Erromero

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erromero
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaSalvia
Espeziea Salvia rosmarinus
L., 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakrosemary (en) Itzuli, rosemary oil (en) Itzuli eta extracts of rosemary (en) Itzuli
Artikulu hau landareari buruzkoa da; arraina gaitzat duena beste hau da: «Erromero (arraina)»
Rosmarinus officinalis

Erromeroa edo erromania (Rosmarinus officinalis) landare loredunen espezie botaniko bat da. Erromeroa Lamiaceae familiaren eta Rosmarinus generoaren barnean dago. Landare usainduna da, lore ezpaindun urdinak dituena.[1] Mediterraneo inguruko landarea da. 0 eta 1000 metro arteko garaieran bizi da.

Deskribapena

Zuhaixka honek 50 eta 200 zentimetro arteko garaiera har dezake. 10 mm lore urdin-moreak izaten ditu, urtarril eta abenduaren artean loratzen direnak. Loreak usaintsuak dira, eta eztitarako erabiltzen dituzte erleek. Fruitua txikia da eta lau nukulaz osaturik dago.

Hostoak txikiak dira, eta oso ugariak. Luzeak eta finak dira, eta gainaldetik berde ilunak badira ere, azpialdean kolore zurixka dute, eta ile txikiz estalita daude.

Erabilera

Landarearen hostoak erabiltzen dira gehienbat, baina batzuetan loreak ere bai. Osagai aktibo asko ditu. Honako hauetarako erabiltzen da:

  • Landaretik ateratako esentzia-olioekin erromero-alkohola egiten da, hantura eta minak lasaitzeko erabiltzen dena.
  • Burusoil gelditzea eragozteko buruan igurzketak egiteko erabiltzen da.
  • Erromero hostoen egoskinak eztula arintzen du.
  • Erromero-keak txurruna arintzen du.
  • Erromero-kanforrak efektu hipertentsiboa dauka eta odolaren zirkulazioa bizkortzen du.
  • Zauriak orbaintzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q102240169
  • Commonscat Multimedia: Salvia rosmarinus / Q102240169
  • Wikispecies Espezieak: Salvia rosmarinus

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 1022988
  • Catalogue of Life: 433432
  • EOL: 50435238
  • GBIF: 10902460
  • IPNI: 60474677-2
  • NCBI: 39367
  • W3TROPICOS: 100477123
  • WoRMS: 1492067
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: EA3289138M
  • Wd Datuak: Q102240169
  • Commonscat Multimedia: Salvia rosmarinus / Q102240169
  • Wikispecies Espezieak: Salvia rosmarinus
  • i
  • e
  • a
Usain-belarrak
Albaka • Apio • Apoperrexil • Astaizpiliku • Baratxuri • Ereinotz • Erromero • Ezkai • Labanda • Mandaperrexila • Mendaro • Mihilu • Oregano • Perrexil • Porru • Salbia sendakari • Sarpoil • Tipula • Tipulatx • Tipuleta • Tipulin • Zainzuri
Espeziak
Ailorbe • Aingeru-belar landatu • Alpinia • Anis • Azafrai • Azitrai • Banilla • Binagrera • Errefau min • Erregaliz • Ezamihilu • Garraiska • Iltze • Intxaur muskatu • Ipuru • Isipu-belar • Jengibre • Kanela • Kardamomo • Kartamo • Kumino • Kurkuma • Legeltxor • Malba • Martorri • Menda • Mendafin • Mendi-apio • Mirra • Mirto • Mitxoleta • Piperbeltz • Pipermin • Piperrauts • Sesamo • Tamarindo • Txikoria-belar • Txarpoil • Txinatar anis • Usagari • Ziape • Ziape beltz • Zumake
Espezia-nahasketa
Adobo • Baharat • Berbere • Cajun • Curry • Dukkah • Garam masala • Mitmita • Panch phoron • Ras el hanout • Shichimi • Tabil • Za'atar
Ongailuak
Gomashio • Harissa • Karashi • Tabasko • Tahini • Worcestershire saltsa • Wasabi • Ziape