Hudson badia

Hudson badia
60°N 85°W / 60°N 85°W / 60; -85
Azalera1.230.000 kilometro koadro
Luzera1.370 kilometro
Zabalera1.050 kilometro
Sakonerabatez bestekoa: 100 metro
handiena: 270 metro

Hudson badia[1] (inuktituteraz: Kangiqsualuk ilua[2]; ingelesez: Hudson Bay; frantsesez: Baie d'Hudson; ekialdeko creeraz: Wînipekw edo Wînipâkw, "ura lohitua") Kanada ipar-ekialdeko barne itsaso handia da, 1.230.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Hudson itsasartearen bidez Ozeano Atlantikoarekin lotzen da, eta Foxe arroaren eta itsasartearen bidez Ozeano Artikoarekin.

Geografia

Mendebaldean Nunavut eta Manitoba ditu, hegoaldean Ontario, eta ekialdean Quebec; ipar-ekialdean Ozeano Atlantikoarekin loturik dago Hudson itsasartearen bitartez, eta iparraldean Ozeano Artikoarekin Foxe arroaren bitartez.

1.370 kilometro luze da, iparraldetik hegoaldera, eta 1.050 kilometro zabal, ekialdetik mendebaldera. Ez da oso sakona, 100 metro batez beste, eta 80 metroko sakonera du kostaldetik 100 kilometrora. Hegoaldean James badia eratzen du. Uharte guztiak Nunavuten daude; Southampton uhartea da handiena; iparraldean dago eta Baffin badiatik bereizten du.

Badiaren bazterretan ia ez da jenderik bizi, hamabi herrixka baino ez dira, cree edo inuit etnietakoak. Herrixka nagusiak honako hauek dira:

  • Puvirnituq, Quebec
  • Churchill, Manitoba
  • Rankin Inlet, Nunavut

Historia

Izena Henry Hudson ingeles esploratzailearen omenezkoa da. Hau, 1610ean, hantxe geratu baitzen izotz artean harrapatuta Discovery itsasontziaren barruan. Historikoki, Hudson badiak lotura estua izan du Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko Ipar Amerikako guduekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Wissenladen.de
  • i
  • e
  • a
Ozeano ArtikoaOzeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoa • Hudson badia • Ipar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoaOzeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano AustralaBarne itsasoak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3040
  • Commonscat Multimedia: Hudson Bay / Q3040

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 128939157
  • GND: 4095719-6
  • LCCN: n90621798
  • NKC: ge654873
  • SUDOC: 027887677
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3040
  • Commonscat Multimedia: Hudson Bay / Q3040