Botniako golkoa

Botniako golkoa
MotaGolko
Sakonera295 m
Geografia
Map
Koordenatuak63°N 20°E / 63°N 20°E / 63; 20
Honen parte daItsaso Baltikoa
Hidrografia
Betebidea
ikusi
  • Dalälven
    Öre River (en) Itzuli
    Ljungan (en) Itzuli
    Ljusnan (en) Itzuli
    Gide River (en) Itzuli
    Lappfjärd river (en) Itzuli
    Idbyån (en) Itzuli
    Tavelån (en) Itzuli
    Siiponjoki (en) Itzuli
    Ume

Botniako golkoa[1] (finlandieraz: Pohjanlahti, suedieraz: Bottniska viken) Itsaso Baltikoko ipar-muturreko golkoa da, Åland uhartearen iparraldean, Finlandia eta Suediaren artean dagoena. Urak nahiko hotzak dira, eta ez oso sakonak.

Etimologia

Antzinako eskandinavieraz Botn hitzak "badia" edo "golkoa" esan nahi du[2]. Suediarrek Bottenviken deitu zuten eta honen latinizazioa da gaur egungo Bothnia izena.

Geografia

Botniako golkoak 725 kilometroko luzera du eta zabalera 80 eta 240 kilometro artekoa da, guztira 117.000 km²-ko azalera hartzen duelarik.

Ez da sakona, 60 metroko batez besteko sakonera baino ez baitu, sakonera maximoa ere 295 metrokoa du. Honetaz gain kontutan hartu behar da isostasia prozesuaren eraginez lurralde guztia gorantz doala eta ondorioz sakonera urtetik urtera txikiagoa izaten ari da, azalera ere bai noski. Mende bakoitzeko 80 cm altxatzen da lurra batez beste[3].

Gazitasunaren gradiente bat bada hegoaldetik iparraldera jaisten dena. Negu partean golkoa izoztu egiten da, bost hilabete inguru irauten duhorrela.

Ibaiak

Golkoaren ertz bietan hainbat ibai itsasoratzen dira.

Ibaia Luzera Itsasportua
Finlandia Kemijoki 552 km Kemi
Suedia Dalälven 520 km Gävle
FinlandiaSuedia Torne 510 km Tornio
Suedia Ume 470 km Umeå
Suedia Ångerman 460 km Kramfors
Suedia Lule 450 km Luleå
Suedia Kalix 450 km Kalix
Suedia Ljusnan 430 km Ljusne
Suedia Indalsälven 420 km Klingerfjärden
Suedia Skellefte 410 km Skellefteå
... ... ...
Finlandia Kokemäenjoki 121 km Pori
Finlandia Oulujoki 107 km Oulu

Hiri handienak

Hiria Biztanleria (2016-17)
1 Finlandia Oulu 201.124
2 Finlandia Pori 84.779
3 Suedia Umeå 84.761
4 Suedia Luleå 76.770
5 Suedia Gävle 75.451
6 Finlandia Vaasa 66.876
7 Suedia Sundsvall 51.354
8 Finlandia Rauma 39.612

Ekonomia

Botniako golkoa inguratzen duen lurraldea taiga basoz estalia dago eta beraz egurgintza jarduera ekonomiko garrantzitsua da.

Itsasportu garrantzitsuak ere badaude[4], esaterako, Finlandian Rauma, Kokkola eta Tornio eta Suedian Gävle, Luleå, Skellefteå, Sundsvall eta Umeå[5]. Arrantza, berriz, ez da asko garatu bi arrazoi nagusirengatik: neguan golkoa izoztu egiten delako eta kutsadura arazoengatik. Arro nahiko itxia izanik Atlantiar Ozeanoko urekin ez da nahasten eta merkurio eta PCB mailak nahiko altuak dira.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. 159. araua. Europako toponimia fisikoa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-02-13).
  2. (Suedieraz) 58 (Svensk etymologisk ordbok). 1922 (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
  3. Bottenvikens skärgård. 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
  4. "Table 4. Statistics on international shipping 2014". .
  5. Lur entziklopedietatik hartua.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q122574
  • Commonscat Multimedia: Gulf of Bothnia / Q122574

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 248985499
  • GND: 4088139-8
  • NKC: ge848596
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 9048256
  • TGN: 1112351
  • Wd Datuak: Q122574
  • Commonscat Multimedia: Gulf of Bothnia / Q122574
  • i
  • e
  • a
Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoa • Botniako golkoa • Campecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak