Bergen

Artikulu hau Norvegiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bergen (argipena)».
Bergen
Bergen
hiria
Bergen hiriko hainbat irudi. Goialdean, hiribarnea. Erdialdean (ezkerra): Buekorps-en kale martxa. Erdialdean (erdialdea): Gamlehaugen. Erdialdean (eskubia): Bryggen auzoko zurezko etxe koloretsuak. Behealdean: Fyllingsdalen. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Norvegia
Konderria Hordaland
Mendebaldeko Norvegia
AlkateaGunnar Bakke
Izen ofizialaBergen
Jatorrizko izenaBergen
Posta kodea5003–5098
Geografia
Koordenatuak60°23′33″N 5°19′24″E / 60.3925°N 5.3233°E / 60.3925; 5.3233
Map
Azalera465 km²
Altuera5 m
Demografia
Biztanleria291.189 (2023ko irailaren 30a)
24.072 (2022)
Dentsitatea562 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1070
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSeattle, Lübeck, Aarhus, Göteborg udalerria, Newcastle upon Tyne, Rostock, Mombasa, Turku eta Callao
Hizkuntza ofizialanorvegiera
http://www.bergen.kommune.no

Bergen (Bergen) Norvegiako bigarren hiria da. 267.600 biztanle ditu (2012ko abenduaren 18an). Udalerri bat izateaz gain, Hordaland konderriko hiriburua ere bada. Bergen Handia eta Bergen Hiriguneak bere barnean landa eta baserri kokaguneak ere hartzen ditu, 2012ko abenduko erroldaren arabera, 393.500 biztanle zituen. Hiriguneak 465 kilometro karratuko lurrazala du eta Bergenshalvøyeneko penintsulan dago. Erdigunea eta iparraldeko lurraldeak Byfjorden daude; aldiz, aldiriak hainbat irlatan banatuta daude. Bergen zazpi mendiak izeneko mendiek inguratua dago eta Hordalanden administrazio zentroa da. Zortzi udalerriz osatuta dago: Arna, Årstad, Åsane, Bergenhus, Fana, Fyllingsdalen, Laksevåg and Ytrebygda.

Merkataritza Bergenen 1020an hasi ,baina hiriguneak ez zuen 1070 arte bat egin. 1217tik 1299ra, Norvegiako hiriburu izan zen eta XIII. mendetik aurrera, Liga Hanseatikoaren departamentu. 1789 arte, Ipar Norvegiaaren eta atzerriaren arteko merkataritza eskubide esklusiboak izan zituen. Bryggen-go kaiak Gizateriaren ondare dira. Hiriak zenbait pairatu sufritu zituen. Norvegiako ekonomia eskola 1936an sortu zen eta Bergengo Unibertsitatea, 1946an. 1831tik 1972ra Bergen independentea izan zen, beste udalerriekin bat egin zuen arte.

Klima

Bergen Norvegiako hego-mendebaldeko kostaldeko Hordaland konderrian dago, itsas ertzean bertan, ia itsasoaren altuera berean (7 m), zazpi mendiren magalean: Fløyen, Ulriken… Itsasertzean kokatuta eta mendiz inguratuta dagoelako, ez da oso hiri hotza izaten, gainontzeko Norvegiarekin alderatzen bada behintzat, eta ez da askotan 0º–z behetik jaisten.

Bergen hiriaren klimagrama.

Oro har, Bergengo klima ozeanikoa da, hezea. Uda epelak izaten ditu eta ekainetik abuztura 20º-ra iristen da. Neguak, azarotik martxoa bitarte, hotzak dira.

Oso ezaguna da jasotzen duen prezipitazio-kopuruagatik. Estatistikoki mundu osoan euri gehien jasotzen duen hiria da: hainbatetan etengabeko euri egunak jasaten ditu, asteak eta asteak atertu gabe. 2011an, adibidez, 268 egunetan euria egin zuen.

    Datu klimatikoak (Bergen (1961–1990))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.6 4.0 8.9 12.1 15.0 16.8 19.6 18.4 15.2 11.2 6.9 4.7 10.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −0.4 −0.5 3.1 5.0 7.2 10.2 11.5 11.6 9.1 6.6 2.8 0.6 5.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 190 152 170 114 106 132 148 190 283 271 259 235 2250
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 21 17 19 17 17 16 18 19 23 24 22 22 235
Eguzki orduak 18.6 56.5 93.0 147.0 186.0 195.0 180.4 166.6 87.0 58.9 24.0 9.3 1179.3
Iturria: [1]

Turismoa

Bergen Norvegiako hiririk dotore eta politenetako bat dela esan daiteke: fiordo ezagunen sarrera-gune bilakatu da eta, horren eraginez, itsas bidaietako Europako porturik garrantzitsuenetakoa. Bertan Bryggen auzoa dago — Gizateriaren Ondare dea—, portuko albo batean eta zurezko etxe koloretsuz osatua. Ikusmira ugariko hiria da: adinidez, kaiaren inguruko merkatua, Fløyen mendira igotzen den funikularra, Aquariuma, Bergenhusko gotorlekua bisitatu…

Kulturgune garrantzitsua da: 2000. urtean Europako Kultura Hiriburu izendapena jaso zuen. 1986ko maiatzaren 3an Eurovision Abesti Lehialketa bertan antolatu zen. Time aldizkariak berak Bergen hamalau "hiriburu europar ezkutu" artean kokatu zuen (2004ko abuztuan).

Festen aldetik, nabarmendu behar da Konstituzio Eguna (maiatzaren 17an): egun horretan, Norvegiako errege-erreginak hiria bisitatzen dute. Ospe handikoa da halaber Eguberrien ospakizunei su artifizialen bidez hasiera ematen dion Argien Jaialdia, azaroaren 28an.

Gainera, urte guztian zehar goza daiteke Grieghallen-en egiten diren musika-kontzertuekin, Edvard Grieg konpositore bergendar ezagunaren izena daraman aretoan. Musika jaialdiak ugariak dira: Nazioarteko Gitarra Jaialdia (ekaina), Lost Weekend edo Hole in the Sky (abuztua)… Baina denetan garrantzitsuena maiatza eta ekaina arteko Bergengo Nazioarteko Jaialdia da.

Era berean, Komikien eta Jan-edanen Jaialdiak (irailean) eta Bergengo Nazioarteko Zinemaldia (urrian) ospetsuak dira.

Hiriko ikuspegi bat.


Hiritar ezagunak

Iruditegia

  • Hirigunea.
    Hirigunea.
  • Portua.
    Portua.
  • Bryggen auzoa.
    Bryggen auzoa.
  • Jaieguna.
    Jaieguna.
  • Hirigunea.
    Hirigunea.
  • Bran Stadion hiriko SK Brann futbol taldearen egoitza eta jokalekua.
    Bran Stadion hiriko SK Brann futbol taldearen egoitza eta jokalekua.

Erreferentziak

  1. http://worldweather.wmo.int/008/c00022.htm World Meteorological Organisation (Nazio Batuak)

Kanpo estekak

  • (Norvegieraz [bokmål]) Udalaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26793
  • Commonscat Multimedia: Bergen, Norway / Q26793

  • Wd Datuak: Q26793
  • Commonscat Multimedia: Bergen, Norway / Q26793


Europako kultura-hiriburuak

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka  • Galway  • 2022 Kaunas  • Esch-sur-Alzette  • Novi Sad  • 2023 Veszprém  • Timișoara  • Eleusis  • 2024 Tartu  • Bad Ischl  • Bodø 2025 Chemnitz