Maribor

Maribor
Maribor
Maribor
hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaDrava
AlkateaAndrej Fištravec
Izen ofizialaMaribor
Jatorrizko izenaMaribor
Posta kodea2000
Geografia
Koordenatuak46°33′N 15°38′E / 46.55°N 15.63°E / 46.55; 15.63
Map
Azalera140 km²
Altuera275
Demografia
Biztanleria96.211 (2020ko urtarrilaren 1a)
−808 (2021)
alt_left 47.585 (%49,5) (%50,5) 48.626 alt_right
Dentsitatea2.346,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGraz, Greenwich, Kraljevo (en) Itzuli, Marburg, Pétange (en) Itzuli, San Petersburgo, Osijek, Udine, Bratislava, Oriol, Szombathely, Kharkiv, Zonguldak eta Lublin
MatrikulaMB
http://www.maribor.si www.maribor.si

Maribor (ˈmaːɾibɔɾ ahoskatua; alemanez: Marburg an der Drau, latinez: Marburgum, italieraz: Marburgo) Esloveniako bigarren hiria da, Drava eskualdeko hiri handiena, 114.487 biztanle ditu. 2012an Europako kultura-hiriburu izendatu zuten[1].

Historia

Lehen aipamenak

1164an azaltzen da hiriaren lehen aipamena, agiri hartan Drava ibaiaren ertzean kokaturiko Castrum Marchburch gaztelua aipatzen da. Gaztelua bera Piramid muinoan kokaturik zegoen eta azpian hedatzen hasi zen merkatal hiria. 1254 urtean herri foruak jaso zituen. Rodolfo I.a Habsburgokoak 1278an Otakar II.a Bohemiakoaren dinastia garaitu zuenean Mariborrek garapen handia izan zuen bere toki estrategikoagatik.

Erdi Aroa

Judutarren auzoaren lehen aipamena 1277koa den arren biztanleria handiena 1410 urtean izan zuen. 1450tik aurrera krisialdi ekonomikoa iritsi zen eta 1496an Maximiliano I.ak plazaraturiko dekretu baten eraginez juduak kanporatuak izan ziren. XV, XVI eta XVII mendeetan hainbat setio izan zituen, gogorrenak Otomandar Inperioak egindakoak izan ziren 1532 eta 1683an.

Aipatzeko data 1680koa da, urte hartan Izurri Beltzak hiriaren biztanleriaren herena hil baitzuen. Orduko sarraskia oroitzen duen marmolezko eskultura dago udaletxearen aurrean.

Maribor Estiria dukerriaren parte izanik Austria-Hungariako Inperioaren barnean egon zen XX menderarte.

Mundu Gerrak

1900 urtean Mariborrek Marburg an der Drau izena zeukan eta 40.000 biztanle inguru[2]. Hiriko biztanleriaren %82'3a austriar-germaniar jatorrikoa zen eta esloveniarrak %17'3a baino ez ziren, hiriaren inguruko lurretan esloveniarrak ziren nagusi. Lehen Mundu Gerra hasi zenean esloveniar asko atxilotu egin zituzten Austria-Hungariako Inperioaren etsai izan zitezkeelakoan eta komunitate bien arteko liskarrak sortu ziren. 1918an Inperioa desegitean Austriak eta Esloveniak beretzako eskatu zuen hiria. Esloveniarrek irabazi zuten eta austriar soldaduak armagabetu eta Austriara bidali zituzten.

1941eko apirilaren 8an naziek hartu zuten hiria eta esloveniarren kanporaketa masiboak hasi zituzten[3]. Asko kontzentrazio-esparrutara ere bidali zituzten. Hiri industriala izanik Bigarren Mundu Gerraren azken urteetan aliatuen bonbaketa ugari jasan zituen. 29 eraso izan zituen eta hiriaren %47a suntsitu zen. Gerra bukatzean alemaniera-hiztunak kanporatuak izan ziren eta alemaniarren alde egin zuten kroaziarren hilketa masiboak gertatu ziren.

Independentzia

1991ean Esloveniak independentzia eskuratu zuen eta hasierako urteetan ekonomiak behea jo zuen, %25-eko langabezia tasa honen adierazle. 2004an Europar Batasunean sartu zen eta 2007an euroa eta Schengengo Hitzarmena onartu zituen. Honek ekonomia berrindartu zuen.

2000 urtean Urteko herri alpetarra izan zen eta 2012an Europako kultura-hiriburu izendatua izan zen Maribor[1].

Geografia

Esloveniaren ipar-ekialdean kokaturik dago Austriarekiko mugatik hurbil. Drava ibaiak inguratzen du herria[4].

