Alaskako itsaslasterra

Alaskako itsaslasterra[1] Ozeano Bareko ipar-ekialdeko itsaslaster bat da. Alaskako hego-ekialdeko kostaldean zehar eta Kanadako Columbia Britainiarrean zehar doan ur epeleko itsaslaster bat da. Itsaslasterraren jatorria Ipar Pazifikoko itsaslasterrean dago, azken horren parte batek iparralderantz egiten baitu Ipar Amerikako kontinentearen mendebaldeko kostaldera iristean. Alaskako golkoan dagoen erloju-orratzen noranzkoaren aurkako biraren parte bat da. Ozeano Bareko ur azpiartikoak ez bezala, Alaskako itsaslasterreko uraren tenperatura 4 °C-tik gorakoa da.

Alaskako itsaslasterrak zurrunbilo handiak eragiten ditu erloju-orratzen noranzkoarekin bi tokitan: Karlota Erreginaren uharteetatik mendebaldera, eta Sitkatik mendebaldera.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • Benguela • Brasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Ekuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Alaska • Aleutiarrak • CromwellEkialdeko AustraliakoaEkuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaHumboldt • Indonesia • Ipar PazifikokoaKalifornia • Kamtxatka • Kontralaster EkuatorialaKuroshioMindanaoOyashio
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1902975
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1902975