Évora

Évora
Évora
Portugalgo udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaEvora
Izen ofizialaÉvora
Jatorrizko izenaÉvora
Posta kodea7000
Geografia
Koordenatuak38°34′21″N 7°54′26″W / 38.5725°N 7.9072°W / 38.5725; -7.9072
Map
Azalera1307.04 km²
Altuera295 m
MugakideakPortel, Viana do Alentejo, Reguengos de Monsaraz, Redondo, Estremoz, Arraiolos, Montemor-o-Novo eta Tønsberg
Demografia
Biztanleria53.577 (2021)
−3.019 (2011)
Dentsitatea40,99 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1166
Telefono aurrizkia266
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua
Hiri senidetuakChartres, Angra do Heroísmo, Vidigueira, Sines, Suzdal (en) Itzuli, Mozambike uhartea eta Tønsberg
cm-evora.pt

Évora (ˈɛvuɾɐ ahoskatua) Portugalgo hiria da, herrialdearen hegoko erdialdean dagoena. Evorako Barrutiko eta Alentejo eskualdeko hiriburua da[1]. 2011ko erroldaren arabera 56.596 biztanle ditu.

1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa[2]. Honetaz gain Europako herri zaharrenen sarean sartuta dagoen Portugalgo herri bakarra da.

Etimologia

Zeltiarrek Ebora izena eman zioten, "hagina" (zuhaitza) esan nahi du. Hau da hipotesi onartuena baina beste batzuk ere badaude. Errmatarrek urrea ustiatu zuten Portugalgo meategietan eta aurum izenaren aldaera izan liteke, baina Évoran bertan ez zen urrerik, beraz ez da aintzat hartzen.

Historia

Erromatarren aroa

Bi mila urtetik gora dituen hiri zaharra da. Lusitania hegoaldean zeuden zeltiar leinuen hiriburu zen. K.a. 57 urtean erromatarrek konkistatu egin zuten eta Julio Zesarrek Liberalitas Julia (Julioren oparotasuna) izena ezarri zion[3], dena den Plinio Zaharrak bisitatu zuen eta bere Naturalis Historia liburuan Ebora Cerealis deitu zion inguruan gari soro zabalak baitzituen. Hainbat bideren lotunea izanik Evora handitu egin zen eta Iberiar Penintsulako hiri nagusien artean kokatu zen. IV mendean Quintianus apezpikuaren egoitza zen[4].

Visigodoak eta mairuak

Visigodoek erasotu zuten 584 urtean eta Leovigildo erregearen menpe gelditu zen. Katedral-hiri bihurtu zen, baina garai honetan hasi zen hiriaren gainbehera.

715 urtean Tarik ibn Zijad mairuak konkistatu zuen eta Badajozko taifaren barnean gelditu zen. 1165 artean musulmanek agindu zuten bertan eta hiriak Yaburah ( يابرة) izena izan zuen. Hiria errekuperatzen hasi zen eskualdeko nekazaritza zentru bihurtu baitzuten eta gotorlekua eta meskita ere eraki baitzituzten. Gaur egun ere oso nabarmena da hiriaren egitura musulmana.

Erdi Aroa

1165 urtean Geraldo "Beldurgabeak" (Geraldo Sem Pavor) eraso sorpresa baten bidez hiria eskuratu eta Afonso Henriques errege kristauaren menpe gelditu zen. Erdi Aroan bertan izan zuten egoitza sarritan Portugalgo gorteak eta nobleek. Errege ezkontza ugari izan ziren bertan, bai eta Erresumarentzako garrantzitsuak ziren erabakiak hartu ere.

Aro modernoa

Kultura eta arte zentro garrantzitsua izan zen, XV mendean, Joanes III.aren garaian. Artista asko bizi izan ziren bertan, hala nola Nicolau Chanterene eskultorea, Cristóvão de Figueiredo eta Gregório Lopes margolariak, Manuel Cardoso eta Duarte Lobo musikariak, Duarte Galvão kronikaria eta Gil Vicente antzerkigilea. Aldi berean Portugalgo esklabu populazioaren gehiengoa Évoran zegoen XVI mendean.

1540 urtean apezpiku egoitza bihurtu zen berriz eta 1559an Jesusen Konpainiak Portugalgo bigarren unibertsitatea ireki zuen, bestea Coimbrakoa zen. Maisu flamenkoak ekarri ziren, Nicolaus Clenardus (Nicolaas Cleynaerts) eta Johannes Vasaeus (Jan Was) besteak beste. XVI mendean Jesuitak Portugaldik bidaliak izan arren unibertsitateak bertan jarraitu zuen 1759an Pombalgo markesak itxi zuen arte.

1808an soldadu portuges eta espainiarrek Évora defendatu nahi izan zuten frantziar tropen aurrean baina frantsesek garaitu eta hiria harpilatu zuten. 1834 urtean ere Gerra liberalen amaiera izan zen Évoran Mikel I.a errege absolutistaren gudarostea errenditu zenean.

1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa[2].

Geografia

Alentejo eskuladeko lautada zabaletan dagoen muino batean kokaturik dago 300 metrotako altueran. Lisboa eta Badajoz arteko errepidean kokaturik dago, Portugalgo hiriburutik 140 kilometrotara eta Espainiako hiritik 80 km-ra.

Banaketa administratiboa

Freguesiak

  • Bacelo]
  • Canaviais]
  • Horta das Figueiras
  • Malagueira
  • Nossa Senhora da Boa Fé
  • Nossa Senhora da Graça do Divor
  • Nossa Senhora da Tourega
  • Nossa Senhora de Guadalupe
  • Nossa Senhora de Machede
  • Santo Antão
  • São Bento do Mato
  • São Mamede
  • São Manços
  • São Miguel de Machede
  • São Sebastião da Giesteira
  • São Vicente do Pigeiro
  • Sé e São Pedro
  • Senhora da Saúde
  • Torre de Coelheiros

Demografia

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[5]
Urteak 1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
Biztanleak 18.620 16.995 25.563 35.903 50.095 51.572 53.754 56.519 57.073

Ekonomia

Alentejoko hiri nagusia denez eskualderako nekazaritza eta zerbitzu erdigune garrantzitsua da. Unibertsitatea bertan dago bain eta Ospitale handia ere. Turismoa ere jarduera ekonomiko garrantzitsua da.

Ondasun nabarmenak

Évorako erdigune historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Évorako tenplu erromatarra.

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 361
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa[2]. Izan ere aro desberdinetako hainbat monumentu aipagarri baititu:

Hiritik 10-15 kilometro mendebaldera Paleolito garaiko monumentu megalitiko garrantzitsuak ditu.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Hauetaz gain Europako herri zaharrenen sarean dago.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Giddings, Philip. «Évora, Portugal: guía turística para 2024» MyPortugalHoliday.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. (Gaztelaniaz) viaje), David (Cuaderno de. (2022-07-07). Évora la cautivadora capital del Alentejo. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. «Archdiocese of Evora» Catholic Answers (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. "Instituto Nacional de Estatística"

Kanpo estekak

  • (Portugesez) Evorako udalaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q179948
  • Commonscat Multimedia: Évora / Q179948

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244998758
  • GND: 4085639-2
  • LCCN: n80057297
  • NKC: ge601642
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 5402589
  • INE: 0705
  • Wd Datuak: Q179948
  • Commonscat Multimedia: Évora / Q179948


Portugal Gizateriaren ondarea Portugalen Portugal

Angra do Heroísmoko erdigune historikoaKristoren Ordenaren komentuaBatalhako monasterioaJeronimotarren monasterioa eta Belémgo dorrea • Évorako erdigune historikoa • Alcobaçako monasterioaSintrako paisaia kulturalaPortoko erdigune historikoaCoa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneakMadeirako laurisilvaGuimarãesko erdigune historikoaAlto Douroko mahastiakPico uharteko mahastizaintzaren paisaiaElvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuakCoimbrako Unibertsitatea