Barrutiak

Mariborrek 11 barruti (eslovenieraz: mestne četrti) ditu. Drava ibaiak Center, Koroška Vrata, Melje eta Ivan Cankar barrutiak eta besteak banatzen ditu. Hona hemen barrutiak:

  1. Center
  2. Koroška Vrata
  3. Ivan Cankar
  4. Magdalena
  5. Tabor
  6. Studenci
  7. Pobrežje
  8. Nova Vas
  9. Tezno
  10. Brezje - Dogoše - Zrkovci
  11. Radvanje

Klima

    Datu klimatikoak (Maribor)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 21.5 26.0 28.0 30.9 34.7 35.8 36.8 31.4 27.2 21.5 20.7 36.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.6 6.4 11.2 15.4 20.6 23.6 25.7 25.4 21.2 15.5 8.6 4.5 15.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 0 1.7 5.8 10.1 15.1 18.2 20.1 19.6 15.4 10.1 4.4 0.8 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.6 -2.1 1.3 5.2 9.8 13.0 14.9 14.7 10.9 6.2 1.1 -2.2 5.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.0 -20.2 -15.2 -5.1 -1.1 3.6 6.3 5.5 -1.0 -5.9 -12.7 -17.6 -21.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 42 47 64 73 91 119 115 122 103 100 91 66 1034
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 9.5 8.9 11.0 12.7 13.9 14.4 13.1 12.2 10.3 10.6 11.4 11.0 139.0
Eguzki orduak 73 104 136 163 218 222 252 234 179 131 78 64 1852
Iturria: Slovenian Enivironment Agency (ARSO) [5] (1971-2000)

Kirolak

Esloveniako futbol talderik onena bertakoa da, NK Maribor. Esloveniako 13 liga eta 8 kopa irabazi ditu, beste inork baino gehiago.

Ondasun nabarmenak

  • Mariborreko udaletxea: XVI mendeko eraikina, pizkundeko estiloan berriztu zena[6].
  • Uretako dorrea eta Epaiaren dorrea: Drava ibaiaren ertzeko harresiko dorreak dira, 1555 eta 1540an eraikitakoak.
  • Errukiaren Amaren basilika: "Frantziskotarren eliza" izenaz ere ezagutzen da. XVII Kaputxinoen eliza zan zen eta XIX mendean frantziskotarrek hartu eta Errukiaren Amaren basilika bihurtu zuten.
  • Mariborreko gaztelua: Jauregi itxura duen gaztelu hau XV mendean eraiki zen harresiaren ekialdeko zatia gotortzeko[7].
  • Betnava jauregia
  • Mariborreko sinagoga: XIV mendean eraiki zen.
  • Munduko mahatsondorik zaharrena: Žametovka du izena eta 440 urte inguru dituen mahatsondoa da. 2004 urtean Errekorren Guinness Liburuan sartu zen.

Iruditegia

  • Mariborreko udaletxea.
  • Mariborreko gaztelua.
  • Mariborreko katedrala.
    Mariborreko katedrala.
  • Errukiaren Amaren basilika edo "Frantziskotarren eliza".
    Errukiaren Amaren basilika edo "Frantziskotarren eliza".
  • Epaiaren dorrea.
    Epaiaren dorrea.
  • Munduko mahatsondorik zaharrena.
    Munduko mahatsondorik zaharrena.
  • Betnava jauregia.
    Betnava jauregia.
  • Mariborreko sinagoga.
    Mariborreko sinagoga.
  • 1680ko izurritearen oroigarria.
    1680ko izurritearen oroigarria.
  • NK Mariborreko jokalariak gola ospatzen.
    NK Mariborreko jokalariak gola ospatzen.

Hiritar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Guimarães and Maribor show they are state of the art as European capitals of culture» Topics | European Parliament 2012-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. (Alemanez) «Marburg Drau (Maribor)» deutsche-schutzgebiete.de 2017-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. (Ingelesez) «Maribor in World War II: Significant Events Unveiled» Maribor (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Ingelesez) «Drava River - Visit Maribor» www.visitmaribor.si (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. ARSO. Maribor Climate normals 1971-2000. .
  6. (Ingelesez) «City Hall - Rotovž - Visit Maribor» www.visitmaribor.si (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  7. (Ingelesez) «Maribor Castle - Visit Maribor» www.visitmaribor.si (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  8. www.graz.at. Twin Towns - Graz Online. .

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala (Eslovenieraz) (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1010
  • Commonscat Multimedia: Maribor / Q1010

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 123180183
  • BNF: 12223385z (data)
  • GND: 4114985-3
  • LCCN: n82116993
  • NKC: ge203118
  • SUDOC: 030913012
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 8154489
  • TGN: 7012987
  • Wd Datuak: Q1010
  • Commonscat Multimedia: Maribor / Q1010


Europako kultura-hiriburuak

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka  • Galway  • 2022 Kaunas  • Esch-sur-Alzette  • Novi Sad  • 2023 Veszprém  • Timișoara  • Eleusis  • 2024 Tartu  • Bad Ischl  • Bodø 2025 Chemnitz