Ekialdeko Australiako itsaslasterra

Ekialdeko Australiako istsaslasterra[1] (ingelesez CEA siglaz ezaguna) Tasmaniako itsasoko itsaslaster bat da, Australia eta Zeelanda Berria artean kokatua. Australiako kostako itsaslasterrik luzeena da, eta ur epela garraiatzen du erloju-orratzen kontrako noranzkoan Australiako ekialdeko kostarantz.

Australiako ipar-mendebaldeko Koral itsasoan du jatorria, eta 2-3 korapiloko abiadura du, kontinente-plataformako ur azaletan 7 korapilorainoko abiadurara iristen bada ere. Itsaslasterrak itsas fauna tropikala garraiatzen du eskualde suptropikaletatik Australiako hego-ekialdeko kostalderantz.

2003an Disney/Pixar konpainiak egindako Finding Nemo marrazki bizidunetako film arrakastatsuan errepide erraldoi gisa agertzen da Ekialdeko Australiako itsaslasterra, eta arrainek eta itsas dortokek erabiltzen dute Australiako ekialdeko kostarantz joateko. Filmak erabiltzen duen ideia zuzena da: urtero-urtero milaka eta milaka arrain Koral Hesi Handitik eramaten ditu itsaslasterrak Sidneyko badiara eta are hegoaldeagorantz.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q143917
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315131899
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q143917
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • Benguela • Brasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Alaska • Aleutiarrak • Cromwell • Ekialdeko Australiakoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaHumboldt • Indonesia • Ipar PazifikokoaKalifornia • Kamtxatka • Kontralaster EkuatorialaKuroshioMindanaoOyashio
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak