Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala

Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala[1] Ozeano Bareko, Ozeano Atlantikoko eta Indiako ozeanoko itsaslaster garrantzitsu bat da. Ekialdetik mendebalderantz higitzen da 20° H paraleloaren inguruan. Ozeano Barean eta eta Ozeano Atlantikoan, ekuatorea zeharkatzen du, eta 5° I paraleloaren inguruetaraino iristen da.

Hego hemisferioan, Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala bira suptropikal handien mendebalderanzko adar bat da. Bira horiek tropikoetako alisioen eta 30° H paraleloaren inguruko mendebaldeko haizeen konbinazioaren eraginez sortzen dira. Ekuatorean, Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala zuzenean higiarazten dute alisioek, ekialdetik mendebalderantz jotzen baitute.

Indiako ozeanoan, Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala mendebalderantz higitzen da, baina ekuatoretik hegoaldera bakarrik dago ondo garatua. Ekuatorean bertan, berriz, haizeek, montzoien eraginez, noranzkoa aldatzen dute urtean bitan, eta, ondorioz, azaleko itsaslasterrak ekialderantz edo mendebalderantz egin dezake.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1072306
  • Commonscat Multimedia: South Equatorial Current / Q1072306

  • Wd Datuak: Q1072306
  • Commonscat Multimedia: South Equatorial Current / Q1072306
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • Benguela • Brasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Ekuatoreko iparraldekoa • Florida • Ginea • GolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Alaska • Aleutiarrak • CromwellEkialdeko Australiakoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Ekuatoreko iparraldekoaHumboldt • Indonesia • Ipar PazifikokoaKalifornia • Kamtxatka • Kontralaster EkuatorialaKuroshioMindanaoOyashio
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak