Andeetako poni
Andeetako poni | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Peru Ekuador |
Andeetako ponia Peruko bertako zaldi arraza bat da, Ekuadorreko zenbait eskualdetara ere zabalduta dagoena. Izenak adierazten duenez, abere hauek ohituak daude Andeak mendimultzoko paraje malkartsuetan zein goi-lurretan ibiltzen. Tamaina zein ezaugarriengatik arraza hau ponien sailkapen taldean dago.
Arraza hau egokitua dago Andeetako altuerara eta 3.000 metrotik gora bizi omen da[1].
Arrazaren ezaugarriak eta azpimotak
Abere patsadatsua da, lasaia eta zela-zaldia bezala ere erabilia.
Zaldi arraza honetan zenbait azpimota daude:
- a. "Morochuco"
- b. "Chumbivilcano"
- c. "Pichiguano"
Erreferentziak
- ↑ http://www.theequinest.com/breeds/andean/
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa Equinest enziklopedian
Bideoak
- Andeetako poniak bidaiariak eramaten Andetan barrena
Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q10411382
- Multimedia: Andean horse / Q10411382