FC Porto

Futebol Clube do Porto
Ezizena(k)Dragões, Azuis e Brancos
Sorrera1893
Futbol zelaiaEstádio do Dragão
edukiera: 52.000 lagun
inaugurazioa: 2003
PresidenteaPortugal Jorge Nuno Pinto da Costa
EntrenatzaileaPortugal Sérgio Conceição
LigaPrimeira Liga
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Arsenalen aurkako partida 2006ko Txapeldunen Ligan.
FC Porto eta Rapid Vienaren arteko partida elurpean, 2011eko UEFA Kopan.
2013ko Valais Kopako garaipena ospatzen.
Estádio do Dragão.

FC Porto (Futebol Clube do Porto) Portugalgo futbol talderik onenetakoa da, "hiru handien" artean baitago. Berau da Lisboakoa ez den bakarra, Porto hirikoa baita izatez. Portugalgo txapelketa ugari irabazteaz gain nazioarte mailan punta puntako taldea izan da, tartean Kontinente arteko Futbol Kopa birritan ere irabazi baitu.

Historia

Sorrera

António Nicolau de Almeida merkatariak sortu zuen 1893 urtean. XX mendean Portugalgo talde handia izan zen. 30.hamarkadan hiru liga eta Iberiar Kopa bat irabazi zituen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1956 eta 1958an ligak eta kopak lortu zituen.

Nazioarteko lehen garaipenak

1984 artean Porto zen "Portugalgo hiru handien" artean Europako titulurik ez zeukan talde bakarra. Urte horretan Europako Errekopako finala galdu zuen Italiako Juventus FC-ren aurrean baina 1987an Europako Kopa (FC Bayern Munich 2-1 gaindituz) eta Kontinente arteko Futbol Kopa (CA Peñarol, berriz 2-1) lortu zituen. Urte bikaina bukatzeko Europako Superkopa ere eskuratu zuen Ajax Amsterdami bi partidatan 1-0 irabaziz. Hurrengo urteetan Portugalen puntako taldea izaten jarraitu zuen baina Europako txapelketatan ez zuen emaitza aipagarririk izan.

XXI mendea: Urrezko Aro berria

XXI mendean Portugalgo talde nagusia bihurtu da, 9 Liga, 7 Kopa eta 9 Superkopa irabazi baititu. Azken hiru denboralditan Jackson Martinez aurrelari kolonbiarra golegile nagusia izan da.

Europan ere mende berria indartsu hasi zuen 2003rako UEFA Kopa eskuratuz eta hurrengo urtean berriz ere Txapeldunen Liga (finalean AS Monacori 3-0) eta Kontinente artekoa irabazi zituen, oraingoan 0-0 egin ondoren CD Once Caldas penalti jaurtiketetan gaindituz. 2011ean bigarren UEFA Kopa eskuratu zuen finalean SC Braga gaindituz.

2014an Julen Lopetegi asteasuarra fitxatu zuen entrenatzaile lanetarako. 2014-15 denboraldian Txapeldunen Ligan aritu da eta taldekako fasean Athletic-en talde berean kokatua izan da. Partida bietan portotarrak izan dira nagusi. Final laurdenetaraino iritsi da baina Bayern Munichek kanporatu du. Portugalgo ligan bigarren postuan amaitu du. 2015ean emaitza eskasen erruz Julen Lopetegi bota zuten eta Ligan 3. egin zuen arren Kopako finala jokatu zuen eta penaltietan galdu zuen titulua. 2018an Liga berri bat irabazi zuen eta 2020an Liga eta Kopa.

Uniformea

1906 inguruan hainbat uniforme erabili zituen baina 1909an Monteiro da Costa-k marra urdin eta zuriak zituen elastikoak diseinatu zituen. Hasiera batean polemika piztu zen hiriko kolore berde eta zuria erabiltzea egokiagoa zela esanez, baina Monteiro da Costak orduko Portugalgo banderaren koloreak hobetsi zituen, urdina eta zuria.

Historikoa

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1906
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1909-tik

Azken urteak

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa

Portugalen: 76

  • Portugalgo futbol liga (30): 1934-35, 1938-39, 1939-40, 1955-56, 1958-59, 1977-78, 1978-79, 1984-85, 1985-86, 1987-88, 1989-90, 1991-92, 1992-93, 1994-95, 1995-96, 1996-97, 1997-98, 1998-99, 2002-03, 2003-04, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2010-11, 2011-12, 2012-13, 2017-18, 2019-20, 2021-22.
  • Portugalgo futbol kopa (19): 1956, 1958, 1968, 1977, 1984, 1988, 1991, 1994, 1998, 2000, 2001, 2003, 2006, 2009, 2010, 2011, 2020, 2022, 2023.
  • Portugalgo Txapelketa (Kopa, 1922-1938) (4): 1922, 1925, 1932, 1937.
  • Portugalgo Superkopa (23): 1981, 1983, 1984, 1986, 1990, 1991, 1993, 1994, 1996, 1998, 1999, 2001, 2003, 2004, 2006, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2018, 2020, 2022.

Porton: 44

  • Portoko futbol txapelketa (30): 1914–15, 1915–16, 1916–17, 1918–19, 1919–20, 1920–21, 1921–22, 1922–23, 1923–24, 1924–25, 1925–26, 1926–27, 1927–28, 1928–29, 1929–30, 1930–31, 1931–32, 1932–33,1933–34, 1934–35, 1935–36, 1936–37, 1937–38, 1938–39, 1940–41, 1942–43, 1943–44, 1944–45, 1945–46, 1946–47.
  • Portoko futbol kopa (14): 1915–16, 1916–17, 1947–48, 1956–57, 1957–58, 1959–60, 1960–61, 1961–62, 1962–63, 1963–64, 1964–65, 1965–66, 1980–81, 1983–84.

Nazioartean: 8

Jokaturiko nazioarteko finalak

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1987 Porto 2-1 Uruguai CA Peñarol
2004 Porto 0-0 (pen 8:7) Kolonbia Once Caldas
Europako Kopa eta
Txapeldunen Liga
1986-87 Porto 2-1 Alemania Bayern Munich Viena
2003-04 Porto 3-0 Monako AS Monaco Gelsenkirchen
Europako Superkopa 1987 Porto 2-0 (1-0, 1-0) Herbehereak Ajax Amsterdam
2003 Italia AC Milan 1-0 Porto
2004 Espainia Valencia 2-1 Porto
2011 Katalunia FC Barcelona 2-0 Porto
UEFA Kopa 2002-03 Porto 3-2 Eskozia Celtic Glasgow
2010-11 Porto 1-0 Portugal Sporting Braga
Europako Errekopa 1983-84 Italia Juventus FC 2-1 Porto


Jokalari ezagunak

Euskal taldeen aurkako partidak

Portok partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956-57 Europako Kopa 1. itzulia Porto
Athletic
1-2
3-2
Athletic
Porto
2014-15 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Porto
Athletic
2-1
0-2
Athletic
Porto

Kanpo estekak

  • (Portugesez)(Ingelesez)Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q128446
  • Commonscat Multimedia: Futebol Clube do Porto / Q128446

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 157265818
  • Wd Datuak: Q128446
  • Commonscat Multimedia: Futebol Clube do Porto / Q128446


2022-23ko Portugalgo Liga
Arouca | Benfica | Boavista | Braga | Casa Pia | Chaves | Estoril Praia | Famalicão | Gil Vicente | Marítimo Funchal
Paços de Ferreira | Portimonense | Porto | Rio Ave | Santa Clara | Sporting Clube | Vitória de Guimarães | Vizela
  • i
  • e
  • a
Europako Kopa eta UEFAko Txapeldunen Ligako txapeldunak
Europako Kopa, 1955–1992
1950eko hamarkada
1960ko hamarkada
1970eko hamarkada
1980ko hamarkada
1990eko hamarkada
UEFAko Txapeldunen Liga, 1992–egun
1990eko hamarkada
2000ko hamarkada
2010eko hamarkada
  • i
  • e
  • a
UEFA Kopa eta UEFA Europa Leagueko txapeldunak
UEFA Kopa, 1971–2009
1970eko hamarkada
1980ko hamarkada
1990eko hamarkada
2000ko hamarkada
UEFA Europa League, 2009–egun
2000ko hamarkada
2010eko hamarkada
2020ko hamarkada