Garajonayko parke nazionala

Garajonayko parke nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Roque de Agando mendia.

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia 380
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 28°7′34″N 17°14′14″W / 28.12611°N 17.23722°W / 28.12611; -17.23722
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Garajonayko parke nazionala (gaztelaniaz: parque nacional de Garajonay) Kanarietako mendebaldean, Gomera uhartearen erdigune eta iparraldean dagoen parke nazionala da. Uharte horren % 10 hartzen du, eta Santa Cruz Tenerifekoko probintziari dagokio.

1981ean egun duen hedaduraraino (3.948 hektarea) zabaldu zuten eremu babestua, eta 1986an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen: munduko eremu berezienetako bat da, existitzen den ereinotz- edo erramu-baso nagusia, bertan dagoelako. Ereinotz-basoak Tertziarioko basoak dira berez, eta mundu osoan Kuaternarioko glaziazioek ia denak suntsitu zituzten arren, hemengoa osorik gorde da, bakartasunari eta klimari esker, eta baita maldak handiegiak izateagatik ere, horrek gizakia kokatzea eta ondorioz basoa suntsitzea galarazi baitzuen.

Erliebea sumendizko goi-lautadez dago osaturik; sakan sakonez irekita dago, eta roque edo neck deritzen iltze bolkanikoak ditu, garai bateko tximinia bolkanikoak alegia. Orografiaren antolamendua dela-eta, alisioek ekarritako hodeiak bertan harrapaturik geratzen dira, eta horrek mikroklima epel eta hezea eragiten du, hau da, ereinotz baso subtropikalak behar dituen laino eta euriteak (% 75-90 hezetasun erlatiboa). Parkeko landarerik adierazgarrienak ereinotza, hagina, intsusa, ezkia, gurbitza eta txilarra dira besteak beste, eta baita zenbait landare endemiko ere. Faunari dagokionez, ia animalia bakarrak ornogabeak eta hegaztiak dira (usoa, gabiraia, belatza, hontza, zozoa, kanariar zapelatza eta erregetxoa). Parkearen ertzetan triku edo muskerren bat ere aurki daiteke.

Parkeari izena 1.487 metroko altuera duen Garajonay menditik datorkio. Gomerako printzesa "Gara" eta Tenerifeko printze "Jonay"-ren izenetatik eratorria da, kondairaren arabera bertan ezkutatu omen baitziren bi maitaleak. Azkenaldian gertaturiko suteek arriskuan jarri dute botanikaren altxortzat hartzen den baso hau.

  • Roque Ojila
    Roque Ojila
  • Garajonayko parke nazionala
    Garajonayko parke nazionala
  • Roque de La Zarcita
    Roque de La Zarcita

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q464942
  • Commonscat Multimedia: Parque nacional de Garajonay / Q464942

  • Wd Datuak: Q464942
  • Commonscat Multimedia: Parque nacional de Garajonay / Q464942


Espainia Gizateriaren Ondarea Espainian Espainia

Alhambra, Generalife eta AlbayzínAranjuezko errege jauregiaMéridako arkeologia multzoaTarracoko arkeologia multzoa* • Atapuercako arkeologia multzoaÁvilako Hiri Zaharra eta harresiz kanpoko elizakBurgosko katedralaCáceresLa Vall de Boíko eliza erromanikoak* • Herkulesen Dorrea*** • Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako AgiritegiaAltamirako leizeaKordoba • Cuenca • DoñanaEl EscorialGarajonayEivissaLas MédulasAragoiko arkitektura mudejarraAsturias eta Oviedoko monumentuakKataluniar Musikaren Jauregia eta Sant Pau Ospitalea* • Elxeko palmadiaPobleteko monasterioa* • Pirinioak - Monte PerdidoÚbeda eta BaezaMediterraneo itsasoko labar-arteaLugoko erromatar harresiak*** • Donejakue bidea** • SalamancaSan Cristóbal de La LagunaSan Millán de Yuso eta Susoko monasterioakSanta María de GuadalupeSantiago Compostelakoa*** • Segovia eta bere akueduktuaSerra de TramuntanaLlotja de la SedaTeideToledoAlcalá de Henaresko unibertsitate eta gune historikoaBizkaiko Zubia** • Antoni Gaudíren lanak* • Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija¹ • Antequerako trikuharrien parajeaMedina Azahara

* Katalunian; ** Euskal Herrian; *** Galizian; ¹ Esloveniarekin batera
  • i
  • e
  • a
Parke nazionalak