Hondarribiko portua

Hondarribiko arrantza portua.

Hondarribiko portua Gipuzkoako arrantza kairik garrantzitsuena da eta Hondarribia udalerrian dago. 1999an 54 itsasontzi zeukan baxurarako eta 543 marinel guztira.

Historia

Erromatarrak Hondarribiko portua erabiltzen lehenak izan ziren, zehatzago esanda, Asturiagako ainguratoki bukolikoa erabiltzen zuten, gaur egun fraideen hondartza esaten diotena. Higer lurmuturraren eta Amuitz uhartetxoaren babesean dago. Asturiagatik itsasoratzen ziren erromatarren ontziak, Oiartzungo Arditurriko meatzetatik ateratako mineralak (burdina, blenda eta galena) garraiatzeko.

Bidasoa ibaiaren bokalean bertan sortu dira Hendaiako eta Hondarribiko portu naturalak. Bokaleak bi estatu bereiztenditu, herri bat (Euskal Herria) banandu gabe, Bidasoaren bi ertzak baititu bizileku. 1914an erabaki zuten egungo babes‑portua egitea, San Telmo gazteluaren oinetan.

Gaztelako errege‑erreginek portuari abantailak eta pribilegioak eman ziz­kioten: arraina erostera joaten ziren merkatariei babesa ematen zieten, belaontzi handiei hornidurak lapurtzea debekatzen zuten, hiriko ontziei kargatzeko eta deskargatzeko lehentasuna ematen zieten eta zenbait zerga ez zituzten ordaindu behar (ainguratze‑eskubidea, almirantegoa, itsasotik ateratakoaren hamarrena eta abar). Bide batez aipatu behar dugu itsasotik ateratakoaren hamarrenek lagundu zutela Hondarribiko babes‑harresiak eraikitzen.

Mendeetako arrantzale‑bizimoduari merkataritza‑itsasketaren garapena gehitu zitzaionean, itsasturien San Pedro Kofradia sortu zuten 1361ean. Erakunde hori sendotu egin zen Aitasantu Klemente VIII.ak 1595eko maiatzaren 12an emandako buldarekin.

Kofradiako estatutuek gizarte‑aurrerapen handia eragin zuten; izan ere, marinelen lehorreko hainbat jarduera arautzen zituzten, eta elbarrituei eta jubilatuei laguntzeko kutxa zeukaten. Jakin badakigu hondarribiarrek baleak harrapatzen zituztela, udal‑armarriaren behealdean ageri den baleak ere hala adierazten digu, baita harresiz kanpoko arrantzale‑etxerik zaharrenean ageri denak ere. Etxe hori XVI. mendekoa da eta Zeria (balekumea) izena du.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Eusko Jaurlaritzaren informazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259235
  • Wd Datuak: Q12259235
43°23′12″N 1°47′29″W / 43.38667°N 1.79139°W / 43.38667; -1.79139


Euskal Herriko portuak

Armintzako portua • Baionako portuaBermeoko portuaBilboko portuaDonibane Lohizuneko portuaDonostiako portua • Elantxobeko portua
Getariako portuaGetxoko portua • Hondarribiko portua • Lekeitioko portua • Lemoizko portua • Mundakako portua • Mutrikuko portua
Ondarroako portuaOrioko portuaPasaiako portuaPlentziako portua • Portugaleteko portua • Santurtziko portua
Zierbenako portua • Ziburuko portua


Bestelakoak: Euskal Herriko kirol-portuen zerrenda