Urumea

Artikulu hau Urumea ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urumea (argipena)».
Urumea
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera59 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′34″N 1°58′56″W / 43.3261°N 1.9822°W / 43.3261; -1.9822
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Zumarrezta
Arroaren azalera192 km²
Ur-emaria9,99 m³/s
IturburuaEzkurra mendatea
Bokalea
()
Kantauri

Urumea (Goizuetan Errakaundi[1]) Euskal Herriko ibaia da, Ezkurra mendatean[2] (Nafarroa Garaiko iparraldea) jaio eta Donostian (Gipuzkoako ipar-ekialdea) itsasoratzen dena. 46 kilometro luze da eta ibaiadar nagusiak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192 kilometro koadro ditu (gutxi gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emariaa 10 m3/s da. Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu. Urnietaren zati nagusiak ere Urumeara isurtzen ditu urak.

Ibaiadarrak

Donostian

Antzina, Donostia inguruan Urumea ibaiak Zurriola izena zuen. Egungo Salamanka pasealeku aldean zegoen Donostia zaharreko auzo historikoak izen hori zeukan. Zurriola auzo hori desagertzean, berriz, udalbatzak ibaiaz bestaldeko hondartza hartara deitzea erabaki zuen, izena gal ez zedin.

Zazpi zubik zeharkatzen dute:

Nabigazioa

Duela ez asko, Hernaniko Portu auzoraino zegoen nabigatzeko modua. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Urumea zazpi kilometroz nabiga zitekeen ibaian gora, egungo Hernani pareraino.[3]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Sansinenea, J. M.. (1967). Ur de los vascos: teoría toponímica, Volum 1. Editorial Vizcaina, 194-195 or..
  3. (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..

Kanpo estekak

  • urumea.com Ibaiari buruzkoa (Donostia, Hernani, irudiak, datuak...)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2744506
  • Commonscat Multimedia: Urumea River / Q2744506

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 20194
  • Lekuak
  • OSM: 15749948
  • Wd Datuak: Q2744506
  • Commonscat Multimedia: Urumea River / Q2744506


Donostia Donostiako zubiak Donostia

Zurriolako zubiaSanta Katalina zubiaMaria Kristina zubiaMundaiz zubiaGladys del Estal pasabidea
Jose Antonio Agirre zubia • Burdin zubia (eraitsia) • Realaren zubia
Mikel Laboa pasabideaEgiako zubiaTopoko zubiaUrdintzuko zubiaEspartxoko zubia
27 Poligonoko zubiaMartuteneko zubiaErgobiko zubia