Ipar Pazifikoko itsaslasterra

Kuroshio eta Oyashio itsaslasterren elkar jotzearen ondorioz sortzen da Ipar Pazifikoko itsaslasterra

Ipar Pazifikoko itsaslasterra[1] edo Ipar Bareko itsaslasterra[1] (batzuetan, Ipar Pazifikoko jitoa ere baderitzo), Ozeano Barean mendebaldetik ekialderantz higitzen den itsaslaster bat da. 40º N eta 50º N latitudeen artean higitzen da, eta aski motela eta epela da.

Ipar Pazifikoko itsaslasterra Ipar Pazifikoko bira subpolarraren parte da, eta, halaber, Ipar Pazifikoko bira suptropikalaren iparraldea eratzen du.

Ipar Pazifikoko itsaslasterra bi itsaslasterrek aurrez aurre topo egiten dutenean sortzen da: Kuroshio itsaslasterra, Japoniako ekialdeko kostan zehar iparralderantz egiten duena; eta Oyashio itsaslasterra, hegoalderantz higitzen den eta erloju-orratzen noranzkoaren aurka zirkulatzen duen itsaslaster subartiko hotza. Ipar Pazifikoko ekialdean, Columbia Britainiarretik gertu, bitan banatzen da: hegoalderantz, Kaliforniako itsaslasterra abiatzen da, eta iparralderantz, Alaskako itsaslasterra.

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q143663
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q143663
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Ozeano Atlantikoa
Agulhas • Angola • Antillak • Azoreak • Baffin uhartea • BenguelaBrasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Alaska • Aleutiarrak • CromwellEkialdeko AustraliakoaEkuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaHumboldt • Indonesia • Ipar Pazifikokoa • Kalifornia • Kamtxatka • Kontralaster EkuatorialaKuroshioMindanaoOyashio
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak