Seamus Heaney

Seamus Heaney

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCastledawson, 1939ko apirilaren 13a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDublin, 2013ko abuztuaren 30a (74 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaPatrick Heaney
AmaMargaret Kathleen McCann
Ezkontidea(k)Marie Devlin
Hezkuntza
HeziketaSt Columb's College (en) Itzuli
Belfasteko Queen's unibertsitatea
Bates College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, itzultzailea, hizkuntzalaria, poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea, aktorea eta autorea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak
ikusi
  • Death of a Naturalist (en) Itzuli
    District and Circle (en) Itzuli
    Human Chain (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Literaturako Nobel Saria  (1995)
    Cholmondeley Award  (1967)
    Geoffrey Faber Memorial Prize  (1968)
    Eric Gregory Award  (1966)
    Irish PEN Award  (2005)
    T. S. Eliot Prize  (2006)
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (1996ko otsailaren 19a)
    E. M. Forster Award  (1975)
    Common Wealth Award of Distinguished Service  (1997)
    St. Louis Literary Award  (1998)
    James Joyce Awards
    Sikkens Prize  (1991)
    Fellow of the Royal Society of Literature
    honorary doctorate of the University of La Coruña
    Ulysses Medal  (2011ko ekainaren 16a)
    Duff Cooper Prize  (1975)
    Poetry Now Award  (2011) : Human Chain (en) Itzuli
    Poetry Now Award  (2007) : District and Circle (en) Itzuli
    David Cohen Prize  (2009)
    Irish Book Awards  (2011)
    Griffin Poetry Prize  (2012)
    Forward Poetry Prize  (2010) : Human Chain (en) Itzuli
    PEN Translation Prize  (1985) : Sweeney Astray (en) Itzuli
    Costa Literatura Sariak  (1987)
    Costa Literatura Sariak  (1996) : The Spirit Level (en) Itzuli
    Costa Literatura Sariak  (1999)
    Truman Capote Award for Literary Criticism  (2003)
    People of the Year Awards  (1989)
    Lannan Literary Awards  (1990)
    Golden Rose Award
    Somerset Maugham Award  (1968) : Death of a Naturalist (en) Itzuli
    WH Smith Literary Award  (1976) : North (en) Itzuli
    Flaiano Prize  (1995)
    AWB Vincent Literary Award  (1973)
    AWB Vincent Literary Award  (2012)
    Cunningham Medal  (2008)
    Golden Wreath  (2001)
    honorary doctor of the Jagiellonian University of Krakow
    Member of the Royal Irish Academy
    Bodley Domina  (2004)
    Horst Bienek Award for Poetry  (1994)
InfluentziakDante Alighieri, Derek Mahon, Wilfred Owen, Robert Frost, Virgilio, John Montague (en) Itzuli, John Millington Synge, Herbert McCabe (en) Itzuli, William Butler Yeats, T. S. Eliot, William Wordsworth, Geoffrey Chaucer, Patrick Kavanagh, Lord Byron, Rainer Maria Rilke, Samuel Palmer, William Shakespeare, John Keats eta Czesław Miłosz
KidetzaAosdána (en) Itzuli
Royal Irish Academy (en) Itzuli
Errege Literatura Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm2573636 IBDB: 15021
Last fm: Seamus+Heaney Musicbrainz: c867c229-53a9-447e-8191-9cbccd4a827d Songkick: 394057 Discogs: 1080135 Allmusic: mn0001690109 Find a Grave: 116281839 Edit the value on Wikidata

Seamus Heaney (Castledawson, Ipar Irlanda, 1939ko apirilaren 13Dublin, 2013ko abuztuaren 30a) irlandar idazlea izan zen, poesia eta saiakera landu zituena. Literaturako Nobel Sariduna izan zen.

Literatura-ibilbidea

1957an Belfast hirira joan zen, eta Queen’s unibertsitatean ingeles literatura ikasi zuen. Urte batzuk geroago, berriz ere Befastera bueltatu zen, eta 1966 eta 1972 bitartean irakasle gisa jardun zuen. Horren ondoren, literatura izan zuen lanbide bakar. Heaney irlandar katolikoa zen, eta Ulster eskualdeko katoliko eta protestanteen arteko gatazkak asko eragin zion.

1962an bere lehenengo poemak argitaratu zituen, aldizkarietan, Incertus ezizenaz. Belfasteko literatura giroa ezagutu zuen, eta poeta gazteen elkarte bat sortzen lagundu zuen. Garai hartako poesiek Ipar Irlandako herri giroko bere esperientzia pertsonalak biltzen dituzte. Horrelakoak idazteagatik abertzale irlandartzat zeukatela ohartu zenean, Ulsterretik alde egin zuen eta Irlandako Errepublikara joan zen bizitzera familiarekin 1972an, Dublinera hain zuzen[1].

Handik aurrera bere poesia gai unibertsaletara zabaldu zen, eta sinbolismorantz egin zuen, gauza misteriotsu eta anbiguoekiko zeukan lilura agerian jarriz. Heaneyren obretako batzuk pisu handikoak dira poesia unibertsalean: North (1975, Iparra) da haren lanik hoberena, Ulsterri buruzko inpresio sorta bat.

Dublingo Carysfort College ikastetxean 1975 eta 1980 bitartean irakasle gisa aritu zen.

1984an Estatu Batuetako Massachusetts estatuko Harvard unibertsitatean katedra bat bereganatu zuen. Gainera, 1989 eta 1994 artean Ingalaterrako Oxfordeko unibertsitatean olerkigintzako katedratikoa izan zen. 1990ean antzerki lan bat idatzi zuen, The Cure at Troy: A Version of Sophocles Philoctetes, antzinako antzerki lanaren bertsio modernoa, oso harrera ona izan zuena.

1995an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.

1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]

Lan nagusiak

  • Death of a Naturalist (1966, Naturalista baten heriotza)
  • Door into the Dark (1969, Atea ilunpetan)
  • Field Work (1979)
  • Selected Poems (1980, Olerki hautatuak)
  • Preoccupations: Selected Prose (1980, Kezkak: prosa hautatua)
  • Station Island (1984)
  • The Haw Lantern (1987)
  • The Government of the Tongue: Selected Prose 1978-87 (1988)

Euskaraz

  • San Kevin eta xoxoa eta Glanmoreko xoxoa poemak (Erlea, 2. zk., 2010; itzultzailea: Patxi Ezkiaga).
  • Basaran Pattarra (Pamiela, 2006); itzultzailea: Luigi Anselmi).
  • Munduko poesia kaierak: Seamus Heaney (Susa, 2017; itzultzailea: Xabi Borda). Poemen antologia bat.[2][3]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Susaeta, Igor. (2013-08-30). «Seamus Heaney idazle irlandarra hil da» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Xabi Bordak Seamus Heaneyren poesia euskaratu du Munduko Poesia Kaierak egitasmorako» Urola Kostako Hitza 2017-09-04 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  3. [|Ugalde Pikabea, Iraitz]. «MPK» Uzta Erradioaktiboa.

Kanpo estekak

  • Munduko poesia kaierak: Seamus Heaney (bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin)
  • Seamus Heaneyri buruzko webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q93356
  • Commonscat Multimedia: Seamus Heaney / Q93356

  • Wd Datuak: Q93356
  • Commonscat Multimedia: Seamus Heaney / Q93356


  • i
  • e
  • a
1901–1925
Sully Prudhomme (1901) • Theodor Mommsen (1902) • Bjørnstjerne Bjørnson (1903) • Frédéric Mistral / José Echegaray (1904) • Henryk Sienkiewicz (1905) • Giosuè Carducci (1906) • Rudyard Kipling (1907) • Rudolf Eucken (1908) • Selma Lagerlöf (1909) • Paul Heyse (1910) • Maurice Maeterlinck (1911) • Gerhart Hauptmann (1912) • Rabindranath Tagore (1913) • Romain Rolland (1915) • Verner von Heidenstam (1916) • Karl Gjellerup / Henrik Pontoppidan (1917) • Carl Spitteler (1919) • Knut Hamsun (1920) • Anatole France (1921) • Jacinto Benavente (1922)• W. B. Yeats (1923) • Władysław Reymont (1924) • George Bernard Shaw (1925)
1926–1950
Grazia Deledda (1926) • Henri Bergson (1927) • Sigrid Undset (1928) • Thomas Mann (1929) • Sinclair Lewis (1930) • Erik Axel Karlfeldt (1931) • John Galsworthy (1932) • Ivan Bunin (1933) • Luigi Pirandello (1934) • Eugene O'Neill (1936) • Roger Martin du Gard (1937) • Pearl S. Buck (1938) • Frans Eemil Sillanpää (1939) • Johannes Vilhelm Jensen (1944) • Gabriela Mistral (1945) • Hermann Hesse (1946) • André Gide (1947) • T. S. Eliot (1948) • William Faulkner (1949) • Bertrand Russell (1950)
1951–1975
Pär Lagerkvist (1951) • François Mauriac (1952) • Winston Churchill (1953) • Ernest Hemingway (1954) • Halldór Laxness (1955) • Juan Ramón Jiménez (1956) • Albert Camus (1957) • Boris Pasternak (1958) • Salvatore Quasimodo (1959) • Saint-John Perse (1960) • Ivo Andritx (1961) • John Steinbeck (1962) • Giorgos Seferis (1963) • Jean-Paul Sartre (sariari uko egin zion) (1964) • Mikhail Xolokhov (1965) • Shmuel Yosef Agnon / Nelly Sachs (1966) • Miguel Ángel Asturias (1967) • Yasunari Kawabata (1968) • Samuel Beckett (1969) • Aleksandr Solzhenitsin (1970) • Pablo Neruda (1971) • Heinrich Böll (1972) • Patrick White (1973) • Eyvind Johnson / Harry Martinson (1974) • Eugenio Montale (1975)
1976–2000
Saul Bellow (1976) • Vicente Aleixandre (1977) • Isaac Bashevis Singer (1978) • Odysseas Elytis (1979) • Czesław Miłosz (1980) • Elias Canetti (1981) • Gabriel García Márquez (1982) • William Golding (1983) • Jaroslav Seifert (1984) • Claude Simon (1985) • Wole Soyinka (1986) • Joseph Brodsky (1987) • Nagib Mahfuz (1988) • Camilo José Cela (1989) • Octavio Paz (1990) • Nadine Gordimer (1991) • Derek Walcott (1992) • Toni Morrison (1993)• Kenzaburō Ōe (1994) • Seamus Heaney (1995) • Wisława Szymborska (1996) • Dario Fo (1997) • José Saramago (1998)• Günter Grass (1999) • Gao Xingjian (2000)
2001–egun
V. S. Naipaul (2001) • Imre Kertész (2002) • J. M. Coetzee (2003) • Elfriede Jelinek (2004) • Harold Pinter (2005)Orhan Pamuk (2006) Doris Lessing (2007) • J. M. G. Le Clézio (2008) • Herta Müller (2009)Mario Vargas Llosa (2010) • Tomas Tranströmer (2011) Mo Yan (2012) • Alice Munro (2013) • Patrick Modiano (2014) • Svetlana Aleksievitx (2015) • Bob Dylan (2016) • Kazuo Ishiguro (2017) • Olga Tokarczuk (2018) • Peter Handke (2019) • Louise Glück (2020) • Abdulrazak Gurnah (2021) • Annie Ernaux (2022) • Jon Fosse (2023)
1: Ez zuten eman