Bizkaiko golkoa

Bizkaiko golkoa
Datu orokorrak
Motabadia
Azalera223.000 km²
Sakonera4.735 m
EponimoaBizkaia
Gaskoinia
Geografia
Map
Koordenatuak45°30′N 4°24′W / 45.5°N 4.4°W / 45.5; -4.4
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Hidrografia
Betebidea
ikusi
  • rivière d'Étel (en) Itzuli
    Lea
    Artibai
    Vilaine
    Seudre (en) Itzuli
    Oria
    Ter (en) Itzuli
    Uhabia
    Untsin
    Escudo ibaia
    Pont-l'Abbé river (en) Itzuli
    Loira
    Bidasoa
    Saja ibaia
    Deva ibaia
    Navia ibaia
Arro hidrografikoaBizkaiko golkoko arroa
Ez nahasi Biscayne Bay (Florida).

Bizkaiko golkoa[1] Ozeano Atlantikoaren adarra edo golkoa da. Iberiar penintsulako Ortegal lurmuturretik Bretainiako Ouessant uhartera doan kostaldeak mugatzen du. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eskualde hauen itsasbazterrak ukitzen ditu: Bretainia, Loirerria, Poitou-Charentes, Landak eta Gironda (Akitania), Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galizia.

Bizkaiko golkoa eta iparraldeko inguruetako mapa batimetrikoa edo sakonerakoa

225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua % 35 da.

Izena

Golkoari Bizkaiko golkoa deritzo, baina Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasguneari, Kantauri itsasoa.[2][3] Erromatarrek Sinus Cantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantabrien Ozeanoa", alegia. Iparraldeko zatiari, berriz, Sinus Aquitanus edo Mare Aquitanicum (Akitanien Ozeanoa) zioten.[4][5]

Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo. Frantsesez Golfe de Gascogne, bretoieraz Pleg-mor Gwaskogn eta gaskoiz Golf de Gasconha izena du, hitzez hitz «Gaskoiniako golkoa».

Geografia

Ezaugarriak

Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak honela adierazten ditu haren mugak: «Ortegal (43°46′N 7°52′W / 43.767°N 7.867°W / 43.767; -7.867) eta Penmarc'h (47°48′N 4°22′W / 47.800°N 4.367°W / 47.800; -4.367) lurmuturrak batzen dituen lerroa».[6]

Itsaso barreneko muga sakontasun handiak (3.000-4.000 m) hasten diren lekuan jarri ohi dira. Espainiako iparraldeko kosta labartsua da, eta itsaso hondoko zola ere malkartsua da oso. Sakontasun handienak itsasertzetik aski hurbil daude (Matxitxakotik 10 km-ra gabe 1.000 m-ko sakontasuna, eta ia 3.000 m-ko sakontasuna Bizkaiko itsasertzetik 40 km-ra).

Frantziako kosta, berriz, laua eta apala da; itsaso hondoko zola ere lehorreko ordokiaren jarraipena da, eta kontinente plataforma oso zabala du; Arroxelako latitudean, adibidez, kontinente plataformaren sakontasun mugatzat ematen den 200 m-ko marra batimetrikoa itsasertzetik 200 km-ra dagp. Capbreton parean, gouf izeneko ur azpiko arroila edo fiordoa dago, kostaldea higaduratik gordetzen duena.

Kantauri itsasoaren punturik sakonena Llanestik iparraldera dago, 160 km-ra: 5.098 m-ko sakontasuna. Bai Espainia iparraldeko kosta eta bai Frantzia mendebalekoa, arrantza leku aberatsak dira biak plankton askoko aldeak baitira. Uraren gatz proportzioa ez da handia (% 3,5 itsaso barrenean), eta uraren azaleko tenperatura 10-11 °C izaten da urtarrilean eta 18-20 °C uztail-abuztuan, Golkoko itsaslasterrak epeltzen baitu.

Ibaiak

Bizkaiko golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:

Eo, Nalon, Pas, Asón, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria,Urumea, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.

Hiri nagusiak

Bizkaiko golkoko kostaldeko hiri nagusiak Bordele, Brest, Nantes, Arroxela, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Gijón eta Avilés dira.

Portuak

Merkataritzakoak

Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:

Arrantzakoak

Mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera, hauek dira arrantza portu nagusiak:

Fauna

Arrantza-eremua zeharo ustiaturik dago eta espezie asko iraute egoera larrian daude: bisigu, legatz edo antxoa. Berdela edo hegaluzea, berriz, arrisku gabe ustiatzen dituzte. Espezie batzuk ia iraungiturik dugu: azken sardako balea XX. mendearen hasieran ehizatu zuten Orio parean. Hala ere, gero, espezimen batzuk ikusi dituzte.[7] Hala eta guztiz ere, itsas-ugaztunak topatzeko eremu paregabea da oraindik.

Itsas-hegazti asko ditu, nagusienak zangak eta antxetak izanik.

Arazo nuklearra

1970eko apirilaren 12an[8], K-8 submarino nuklearra hondoratu zen, arazo bat[9] zela kausa. Ofizialki, 4 torpedo nuklear zeramatzan; 4.600 m baino beherago dago.

2016ko urtarrilean, beste submarino nuklear bat aurkitu zen Bizkaiko Golkoan[10].

Bestetik, XX. mendeko bigarren erdian, Belgikak eta Britainia Handiak hainbat hondakin nuklear hondoratu zituzten[11].

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/09/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).
  2. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-5).
  3. Euskaltzaindiaren araua: «Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)»
  4. Iglesias Gil, José Manuel. (1994). Intercambio de bienes en el Cantábrico oriental en el Alto Imperio Romano. Kantabriako Unibertsitatea, 17-18 or. ISBN 84-8102-083-4..
  5. John Dymock & Thomas Dymock. (1833). Bibliotheca classica or a classical dictionary. Londres, 92 or..
  6. Limits of Oceans and Seas. (3. argitaraldia) Nazioarteko Erakunde Hidrografikoa, 42 or..
  7. Reeves, R.R. & Mitchell, E.. (1986). (PDF) Report of the International Whaling Commission Special Issue 10. , 221–254 or..
  8. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-04-05). «UN SUBMARINO NUCLEAR EN EL FONDO DEL GOLFO DE BIZKAIA» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  9. «K-8 (submarino) - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  10. (Gaztelaniaz) «Detectan un submarino nuclear ruso en el Golfo de Vizcaya» abc 2016-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  11. (Gaztelaniaz) «Un cementerio nuclear olvidado bajo el océano. 35 años de los últimos vertidos nucleares frente a las costas gallegas.» Cx9aaw's Blog 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41573
  • Commonscat Multimedia: Bay of Biscay / Q41573

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 235034966
  • BNE: XX451501
  • BNF: 119554397 (data)
  • GND: 4069504-9
  • NKC: ge391390
  • NARA: 10038175
  • SUDOC: 027534464
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 11229814
  • TGN: 1112683
  • Wd Datuak: Q41573
  • Commonscat Multimedia: Bay of Biscay / Q41573


Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak

 Galizia ·  Asturias ·  Kantabria ·  Bizkaia ·  Gipuzkoa ·  Lapurdi · Landak · Gironda ·  Poitou-Charentes ·  Loirerria ·  Bretainia

  • i
  • e
  • a
Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoa • Bizkaiko golkoa • Botniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak