Mirra
Mirra (latinezko myrrha, grezierazko μύῤῥα hitzetik etorria) gomaz eta erretxinaz osatutako gaia da, gorria, urrintsua eta mingotsa[1]. Ipar-ekialdeko Afrikan, Arabian eta Turkian bizi den Commiphora generoko hiru zuhaitzen azaletik ateratzen da[2]; hasieran goma-antzeko erretxina da baina, lehortutakoan, hauts bilakatzen da.
Antzinean preziatua zen oso, lurrinak, intsentsu, ukenduak eta papiroen tintak egiteko erabiltzen baitzen.[3] Egun, oraindik antiseptiko moduan erabiltzen da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q203635
- Multimedia: Myrrh / Q203635
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |