Groenlandiako ekialdeko itsaslasterra

Ipar Atlantikoko mendebaldeko itsaslasterrak. Goian, eskuinaldean, Groenlandiako ekialdeko itsaslasterraren ibilbidea ikusten da.

Groenlandiako ekialdeko itsaslasterra[1] Groenlandiako ekialdeko kostaren ekialdean zeharreko itsaslaster bat da, hotza eta gazitasun txikikoa; gutxi gorabehera, Fram itsasartetik (80º N) Farewell lurmuturrera (60º N) doa.

Garrantzi handia du, Artikoa Ipar Atlantikoarekin lotzen baitu. Hari zor zaio, neurri batean, itsas izotza Artikotik kanpora ateratzea, eta Artikoko ur gezako biltegi handi bat da. Itsaslaster indartsua da; goiko partean (500 metrorainoko sakoneran), 6-12 cm/s-ko abiadura du, eta 20-30 cm/s-ko puntak izaten ditu urtean zehar.

Groenlandiako ekialdeko itsaslasterra hiru ur-masaz osatuta dago: ur polarra, ur atlantikoa eta ur sakona. Hiru ur-masok argi eta garbi ikusten dira itsaslasterraren hegoalderanzko ibilbidean. Itsaslaster honen goiko 150 metro lodiko geruza ur polarrez osatuta dago, hotza eta gazitasun txikikoa. Gazitasuna txikia da, hain zuzen, izotz urtuagatik, ibaien ekarpenagatik eta Pazifikoko uraren fluxuagatik, eta hotza da (0 °C eta –1,7 °C artean) Artikoko haize-ur interakzioagatik. Haren azpiko geruza, 1000 metroko sakoneraraino, ur atlantikoa da; nahiko tenperatura epela du haren gainekoaren aldean (0 °C-tik gorakoa), eta gaziagoa da. Azken geruza, ur sakonekoa, gazitasun eta tenperatura aski konstantekoa da. 1000 metroko sakoneratik ozeanoaren hondoraino iristen da. Hartan, uraren tenperatura 0 °C-tik beherakoa izaten da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q143660
  • Commonscat Multimedia: East Greenland Current / Q143660

  • Wd Datuak: Q143660
  • Commonscat Multimedia: East Greenland Current / Q143660
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • Benguela • Brasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Ekuatoreko iparraldekoa • Florida • Ginea • Golkoa • Groenlandiako ekialdekoa • Groenlandiako mendebaldekoa • Hego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak