Bolonia

Artikulu hau Italiako hiriari buruzkoa da; Unibertsitateko prozesua gaitzat duena beste hau da: «Boloniako prozesua»
Bolonia
Bologna
Italiako udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
Italiako hiri metropolitarraBoloniako metropoli-hiria
AlkateaMatteo Lepore (en) Itzuli
Izen ofizialaBologna
Jatorrizko izenaBologna
Posta kodea40121, 40122, 40123, 40124, 40125, 40126, 40127, 40128, 40129, 40131, 40132, 40133, 40134, 40135, 40136, 40137, 40138, 40139 eta 40141
ISTAT kodea037006
Geografia
Koordenatuak44°29′38″N 11°20′34″E / 44.4939°N 11.3428°E / 44.4939; 11.3428
Map
Azalera140.86 km²
Altuera54 m
MugakideakCalderara di Reno, Casalecchio di Reno, Castenaso, Pianoro, Sasso Marconi, Zola Predosa, Anzola dell'Emilia, Castel Maggiore, Granarolo dell'Emilia eta San Lazzaro di Savena
Demografia
Biztanleria387.971 (2023ko urtarrilaren 1a)
−4.593 (2022)
Dentsitatea2.754,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia051
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLeipzig, Zagreb, Bari, Valentzia, Tesalonika, Saint Louis, Kharkiv, La Plata, San Fele, Pollica, Tuzla, Coventry, Hamamatsu eta Meknes
Katastro kodeaA944
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaBO
comune.bologna.it

Bolonia[1] (italieraz eta ofizialki Bologna; emiliano-romagnoloz Bulåggna; latinez: Bononia) Italiako hiria da, Emilia-Romagna eskualdeko eta Boloniako metropoli-hiriko hiriburua. Po ibaiaren ertzean dago. 140,73 km²ko eremua du eta 2015ean 386.386 biztanle zituen[2].

Boloniako Unibertsitatea Mendebaldeko Europako zaharrena da, 1088an sortu baitzuten. Hirigune historikoa Europako bigarren handiena da (handiena Veneziakoa da) eta hobekien kontserbatu direnetako bat.

Historia

Antzinako etruriar hiri hau (Felsina), erromatarren kolonia izan zen (Bononia). Hiri librea zen XII. mendean; zuzenbidean espezialduriko unibertsitatea sortu zuten bertan. XV. mendea arte Bentivogliotarren esku geratu zen. Julio II.ak Bolonia Aita Santuaren estatu egin zuen (1513). XIX. mendean zehar izandako askatasun higikundeak austriarrek zapaldu zituzten. 1860. urtean Bolonia Italiako erresumaren esku geratu zen. Bigarren Mundu Gerran amerikarrek askatu zuten (1945). 1980an Boloniako sarraskia gertatu zen.

Klima

    Datu klimatikoak (Bologna)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 8 13 18 23 27 30 29 25 19 11 6 18
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 1 4 8 12 16 18 18 15 10 4 -0 9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 43 46 61 66 66 53 43 58 61 71 81 61 711
Iturria: Intellicast[3]

Ekonomia

Italiako hiririk aberatsenetakoa eta ederrenetakoa da. Garrantzi handiko industria (metalurgia, kimika industria, janari industria, doikuntza mekanika, zapatagintza).

Ondarea

Eliza ospetsuak, Errenazimentuko jauregia, XII. mendeko Asinelli dorrea eta liburutegi zoragarria daude. Boloniako Unibertsitatea Europako zaharrena da, 1088an sortua.

Kirolak

Hiri senidetuak

Boloniar ospetsuak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/01/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia: 157. araua: Europako hiriak
  2. Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori). Comune: Bologna. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-09).
  3. Boloogna historic weather averages. Intellicast (Noiz kontsultatua: 23 September 2009).
  4. Leipzig - Nazioarteko harremanak. © 2009 Leipzigeko Udala, Europar eta Nazioarteko Arloetarako Bulegoa (Noiz kontsultatua: 2010-06-09).
  5. Intercity and International Cooperation of the City of Zagreb. © 2006-2009 Zagreb Hiria (Noiz kontsultatua: 2010-06-09).

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Bolonia hiriaren webgune ofiziala
  • (Italieraz) Boloniako Unibertsitatearen webgunea
  • (Italieraz) Bologna FC futbol taldearen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1891
  • Commonscat Multimedia: Bologna / Q1891

  • Wd Datuak: Q1891
  • Commonscat Multimedia: Bologna / Q1891


  • i
  • e
  • a
Bari · Bolonia · Catania · Erroma · Florentzia · Genova · Messina · Milan · Napoli · Padua · Palermo · Trieste · Turin · Venezia · Verona
Europako kultura-hiriburuak

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka  • Galway  • 2022 Kaunas  • Esch-sur-Alzette  • Novi Sad  • 2023 Veszprém  • Timișoara  • Eleusis  • 2024 Tartu  • Bad Ischl  • Bodø 2025 Chemnitz