Matxitxako lurmuturra

Artikulu hau lurmuturrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Matxitxako (argipena)».
Matxitxako lurmuturra
Datu orokorrak
Garaiera60 m
Motalurmutur
Geografia
Map
Koordenatuak43°27′15″N 2°45′09″W / 43.4541°N 2.7526°W / 43.4541; -2.7526
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaBermeo
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Matxitxako lurmuturra Bermeoren eta Gaztelugatxeren artean dagoen lurmuturra da, Bermeoko udalerrian kokatua. Bertan itsasargi bi daude: zaharra (aspaldi amatatua) eta berria (egun funtzionatzen duena).

Itsasargia

Sakontzeko, irakurri: «Matxitxakoko itsasargia»

Lurmuturrean, itsasoaren mailatik 122 metrora, eta hogei metroko dorrean, lurmuturreko itsasargia dago. Antzina itsasargizaina zegoen arren, gaur egun automatikoa da, eta lainoaz ohartzeko soinuzko abisua emateko gai da. Itsasargiko argia 30 miliatan ikus daiteke.

1909an itsasargi berria eraiki zen, 1852an altxatutako eraikuntza berria ordezkatuz. 1854tik 1863ra Bizkaiko itsasargizainen eskola izan zen. Matxitxako lurmuturreko itsasargian, Bizkaiko azken itsasargizaina jubilatu zen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Matxitxakoko itsasargia, Bizkaiko Ondare Historikoa (Bizkaiko Foru Aldundia)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q669894
  • Commonscat Multimedia: Cape of Matxitxako / Q669894

  • Lekuak
  • TGN: 1010907
  • Wd Datuak: Q669894
  • Commonscat Multimedia: Cape of Matxitxako / Q669894


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa