Tartariar poni

Tartariar ponia. †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
SinonimoakAriar poni

Tartariar ponia, edo ariar poni, egun desagertutako antzinako Eurasiako zaldi arraza bat da.[1] Tamainagatik eta gainerako ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean sailkatzen da.

Tartariar ponia historiaurreko poni mota bat izan zen. Azken Izotz Aroa eta gero bizi zena eta tarpanaren ondorengo zuzena. Poni hau germaniar herrien migrazioekin mugitu zen, baina bere jatorria askoz zaharragoa da, Asiako erdi aldetik etorritako indoeuropar jendeak ekarri baitzuten. Tartariar ponia eskandinaviar zaldi arraza zahar askoren arbasoa dela uste da. Poni hauek Europako ipar aldean Pleistozenotik bizi omen ziren "basoko zaldien", hau da, Equus caballus germanicus, motako zaldi handi eta astunetatik nahiko ezberdinak ziren.

Arrazaren historia

Germaniar batzarra (Thing). Marko Aurelioren Zutabeko irarlan baten kopia, 193). Bertan germaniarren zaldien irudiak agertzen dira.

Zaldiaren etxekotzea Eurasiako estepetan eman zen aurreneko aldiz duela 5.000 edo 6,000 urte, aurreindoeuropar herrien eskutik, neolito amaiera aldean[2]. Kaspiar itsaso eta Itsaso Beltzaren ertzeko estepetan eman zen etxekotze hau. Dena den uste da zaldien etxekotzea aldi berean Eurasiako hainbat leku ezberdinetan eman zela, baina tartariar poniaren jatorria aipatutako lekuan izan zen.

Tartariar zaldien arbasoen arrastoa Przewalski zaldietaraino jarraitu daiteke. Batzuek nabarmentzen dute Przewalski zaldien eta Norvegiako fjord zaldien, hau da, fiordoko zaldien, arteko antzekotasuna. Beste batzuek tarpan zaldiak aipatzen dituzte ere arbasotzat. Azpimarratu behar da oso posiblea dela Przewalski zaldien eta estepetako tarpanen arteko nahasketak izatea aurreneko etxekotze prozesu haietan.

Beste aldetik, Tarpana eta Przewalski zaldiak antzinako Equus ferus Europako basa zaldiaren azpiespezietzat hartzen dira, baina dena den oraindik eztabaida handia dago zaldi horien taxonomiaren inguruan. Zenbait adituren ustez, Przewalski zaldia antzinako Equus ferusen ondorengoa da, eta ez espezie bereizia.[3] Beste zenbait ikerlariren arabera, tarpana eta Przewalski zaldia duela 160.000 mila urte bereizi ziren.[4]

Sakontzeko, irakurri: « Przewalskii_zaldia#Taxonomia»

Tartariar ponia eta suediar eta eskandinaviar zaldi arrazak

Tartariar ponia zaldi arraza eta mota ezberdinetan garatu zen eskandinaviar lurraldetan zein germaniar herrien lurraldetan. Suedian Klippare zaldiak, hau da, egun desagertutako poni mota bat agertu zen lehen. Bere izenak esaten duenez, leku makkartsuetan ibiltzeko gai zen zaldi arraza. Eskania aldean Färsingehäst zaldiak hedatu ziren, joan den mendearen hasieran desagertu zirenak. Dalarna eta Värmland lurraldetan Dalsbo eta Värmlandshesten poni mota indartsuak garatu ziren, egun desagertuak ere. Iparraldeko gune menditsuetan Norrländsk Fjällbygdshest izeneko eta tamaina txikiko poni bizkorra garatu zen. Hainbat suediar arraza sortu ziren tartariar ponitik, baina denak desagertuta daude. Öland ponia hauetako bat izan zen. Arraza hau naiz eta desagertutzat eman, geratutako hainbat zaldi nahastuen bidez berreskuratzeko bidean dago.

Tartariar poniaren eragina gaur egungo eskandinaviar hainbat zaldi arrazengan nabarmena da. Aipatu da lehen Fjord zaldia, baina islandiar poniek eragin hau jaso zuten, euren norvegiar arbasoen bidez. Nordlandshest arraza beste adibidea da. Era berean, balitekeo tartariar zaldiak eragina izatea Gotland poni arrazan zein Døle Gudbrandsdal eta finlandiar zaldi arrazetan. Azken hauek tamaina handiko animaliak dira, seguruen tartariar poni eta bertako basoko zaldien nahasketaren ondorioak.

Ezaugarriak

Tarpaneren marrazki bat espeziea islatzen. Tarpan dans Zootechnie. Races chevalines, 1923. egilea, Paul Diffloth. Seguruen tartariar poniak marrazki honen oso antzekoak izango ziren

Tartariar ponia zaldi txiki baina oso indartsu eta bizkorra izan zen. Iraupen handikoa. Kontutan hartu behar da abere hauek lagundu zietela aurreindoeuropar herriei milaka kilometrotako euren migrazioetan eta neurri batean zaldi hauek ahalbideratu zuten herri osoak beraien jabetza orokin mugitzea. Baita tamaina handiko gizonak zela zaldiak bezala garraiatzen. Poni hauek, aldi berean, aurreneko gerra zaldiak izan ziren.

Erreferentziak

  1. Bonniers Big Horse Icon. Elwyn Hartley Edwards
  2. http://members.tripod.com/White_Arabian/history.html
  3. https://web.archive.org/web/20121006235626/http://grazers.wordpress.com/2010/11/12/dont-call-me-tarpan/
  4. O A Ryder, A R Fisher, B Schultz, S Kosakovsky Pond, A Nekrutenko, K D Makova. (2011) "A massively parallel sequencing approach uncovers ancient origins and high genetic variability of endangered Przewalski's horses". Genome Biology and Evolution.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10691358
  • Wd Datuak: Q10691358
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Albania: Albaniako poni • Alemania: Alemaniako shetland poniArenberg poniDülmen poniAlemaniar zela poni • Belgika: Belgiar zela poniHeck zaldiLehmkuhlener PoniLewitz poniLiebenthaler poniPoni appaloosa europarSenner poni • Asturias: Asturkoi • Austria: HaflingerArabiar-Haflinger • Bielorrusia: Polesskaya • Bosnia-Herzegovina: Bosniako poniPosavina zaldia • Bulgaria: Rodopeko poniSarakatsaniar poni • Danimarka: Daniar kirol poni • Errumania: Bukovina zaldiDanubioren deltako poniErrumaniar poniHutsul poni • Errusia: Baxkir poniBouriate poniMinoussinskdar zaldiPanje poniTavda zaldiTxilkov zaldiTuvar zaldiVyatka zaldia • Eskozia: Eriskay poniHighland poniRumdar poniShetland poni • Eslovenia: Posavina zaldia • Espainia: · Errekaortuetako zaldiGaliziako poniGarrano zaldiMallorcako zaldiOrdunteko behor • Serrano zaldi • Zaldi montxino • Estonia: Estoniar zaldiSaaremaa poni • Faroeak: Faroeetako poni • Frantzia: Bidet zaldiBidet bretoiFrantziar zela poniCamargako zaldiLandetako poniMarkesaketako zaldiMerensgo zaldiMikeluneko zaldiMorvandar zaldi • Gales: Britaniar orbaindun poniBritaniar zela poniCarneddau poniGalestar poniGalestar poni eta cobGalestar cobGalestar zela poniMendiko galestar poni • Georgia: Tushetiar zaldi • Grezia: AénosArravaniAxios zaldiMessara zaldiMidilli poniPeneiako poniPindoko poniRodasko poniRodopeko poniSkyros poniTesaliako zaldi• Herbehereak: Holandar zela poni • Ingalaterra: Britaniar orbaindun poni • Britaniar Shetland Poni • Britaniar zela poniDales poniDartmoor poniExmoor poniFell poniHackney poniaLundy uharteko poniNew Forest poniPolo poniWelara • Irlanda: Connemarako poniKerry Bog poni • Islandia: Islandiar poni • Italia: BardigianoAchetta zaldiEsperiako poniGiarabGiara zaldiSarcidanoar zaldiSardiniako poniHaflingerMonterufolino poni • Kornualles: Lundy uharteko poni • Korsika: Korsikako zaldi • Kroazia: Krk-ko uharteko poniPosavina zaldia • Lituania: Zemaitukas • Norvegia: NordlandshestFjord • Polonia: Biłgoraj zaldiFelińskiHutsul poniKonick poniPanje poni • Portugal: Azoreetako poniGarrano zaldiSorraia • Serbia: Posavina zaldia • Suedia: Gotland poniSuediar zela poni • Txekia: Txekoslobakiako zela poni txikia • Ukraina: Hutsul poniPanje poniPolesskaya
Ameriketako
arrazak
Ameriketako Estatu Batuak: Ameriketako kirol poniAmeriketako poniAmeriketako Shetland poniAmeriketako Walking PonyAmeriketako zaldi miniaturaBanker PoniCayuse indiar poniChincoteague poniChoctaw poniHegart zaldiPaint poniPolo poniQuarter poniKanadako landa poniMustangSeminola poniVirginia Highlander • Argentina: Argentinar petisoaBagualBergman poniFalabellaPolo ponia • Brasil: Baixadeiro zaldiBrasildar poniaCorajoso poniLavradeiroKreole zaldiNordestinPampa zaldiPuruca • Bolivia: Bolibiar ponia • Ekuador: Andeetako ponia • Kanada: Kanadako landa poniaLac La Croix Indiar PoniSable Islandgo poniTernuako poni • Mexiko: Galizeño ponia • Peru: Andeetako poniaChumbivilcas zaldia • Txile: BagualChiloear ponia
Asiako
arrazak
Afganistan: Yabu • Bangladesh: Bangladeshko zaldi • Bhutan: Bhutandar poni • Jata (zaldi) • Merak-SaktenpataYuta zaldi Errusia: Altaiko poniBaikal zaldiBouriate poniDagestandar zaldiNarym poniOb poniYakutiako poni • Filipinak: Baguio poni • Baguio Light zaldia • India: DeccaniIndiako poniManipuri PoniPolo poniSikang poniSpiti poniZaniskari pony • Indonesia: Baliko zaldiBatak poniBorneo poniDeli poniFlores uharteko poniaGayoeKaju poniKuningan zaldiLombok poni • Minahasa (zaldia) • Priangan • Sumbar-Sandel-Arabiar zaldiTimordar poniJavako poniKuda-PacuMacassar zaldiPadang poniSandalwood poniSumba eta Sumbawa poni • Iran: Kaspiar poniYabu • Hego Korea: Chejuko zaldi • Japonia: Hokkaidoko poniKiso poniMisaki poniMiyako poniNoma poniTaishuhTokara poniYonaguni poni • Kanbodia: Kanbodiar poni • Kazakhstan: Altaiko poniKazakhstango poniAdaev zaldi • Kurdistan: Kurdiar zaldi • Laos: Laostar poni • Ekialdeko Timor: Timordar poni • Malaysia: Bajau poni • Myanmar: Myanmarko poni • Shan (zaldia)• Mongolia: Hequ poniMongoliar zaldi • Pakistan: Balutxi zaldi • Sri Lanka: Sri Lankako poni • Thailandia: Thailandiar poni • Tibet: Ganzhi zaldi • Txaidamu • Sikang poniTibeteko poniChahou poniRiwoche poniNangchen zaldi Yushuar zaldiZhongdian zaldi • Txina: Abag zaldiAltaiko poniBalikun zaldiBaise poniJiantxang zaldiDatong zaldiDebao poniErluntxunGuizhouko poniGuoxia txinar poniHequ poniHenanar zaldi • Jinjiang zaldi • Lichuan zaldiLijiang poniMongoliar-txinar zaldiSikang poniUjumkinar zaldiWenshan zaldiYanki zaldiYili poni • Yiwu zaldia • Turkia: Alaka zaldiAnadolu poniKanikMidilli poni • Vietnam: Hmong zaldiNgua Noi
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Benin:Koto-koli • Burkina faso:Bobo • Koto-koli• Hegoafrika: Basuto poniaBoer PoniHegoafrikako Boer poniNooitgedacht poni • Egipto: Baladi • Etiopia: Abisiniako poniBorenar zaldiBale zaldi • Lesotho: Basuto ponia • Kamerun: Kamerungo poni • Senegal: FoutaM´bayar poni • Sudan: Abisiniako poniDarfour poniSudango zaldi • Mali: Beledougouar zaldi • Bobo • Djerma (zaldi) • Nigeriar poni • Namibia: Namibiar zaldi • Nigeria: Bagzan zaldiBhirum • Djerma (zaldi) • Nigeriar poniKoto-koli • Niger: Sudango zaldi • Somalia: Somaliar poni• Togo:Koto-koli •Tunisia: Mogod poni
Desagertutako
arraza
etxekotuak
• Alemania: †Emscherbrücher • †Senner poni • Bahamak: †Abaco berberiar zaldi · Errusia: †Amurko poni • †Kareliar poni • Eskozia: †Barra poni • †Galloway poni • Espainia: †Gaztelako zaldia • †Soriako behoka • Finlandia: †Kareliar poni • Frantzia: †Bidet • †Harvard zaldi • †Lorrain zaldi • Ingalaterra: †Galloway poni • Irlanda: †Irish Hobby • †Namaqua poni• †Öland poni • Tartariar poni • Tunisia: †Nefza poni • Txina: †Amurko poniFerghanako zaldi
Antzinako
arraza basatiak*
() Przewalskii zaldia • () † Tarpan • () † Enzebro
Desagertutako historiaurreko
ekido eta zaldi arraza
zein espezieak
Equus caballus arrazak eta motak: †Equus caballus antunensis • †Equus caballus germanicus • †Equus caballus torralbae • †Equus caballus gallicus • †Equus caballus arcelini • Equus ferus arraza eta motak: †Equus ferus gmelini • †Equus ferus solutrensis • †Equus ferus przewalski • Antzinako Equus espezieak: †Equus hydruntinus • †Equus fossilis • †Equus complicatus • †Equus conversidens • †Equus crinidens • †Equus francisci • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus sivalensis • †Equus stenonis • †Equus cumminsii • †Equus excelsus • †Equus fraternus • †Equus giganteus • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus niobrarensis • †Equus occidentalis • †Equus pacificus • †Equus parastylidens • †Equus pectinatus • †Equus scotti • †Equus sivalensis • †Equus yunnanensis • †Equus simplicidens • †Equus andium
  • (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)