Oyashio itsaslasterra

Kuroshio itsaslasterra eta Oyashio itsaslasterra Japoniako ekialdeko kostaldean

Oyashio itsaslasterra[1] (japonieraz: 親潮?, "Gurasoen itsaslasterra") Ozeano Bareko ipar-mendebaldeko itsaslaster hotz bat da. Hegoalderantz higitzen da, eta Kuroshio itsaslasterrarekin bat egiten du Ipar Pazifikoko itsaslasterra sortzeko. Kuriletako itsaslasterra ere baderitzo.

Ibilbidea

Bering itsasartean barrena higitzen da hegoalderantz, eta Ozeano Artikoko ur hotza garraiatzen du Ozeano Barera. Oyashio itsaslasterrak eragin handia du Errusiako ekialde urrunean, batez ere Kamtxatka penintsulan eta Txuktxien penintsulan. Ur hotza daramanez, oso aberatsa da mantenugaitan; gainera, marea handiak daudenez (10 metrorainoko tartea), are eskurago daude mantenugaiak. Hori dela eta, Oyashio itsaslasterreko urak munduko aberatsenetakoak dira arrantzarako. Hala ere, itsaslasterra hotza denez, inguruko itsas portuak izoztu egiten dira (Vladivostok da mundu osoan neguan izozten diren portuetan ekuatoretik gertuen dagoena), eta itsasontzi izotz-puskatzaileak erabili behar dira portuak neguan zabalik atxikitzeko. Portuak izoztu bai, baina hori ez da hain erraz gertatzen itsaso zabalean, marea handiek eragotzi egiten baitute izoztea, eta, horregatik, Okhotskeko itsasoan arrain-saldoek ez dute arazorik izaten neguan.

Itsaslasterra, hegoalderako bidean, Kamtxatka penintsularen eta Kuril uharteen ondotik igarotzen da, eta, Japoniara iritsita, Kuroshio itsaslaster epelaren luzakinak aurkitzen ditu Japoniatik ekialdera. Orduan, Oyashio itsaslasterraren parte bat, gazitasun txikikoa eta hain hotza ez dena, Kuroshio itsaslasterra irentsi, eta hegoalderantz abiatzen da. Beste partea azaleratu egiten da, eta, Kuroshio itsaslasterraren urarekin nahasita, Ipar Pazifikoko itsaslasterraren hasikina eratzen du.

Bi itsaslasterrak elkartzen diren zonak lainoguneak dira. Kuroshio itsaslasterraren gaineko aire-masa bero (20 °C-tik gorako tenperatura dute) eta hezeak, Oyashioko ur hotza aurkitzen dutenean, hoztu egiten dira, eta ezin diote eutsi hezetasunari: ura kondentsatu egiten da, eta lainoguneak eratzen dira.

Oyashio itsaslasterra ez da Kuroshio itsaslasterra bezain indartsua. Hala eta guztiz ere, 15 milioi metro kubiko ur garraiatzen ditu segundoko.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q58440
  • Commonscat Multimedia: Ocean currents / Q58440

  • Wd Datuak: Q58440
  • Commonscat Multimedia: Ocean currents / Q58440
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoaNorvegia • Poloz haraindikoa
Agulhas • Angola • AntillakAzoreak • Baffin uhartea • BenguelaBrasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Alaska • Aleutiarrak • CromwellEkialdeko AustraliakoaEkuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaHumboldt • Indonesia • Ipar PazifikokoaKalifornia • Kamtxatka • Kontralaster EkuatorialaKuroshioMindanao • Oyashio
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak