Sargazoen itsasoa

Sargazoen itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso
Zabalera1.100 km
Sakonera7.000 m
EponimoaSargazo
Geografia
Map
Koordenatuak28°20′08″N 66°10′30″W / 28.3356°N 66.175°W / 28.3356; -66.175
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Ur-gorputzaIpar Ozeano Atlantikoa

Sargazoen itsasoa[1] Ozeano Atlantikoko iparraldeko eremu bat da, mendebaldeko (O) 70º - 40º meridianoen artean eta iparraldeko (N) 25º - 35º paraleloen artekoa. Bermudako Hirukia deritzonaren zati bat da.

XVII. eta XVIII. mendeetan ospe txarra izan zuen, belaontziak bertan hondoratzen zirelako, halakoen hilerria zela.

Izena sargazo izeneko alga arre batetik datorkio.

Ezaugarriak

Orokorrean Sargazoen itsasoaren eremuak 3.500.000 km² inguru ditu. Nabarmena da sarritan haizerik ez izatea, itsaslasterrak, eta plankton eta alga asko dagoen lekua izatea. Hain zuzen ere, algek itsas azalaren azpian 'basoak' eratzen dituzte, oso zabalak. Horregatik, Amerika aurkitu zutenetik, orduko belaontziekin eremu hau zeharkatzea oso zaila eta arriskutsua zen: azaleko alga multzoa alde batetik, eta haizerik eza bestetik, "kalma txitxa" zeritzon barealdia, benetako oztopo zen Sargazoen itsasoa zeharkatu nahi zutenentzat. Bestalde, itsaslasterrek azpitik zirkuluan mugitzen dituzte urak erdirantz, oso astiro, ordulariaren orratzen eran, baina erdigunea oso zabala da, eta itxuraz uraren mugimendurik gabekoa.

Sargazoen itsasoaren eremua obalo-formakoa da, eta ez dauka muga garbirik, ez daukalako kostaldeko mugarik, ozeano barrukoa delako osorik; izan ere, Sargazoen itsasoaren mugak itsaslasterrek osatzen dute: Golkoko itsaslasterra mendebaldera; Ipar Atlantikoko itsaslasterra iparraldera, eta Ipar Ekuatore Itsaslasterretako bat hegoaldera. Itsaslasterretako azaleko ura epelagoa da ur sakona baino, eta dentsitate-mailak eratzen dira. Uraren dentsitate-estratifikazioak, era berean, ondorio ekologiko garrantzitsuak ditu; esate baterako, argia heltzen den azaleko ur epelagoetan landare-planktona bizi da, batez ere sargazo alga, komunitate handiak sortuz.

Sargazoen itsasoak duen kostalde bakarra Bermuda uharteetakoa da.

Historia

Kristobal Kolonek aurkitu zuen Sargazoen itsasoa Amerikara egin zuen lehenengo bidaian. Hurrengo mendean hasi zen itsasontzi-hilerri ospea hartzen. Edozein modutan ere, "Sargazoen itsasoa" izena marinel portugesek ipinitakoa da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q169274
  • Commonscat Multimedia: Sargasso Sea / Q169274

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 258171512
  • NDL: 00628537
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q169274
  • Commonscat Multimedia: Sargasso Sea / Q169274
  • i
  • e
  • a
Lurreko ozeano eta itsasoak
Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoa • Sargazoen itsasoa • Sirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak