen aritu zen. Garaipenik handienak, bi Scudetto eta UEFA Kopa bat, Napolirekin lortu zituen. Argentinako selekzioarekin 1986ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Denetara 91 partida jokatu zituen selekzio absolutuarekin, eta 34 gol sartu.


Aurrizki

Aurrizki

Aurrizkia hitz baten erroaren aurrean kokatzen den hizki bat da. Hitzaren aurrean jarrita, beste hitz bat sortzen du. Adibidez, aurre- aurrizkia kontu hitzari gehitzen bazaio, aurrekontu hitz berria sortzen da. Aurrizkien bidez beste esanahi bat duten hitzak sor daitezke (eratorpena), edo beste kategoria gramatikal batekoak diren hitzak (flexioa).


Musikagile

Musikagile

Musikagilea, konpositorea edo musika-ontzailea musika konposatzen duen pertsona bat da, hau da, musika sortzen duena. Musika hori kanta bat baldin bada, kantagilea edo abestigilea ere esaten zaio.


Semantika

Semantika

Semantika zeinu linguistikoen esanahia eta haien konbinaketak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Semantikaren ikuspuntua sinkronikoa edo diakronikoa izan daiteke. Breal-ek, aurrekoetan oinarrituta, semantika diziplina linguistikoa gisan eman zuen; aurrerago, Peirce-k, Ogdon-ek, Richards-ek eta beste batzuek ikertu zuten zeinuaren jatorriaren gainean, irizpide analitiko batekin, baita zein paper betetzen zuen hizkuntzak mundu pertzeptibo-kognitiboan ere; horrekin Humbold-ek hasi zuen baina Sapir, Maslinowski eta Benjamin Lee Whorfek ikertzen segitu zuten.


Programatzaile

Programatzaile

Programatzaile bat programatzen diharduen pertsona da, hau da, ordenagailuetan edo konputagailuetan idazteaz arduratzen den pertsona. Programatzaileak software garatzaile izenarekin ere ezagunak dira.


Tokioko Unibertsitatea

Tokioko Unibertsitatea

Tokioko Unibertsitatea , Todai laburtua, 1886 eta 1947 artean ofizialki Tokioko Unibertsitate Inperiala deitua, Japoniako unibertsitaterik entzutetsuena da. Unibertsitateak 5 campus ditu Tokion: Hongo, Komaba, Kashiwa, Shirokane eta Nakano auzoetan hain zuzen ere. Guztira, 28.000 ikasle inguru ditu, horietatik 4.200 atzerritarrak direnak.


Commodore 64

Commodore 64

Commodore 64 Commodore International etxeak 1982ko abuztua hasierako 595 dolarreko salneurrian merkataratu zuen 8 bitetako ordenagailua da. Aurrekariak Commodore VIC-20 eta Commodore MAX Machine ditu, garaiko beste ordenagailuek baino 64 kilobyte RAM memoria, grafika eta soinu hobeagoarekin aurkeztua izan zen. Bere ondorengo zuzena Commodore 128 modeloa izan zen.


Alfabetatze

Alfabetatze

Alfabetatzea, orokorrean, komunitate batean edo herrialde batean, giza talde handiei idazten eta irakurtzen irakasteko ekintzari esaten zaio. Unescok Helduen Irakaskuntzaren inguruko Bosgarren Nazioarteko Batzarrean pertsonaren oinarrizko eskubidea bezala definitu zituen trebezi horiek.


Resident Evil 6

Resident Evil 6

Biohazard 6 —Japonian—, Estatu Batuetan eta Europan Resident Evil 6 bilakatuko zena, third-person shooter motako bideo-joko bat da, 2012an [[[Xbox 360]] eta PlayStation 3rako sortua.


Hizkuntza zeltak

Hizkuntza zeltak

Hizkuntza zelta edo keltak protozeltatik eratorritako hizkuntzak dira. Indoeuropar familiaren adar bat eratzen dute, italikoaren oso hurbilekoa. K.a. lehen milurtekoan, Europako eremu zabal batean mintzatzen ziren, Bizkaiko golkotik Ipar itsasoraino, eta Rhin ibaitik Itsaso Beltzeraino.


Fulton konderria

Fulton konderria

Fulton konderria honako konderrietako bat izan daiteke:

  • Fulton konderria (Arkansas)
  • Fulton konderria (Illinois)
  • Fulton konderria (Indiana)
  • Fulton konderria (Kentucky)
  • Fulton konderria
  • Fulton konderria (Ohio)
  • Fulton konderria (Pennsylvania)


Txakur-arraza

Txakur-arraza

Txakur-arraza bat ezaugarri oso antzekoak edo ia berdinak dituzten txakur multzo bat definitzen du, itxuran edo portaeran edo, oro har, bietan, ezaugarri berak zituzten arbasoengandik datozen txakurrak. Txakurrak selektiboki gurutzatu izan dira milaka urtez, ezaugarri espezifikoak lortzeko.


Pediera

Pediera

Pediera Afrikako hizkuntza da, Hegoafrikako hamaika hizkuntza ofizialetako bat dena. Tswanera (Setswana), loziera (Silozi) eta sothoera (Sesotho) seniderik hurbilenak ditu.