Sorraia

Sorraia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Portugal

Sorraia zaldia Portugaleko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, sorraia arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Portugaleko antzinako zaldi arraza da. Bere jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da. Coruche hiriko zakardian zehazki. Azken aleak bertan zeuden joan den mendearen hastapenetan. Ruy d´Andrade zaldi zaleak aurkitu zituen bertan 1920. urtean.

Sorraia arraza Iberiar Penintsulan hedatuta zeuden antzineko tarpanetan dauka jatorria eta haibat adituez zera azpimarratzen dute; sorraiek Ipar Mediterraneoko eta Iberiar Penintsulako zenbait gunetako labar artean agertzen diren zaldiekiko antzekotasuna[2].

Bere eragina nabarmena da Iberiar Penintsulako hegoaldeko bertako hainbat zaldi arrazetan. Esate baterako lusitaniar zaldian[3].

Sorraia zaldiek antzinako ekido arrazen zenbait ezaigarri dauzkate, hala nola zebra marrak, mando- marrak eta dun kolorearen beste hainbat ezaugarri.

Sorraia gaur egun bere berezitasunengatik mantentzen da, nahiz eta zela zaldi bezala edo zalgurdietatik tiratzeko erabiltzen den ere. Bereziki bere ilajearen kolorea da bitxia eta interesgarria. Populazioa oso txikia da eta ez ditu ehunka abelburu baino gehiago biltzen. Abere gehienak Portugalen eta Alemanian daude, eta batzuk Frantziara, Kanadara eta Brasilera esportatu dira.

Etimologia

Arrazaren jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da, handik hartzen du Sorraia izena. Arrazaren aurkitzailea izan zen Ruy d´Andradek eman zion izena arrazari[4].

Arrazaren historia

Sorraia arraza tarpanaren ondorengo zuzena da. Egungo sorraia zaldiek antza handia daukate Mediterraneo bazterrean aurkitutako zenbait labar pinturekin[5]. Arrazaren sorrera Iberiar Penintsulako hego-mendebal aldean kokatzen da. Bere arbaso zuzena holozenoan etxekotuta egon zitekeen Equus caballus antunensi izan zen.

Batzuek garai batean Iberiar Penintsulan hedatutako zebra edo enzebro delako ekido basatia sorraiekin lotzen dute. Sorraia enzebro hauen ondorengo zuzena izango litzateke.

Antza Holozenoan hiru zaldi mota zeuden Iberiar penintsulan. Iparraldean eta Pirinioetako zaldiek egungo garrano zaldiaren, pottokaren, asturkoi eta abarren arbasoa litzateke. Penintsulako goi ordokietan eta barneko mendi multzoetan Gaztelako behoka arrazen eta egungo Ordunteko behorren arbasoa, Zeltiberiarren "Thieldon"en arbasoak. Azkenak, eta hauek sorraien arbasoak lirateke, Penintsulako hego eta mendebaldean zabaltzen ziren[6].

Ruy d'Andrade agronomo eta zaldi zaleak aurkitu zuen arraza 1920.en urtean eta aurreneko urratsak eman zituen babesteko. Arraza berreskuratzeko hasierako taldea txikia izan zen eta sorraiak botila lepo nabarmen bat jasan zuen. Egungo sorraiak oso abere gutxitik datoz eta beraz euren dibertsitate genetikoa txikia da eta abereek ugalkortasun ezaren arazoak jasaten dituzte.

Erabilerak

Sorraia, tradizionalki, zalgurdietatik tiratzeko, karga arina arnesarekin garraiatzeko zein zela zalditzat erabili izan da. Oso zaldi preziatuak ziren eskualdeko abeltzain eta artzainentzat.

Arrazaren ezaugarriak

Zaldi baten burua
  • Antzineko ekido arrazen ezaugarri asko dauka. Mando-lerroa bizkarrean eta zebra-marrak hanketan, edota hanken beheko partea iluna.
  • Altuera soin gurutzera: 1,45-1,50 metro artean.
  • Burua zorrotza eta arteza.
  • Belarri txitxi eta mugikorrak.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian [1]
  2. (Gaztelaniaz)El caballo silvestre en la Peninsula Iberica. SOS caballo losino. [2]
  3. (Ingelesez) Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
  4. https://web.archive.org/web/20080506054240/http://www.equiworld.net/uk/horsecare/Breeds/sorraia/index.htm
  5. http://gladius.revistas.csic.es/index.php/gladius/article/viewFile/28/29
  6. http://www.soscaballolosino.com/texto1.html

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Arrazari buruzko WEB horrialdea
  • Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
  • Hendricks, Bonnie (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds (Paperback ed.). University of Oklahoma Press. pp. 384–385. ISBN 9780806138848.
  • Bongianni, Maurizio (editor) (1988). Simon & Schuster's Guide to Horses and Ponies. New York, NY: Simon & Schuster, Inc.. p. 154. ISBN 0671660683.
  • Oelke, Hardy. "Sorraia Characteristics:SMS Standard of Perfection". Sorraia Mustang Studbook. Hardy Oelke. http://www.spanish-mustang.org/SorraiaMustang/SorraiaMustangStudbook.html. Retrieved 2011-10-30.
  • Luís, Christina, E. Gus Cothran, and Maria do Mar Oom (2007). "Inbreeding and Genetic Structure in the Endangered Sorraia Horse Breed: Implications for its Conservation and Management". Journal of Heredity 98 (3): 232–237. doi:10.1093/jhered/esm009. PMID 17404326. http://jhered.oxfordjournals.org/cgi/content/full/98/3/232. Retrieved 2008-12-19.
  • Sponenberg, Dan Phillip (2003). Equine Color Genetics. Blackwell Publishing. pp. 29, 38. ISBN 081380759X.
  • "About the breed". Norwegian Fjord Horse Registry. http://www.nfhr.com/catalog/index.php?aboutthebreed=1. Retrieved 2008-12-30.
  • Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 70. ISBN 9728387202.
  • d'Andrade, R (1945). "Sorraia.". Boletim Pecuário 13: 1–13.
  • Jordana, J; Parés PM (1999). "Relaciones genéticas entre razas ibéricas de caballos utilizando caracteres morfológicos. Prototipos raciales.". AGRI 26: 75–94. https://web.archive.org/web/20110907224746/http://www.rac.uab.es/bibliografia/articles/AHP/AGRI.pdf.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q927650
  • Commonscat Multimedia: Sorraia / Q927650

  • Wd Datuak: Q927650
  • Commonscat Multimedia: Sorraia / Q927650


  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Albania: Albaniako poni • Alemania: Alemaniako shetland poniArenberg poniDülmen poniAlemaniar zela poni • Belgika: Belgiar zela poniHeck zaldiLehmkuhlener PoniLewitz poniLiebenthaler poniPoni appaloosa europarSenner poni • Asturias: Asturkoi • Austria: HaflingerArabiar-Haflinger • Bielorrusia: Polesskaya • Bosnia-Herzegovina: Bosniako poniPosavina zaldia • Bulgaria: Rodopeko poniSarakatsaniar poni • Danimarka: Daniar kirol poni • Errumania: Bukovina zaldiDanubioren deltako poniErrumaniar poniHutsul poni • Errusia: Baxkir poniBouriate poniMinoussinskdar zaldiPanje poniTavda zaldiTxilkov zaldiTuvar zaldiVyatka zaldia • Eskozia: Eriskay poniHighland poniRumdar poniShetland poni • Eslovenia: Posavina zaldia • Espainia: · Errekaortuetako zaldiGaliziako poniGarrano zaldiMallorcako zaldiOrdunteko behor • Serrano zaldi • Zaldi montxino • Estonia: Estoniar zaldiSaaremaa poni • Faroeak: Faroeetako poni • Frantzia: Bidet zaldiBidet bretoiFrantziar zela poniCamargako zaldiLandetako poniMarkesaketako zaldiMerensgo zaldiMikeluneko zaldiMorvandar zaldi • Gales: Britaniar orbaindun poniBritaniar zela poniCarneddau poniGalestar poniGalestar poni eta cobGalestar cobGalestar zela poniMendiko galestar poni • Georgia: Tushetiar zaldi • Grezia: AénosArravaniAxios zaldiMessara zaldiMidilli poniPeneiako poniPindoko poniRodasko poniRodopeko poniSkyros poniTesaliako zaldi• Herbehereak: Holandar zela poni • Ingalaterra: Britaniar orbaindun poni • Britaniar Shetland Poni • Britaniar zela poniDales poniDartmoor poniExmoor poniFell poniHackney poniaLundy uharteko poniNew Forest poniPolo poniWelara • Irlanda: Connemarako poniKerry Bog poni • Islandia: Islandiar poni • Italia: BardigianoAchetta zaldiEsperiako poniGiarabGiara zaldiSarcidanoar zaldiSardiniako poniHaflingerMonterufolino poni • Kornualles: Lundy uharteko poni • Korsika: Korsikako zaldi • Kroazia: Krk-ko uharteko poniPosavina zaldia • Lituania: Zemaitukas • Norvegia: NordlandshestFjord • Polonia: Biłgoraj zaldiFelińskiHutsul poniKonick poniPanje poni • Portugal: Azoreetako poniGarrano zaldi • Sorraia • Serbia: Posavina zaldia • Suedia: Gotland poniSuediar zela poni • Txekia: Txekoslobakiako zela poni txikia • Ukraina: Hutsul poniPanje poniPolesskaya
Ameriketako
arrazak
Ameriketako Estatu Batuak: Ameriketako kirol poniAmeriketako poniAmeriketako Shetland poniAmeriketako Walking PonyAmeriketako zaldi miniaturaBanker PoniCayuse indiar poniChincoteague poniChoctaw poniHegart zaldiPaint poniPolo poniQuarter poniKanadako landa poniMustangSeminola poniVirginia Highlander • Argentina: Argentinar petisoaBagualBergman poniFalabellaPolo ponia • Brasil: Baixadeiro zaldiBrasildar poniaCorajoso poniLavradeiroKreole zaldiNordestinPampa zaldiPuruca • Bolivia: Bolibiar ponia • Ekuador: Andeetako ponia • Kanada: Kanadako landa poniaLac La Croix Indiar PoniSable Islandgo poniTernuako poni • Mexiko: Galizeño ponia • Peru: Andeetako poniaChumbivilcas zaldia • Txile: BagualChiloear ponia
Asiako
arrazak
Afganistan: Yabu • Bangladesh: Bangladeshko zaldi • Bhutan: Bhutandar poni • Jata (zaldi) • Merak-SaktenpataYuta zaldi Errusia: Altaiko poniBaikal zaldiBouriate poniDagestandar zaldiNarym poniOb poniYakutiako poni • Filipinak: Baguio poni • Baguio Light zaldia • India: DeccaniIndiako poniManipuri PoniPolo poniSikang poniSpiti poniZaniskari pony • Indonesia: Baliko zaldiBatak poniBorneo poniDeli poniFlores uharteko poniaGayoeKaju poniKuningan zaldiLombok poni • Minahasa (zaldia) • Priangan • Sumbar-Sandel-Arabiar zaldiTimordar poniJavako poniKuda-PacuMacassar zaldiPadang poniSandalwood poniSumba eta Sumbawa poni • Iran: Kaspiar poniYabu • Hego Korea: Chejuko zaldi • Japonia: Hokkaidoko poniKiso poniMisaki poniMiyako poniNoma poniTaishuhTokara poniYonaguni poni • Kanbodia: Kanbodiar poni • Kazakhstan: Altaiko poniKazakhstango poniAdaev zaldi • Kurdistan: Kurdiar zaldi • Laos: Laostar poni • Ekialdeko Timor: Timordar poni • Malaysia: Bajau poni • Myanmar: Myanmarko poni • Shan (zaldia)• Mongolia: Hequ poniMongoliar zaldi • Pakistan: Balutxi zaldi • Sri Lanka: Sri Lankako poni • Thailandia: Thailandiar poni • Tibet: Ganzhi zaldi • Txaidamu • Sikang poniTibeteko poniChahou poniRiwoche poniNangchen zaldi Yushuar zaldiZhongdian zaldi • Txina: Abag zaldiAltaiko poniBalikun zaldiBaise poniJiantxang zaldiDatong zaldiDebao poniErluntxunGuizhouko poniGuoxia txinar poniHequ poniHenanar zaldi • Jinjiang zaldi • Lichuan zaldiLijiang poniMongoliar-txinar zaldiSikang poniUjumkinar zaldiWenshan zaldiYanki zaldiYili poni • Yiwu zaldia • Turkia: Alaka zaldiAnadolu poniKanikMidilli poni • Vietnam: Hmong zaldiNgua Noi
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Benin:Koto-koli • Burkina faso:Bobo • Koto-koli• Hegoafrika: Basuto poniaBoer PoniHegoafrikako Boer poniNooitgedacht poni • Egipto: Baladi • Etiopia: Abisiniako poniBorenar zaldiBale zaldi • Lesotho: Basuto ponia • Kamerun: Kamerungo poni • Senegal: FoutaM´bayar poni • Sudan: Abisiniako poniDarfour poniSudango zaldi • Mali: Beledougouar zaldi • Bobo • Djerma (zaldi) • Nigeriar poni • Namibia: Namibiar zaldi • Nigeria: Bagzan zaldiBhirum • Djerma (zaldi) • Nigeriar poniKoto-koli • Niger: Sudango zaldi • Somalia: Somaliar poni• Togo:Koto-koli •Tunisia: Mogod poni
Desagertutako
arraza
etxekotuak
• Alemania: †Emscherbrücher • †Senner poni • Bahamak: †Abaco berberiar zaldi · Errusia: †Amurko poni • †Kareliar poni • Eskozia: †Barra poni • †Galloway poni • Espainia: †Gaztelako zaldia • †Soriako behoka • Finlandia: †Kareliar poni • Frantzia: †Bidet • †Harvard zaldi • †Lorrain zaldi • Ingalaterra: †Galloway poni • Irlanda: †Irish Hobby • †Namaqua poni• †Öland poniTartariar poni • Tunisia: †Nefza poni • Txina: †Amurko poniFerghanako zaldi
Antzinako
arraza basatiak*
() Przewalskii zaldia • () † Tarpan • () † Enzebro
Desagertutako historiaurreko
ekido eta zaldi arraza
zein espezieak
Equus caballus arrazak eta motak: †Equus caballus antunensis • †Equus caballus germanicus • †Equus caballus torralbae • †Equus caballus gallicus • †Equus caballus arcelini • Equus ferus arraza eta motak: †Equus ferus gmelini • †Equus ferus solutrensis • †Equus ferus przewalski • Antzinako Equus espezieak: †Equus hydruntinus • †Equus fossilis • †Equus complicatus • †Equus conversidens • †Equus crinidens • †Equus francisci • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus sivalensis • †Equus stenonis • †Equus cumminsii • †Equus excelsus • †Equus fraternus • †Equus giganteus • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus niobrarensis • †Equus occidentalis • †Equus pacificus • †Equus parastylidens • †Equus pectinatus • †Equus scotti • †Equus sivalensis • †Equus yunnanensis • †Equus simplicidens • †Equus andium
  • (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)