Norvegiako itsaslasterra

Norvegiako itsaslasterra Golkoko itsaslasterraren ipar-ekialdeko luzapena da

Norvegiako itsaslasterra[1] Norvegiako kosta atlantikoarekiko paralelo ipar-ekialderantz higitzen den itsaslaster bat da. 50 m eta 100 m bitarteko sakoneran kokatuta dago.

Ipar Atlantikoko itsaslasterraren aldean, hotzagoa da eta gazitasun txikiagoa du, hura elikatzen duen ur gehiena Baltikoko ur gazikara eta Norvegiako ibai eta fiordoetakoa baita. Hala ere, Ozeano Artikoko ura baino nabarmen epelagoa eta gaziagoa da. Norvegiako itsaslasterreko uraren neguko tenperatura 2 °C eta 5 °C bitartekoa da; Atlantikoko uraren tenperatura, berriz, 6 °C-tik gorakoa da.

Norvegiako itsaslasterrak Eskoziako iparraldean du jatorria; Norvegiako kosta inguratzen du, eta Barents itsasoan amaitzen da.

Konposizioari dagokionez, nagusiki Baltikotik ateratzen den ura da (itsaso horretako uraren % 50, jatorrian, ur geza da); ur hori, Skagerrak itsasartea zeharkatuta, Ipar itsasoan sartzen da, Golkoko itsaslasterraren beso bati lotuta. Gainerakoa Norvegiako ibaietatik eta fiordoetatik itsasoratzen den ura da.

Itsaslasterraren abiadurak gorabehera handiak ditu: 20 cm/s eta 100 cm/s bitarteko abiadurak neurtu dira, baina batez besteko abiadura 30 cm/s da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • Benguela • Brasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • Malvinak • Norvegia • Portugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak
67°N 3°E / 67°N 3°E / 67; 3

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1126449
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159322672
  • LCCN: n82230938
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1126449