Apple TV+

 Apple TV+
Jatorria
Sorrera-urtea2019
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
EuskarriaGoogle Chrome, Mozilla Firefox, Microsoft Edge, Safari, macOS, Microsoft Windows, Chrome OS eta iOS
Irakur dezakemacOS, Microsoft Windows, Chrome OS eta iOS
Deskribapena
Honen parte daApple TV app (en) Itzuli
Kokapena
JabeaApple Inc.

tv.apple.com
Facebook: appletv Twitter: AppleTVPlus Instagram: appletvplus Youtube: UC1Myj674wRVXB9I4c6Hm5zA Edit the value on Wikidata

Apple TV + telebistako streaming zerbitzu bat da publizitaterik gabeko, harpidetza bidez eskatu ahalako bideo zerbitzua ematen duena. Apple Inc. konpainiak jarri zuen martxan 2019. azaroaren 1ean eta herrialde askotako estreinaldian Frantzia eta Espainia egon zirenez, baita Euskal Herrian ere[1].

Baldintza teknikoak

Bere hastapenetean, Apple gailuen bidez egiten da ikuskatzea, zehazki gailu hauekin: iPhone, iPad, Apple TV 4K, Apple TV HD, Apple TV (3. berlaunaldia), iPod Touch, eta Mac ordenagailuetan sistema eragilea hauekin: iOS 12.8 edo berriagoa, tvOS 12.3 edo berriagoa, eta macOS Catalina)[1].

Harpidetza hileko 5 euro izaten hasi zen bai Euskal Herriko bezeroentzat (kendu zentimo bat), zazpi eguneko doako proba baten ondoren, edo urtebeteko harpidetza erosiz gero Apple TV-a, iPhone, iPad edo Macintosh bat.

Edukiak

Katalogoko ikus-entzunezkoez gain, zenbait ekoizpen propio prestatu zituen Applek estreinaldirako. Esate baterako, telesail hauek:

  • See, fantasiakoa. Mundu post-apokaliptiko batean, gizaki guztiak itsuak dira, harik eta ikusteko gai diren haur batzuk jaiotzen diren arte.
  • For All Mankind. Zientzia-fikzioa historia alternatibo batean, zeinean Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak espazioko lehian jarraitzen duten, eta ilargira iristen lehenak sobietarrak izan diren.
  • Dickinson. Emily Dickinson idazlearen bizitzan oinarritua.
  • The Morning Show. AEBetako telebistako albistegi batean kokatutako telesail dramatikoa.

Estreinaldi hauetan, Applek erabaki zuen lehen sorta batean hiru atal ematea, eta gainerakoak astebeteko kadentziarekin.

Erreferentziak

  1. a b «Hemen da Apple TV Plus streaming eskaintza» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62446736
  • Commonscat Multimedia: Apple TV+ / Q62446736

  • Wd Datuak: Q62446736
  • Commonscat Multimedia: Apple TV+ / Q62446736