Arafura itsasoa

Arafura itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso eta adjacent sea (en) Itzuli
Azalera650.000 km²
Sakonera3.680 m
Geografia
Map
Koordenatuak9°30′S 135°00′E / 9.5°S 135°E / -9.5; 135
Hidrografia
Betebidea
ikusi
  • Pulau River (en) Itzuli
    Liverpool River (en) Itzuli
    Q3357682 Itzuli
    Q3357688 Itzuli
    Digul (en) Itzuli

Arafura itsasoa[1] Ozeano Barearen adar bat da, Australiaren eta Ginea Berriaren arteko kontinente-plataformaren gainean kokatua. Itsaso tropikala da, sakonera txikikoa. Administratiboki, hauei dagokie: Indonesiako Molucas probintziari, Papua Ginea Berria estatuko Mendebaldeko Probintziari, eta Australiako Queensland eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeak lurraldeei.

Geografia

Arafura itsasoak ekialdera Torres itsasartea dauka, eta Koral itsasoarekin bat egiten du hortik; hegoaldera, Carpentaria golkoa dago; mendebaldera, Timorko itsasoa; eta ipar-mendebaldera Banda itsasoa eta Seramgo itsasoa.

700.000 km²-ko azalera dauka Arafura itsasoak; 1.290 km luze da, eta 560 km zabal. Ekialdetik mendebalderantz sakonera handitzen doa, 50-80 metrokoa da leku gehienetan: batezbesteko sakonera 50 metrokoa da, eta sakonera handiena 200 metrokoa da. Ibai hauek isurtzen dute ura Arafura itsasora: Norman (420 km), Roper (>500 km), Flinders (840 km), Gilbert (610 km) eta Mitchell (750 km).

Arafura itsasoaren ezaugarriengatik, zikloi tropikalak sortzeko oso egokia da. Sahul itsas plataformaren parte den Arafura itsas plataformaren gainean dago Arafura itsasoa. Azkenengo izotz-aroan, itsas maila oso baxua zenez, Australia eta Ginea Berria lotzen zituen lurrezko pasagunea izan zen Arafura plataforma: gizakiak Asiatik Australiara igarotzeko egokia. Lur horiei Sahul kontinentea esaten zaie.

Arrantzarako oso leku egokia da Arafura itsasoa; itsas biodibertsitate aberatsa dago. Erronka, aurrerantzean ere dibertsitate horri eustea da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .

Kanpo estekak

  • Arafura eta Timorko itsasoetan adituen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q128880
  • Commonscat Multimedia: Arafura Sea / Q128880

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315526971
  • LCCN: sh86006003
  • Lekuak
  • TGN: 1112244
  • Wd Datuak: Q128880
  • Commonscat Multimedia: Arafura Sea / Q128880
  • i
  • e
  • a
Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoa • Arafura itsasoa • Baliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak