Baeza

Baeza
Espainiako udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaJaéngo probintzia
AlkateaLola Marín Torres (en) Itzuli
Izen ofizialaBaeza
Posta kodea23440
INEk ezarritako kodea23009
HerriburuaBaeza (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak37°59′N 3°28′W / 37.98°N 3.47°W / 37.98; -3.47
Map
Azalera194.2 km²
Altuera769 m
MugakideakBedmar eta Garcíez, Begíjar, Ibros, Jimena, Jódar, Lupión, Mancha Real, Rus eta Úbeda
Demografia
Biztanleria15.723 (2023)
−50 (2022)
alt_left 8.000 (%50,9) (%49,9) 7.841 alt_right
Dentsitatea80,96 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakÚbeda eta Carcasona
MatrikulaJ
baeza.net

Baeza, Jaéngo probintziako La Loma eskualdeko udalerri espainiar bat da, Andaluziako iparraldeko erdialdean dagoena. Baeza, aldi berean, udalerri baten izena, udalerri horretako hiriburuarena, eta barruti judizialaren izena da. La Loma eskualdeko mendebaldeko hiriburutzat hartzen da Baeza.

194,3 km²ko azalera du eta 2015ean 16163 biztanle zeuden erroldaturik. Hau da, 83,45 biztanle km²ko dentsitatea. Bertakoei baezano/a edo beaciense esaten zaie gaztelaniaz. 

Biztanleen zaindari katolikoak San Andres Apostolua (azaroaren 30ean ospatzen da) eta Alkazarreko Ama Santua dira. Azken hau, abuztuaren 15ean ospatzen da.

Baeza, gaur egun ezaguna da bere oliba produkzioagatik, bere monumentu ugariengatik (Unescok Gizartearen ondarea izendatua izan du, Ubeda herriarekin batera) eta bere unibertsitateagatik. Badu, XVI. mendetik, unibertsitatea.

“Gabiraien habia” esaten zioten erromantze-kantariek. Kokagune giltzarria izan zen kristau erregeentzat Al-Andalusen konkistan. Guadalquivirren talaian dago. Talai horretako alkazarreko atzeguardia finkatu zen Baeza. Kristauen menpe geratu zenetik mehatxu handia izan zen islamiar erreinuentzat (Guadalquivirreko hego eta mendebaldean kokaturik). 

Kokapena

Jaeneko hiriburutik 48 km-ra dago eta Ubedarekin elkartzen da bere ekialdetik. Udalerria Jaen probintziaren erdialdean kokaturik dago.

Baeza Jaeneko hiriburua izan da XVI. mendearen amaiera arte. Baeza itsas-mailatik 769 metrora dago kokatuta.

Ipar- ekialdea: Ibros Iparraldea:Ibros eta Rus Ipar- mendebaldea: Úbeda
Ekialdea: Begíjar Mendebaldea: Úbeda
Hego- ekialdea: Mancha Real eta Jimena Hegoaldea: Jimena eta Bedmar eta Garcíez Hego- mendebaldea: Jódar

Klima

Hiria hiru muinen gainean dago eta Guadalquivirreko ibarra erdialdean geratzen da. Leku nahiko altu batean dagoela (769 m-ra). Klima mediterraneo-kontinentala du. Hau da, negu hotzak ditu eta uda nahiko beroak dira. Bataz besteko tenperatura 15 gradu. Euriteak urria eta maiatzaren artean gertatzen dira. Udak oso lehorrak dira, sargoritsuak.

Baezako bataz besteko parametro klimatikoa 1971- 2000 ureen artean
Hilab. Urtarr. Ots. Mar. Apir. Mai. Ek. Uzt. Abuz. Irai. Urr. Az. Abend. Bataz bestekoa
Bataz best. temp. max. (°C) 10.5 12.6 15.7 18.8 22.5 29.2 33.9 33.3 28.5 21.3 15.2 11.2 21.0
Bataz best. temp. (°C) 6.3 7.7 10.4 13.0 16.4 22.0 26.1 25.7 21.8 15.8 10.6 7.2 15.2
Bataz best. temp. mín. (°C) 2.1 2.8 5.0 7.2 10.2 14.7 18.3 18.1 15.1 10.3 6.0 3.1 9.4
Prezipitazio totala (mm) 55 59 74 61 48 18 6 8 26 49 51 61 516

Gastronomia

Bertako platerik ezagunenak hauexek dira: 'orza' solomoa, bakailaoa Baeza eraran, “ochio”-ak, lapikoa Baeza eraran, lapikokoak, piltzarrak, ogi-mamiak etab. eta hainbat gozoki, hala nola: ogi-torradak, “papajote”ak, esne frijitua, etab.

Monumentuak, ondare historikoak

Aspaldidanik, etengabe bizi izan dira gizakiak Baezan, brontze arotik gutxienez. Horregatik, nahiz eta suntsipen ugari izan urteetan zehar, hiriak oraindik ditu ondare monumentalak, non hainbat kultura, aldi, eta arte estilo ikus ahal ditugun. Baezan behatu ditzakegu brontze aroko, erromatar aroko eta Hispania bisigodoko, kristau eta islamiar garaietako hondakinak. Hiriko hoberen mantendurik dagoen ondare monumentalak hainbat arte estilokoak dira.

2003. urtean UNESCOk hirigune historikoa munduko ondare izendatu zuen.

Jai eta ospakizun erlijiosoak

  • Urteko jaiak abuztuaren 15ean (Asuncion eguna) ospatzen da, bere zaindariaren jaia (Alkazarren ama santua).
  • Jaialdi handia La Yedrako erromeria da, irailaren 8aren inguruan ospatzen da.
  • Ondoren, bere beste zaindariaren jaialdia (San Andres Apostoluarena) ospatzen da, azaroaren 30ean.
  • Aste Santua eta Corpus Christi eguna oso ospakizun handiak izan dira Baezan urtetan.
  • Azkenik, San Isidro (nekazarien patroia), San Cristobal (gidatze gremioen patroia) eta Gure Andrea Karmen ere ospatzen dela aipatu beharra dago.

Kirolak

Udalerrian hainbat kirol klub daude, esaterako:

  • Baezako areto- futbola.
  • Baeza futbol kluba.
  • PMJD Baeza: Kiroletako eskola (futbola, saskibaloia, dantza, etab.).
  • Aznaitin media kiroldegia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea.
  • http://www.turismoencazorla.com/dondeiryquever/ubedaybaeza/baeza1.html
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q488555
  • Commonscat Multimedia: Baeza / Q488555

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 138364490
  • GND: 4228839-3
  • LCCN: n79100747
  • NKC: ge128707
  • Lekuak
  • OSM: 345006
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 21358
  • INE: 23009
  • Wd Datuak: Q488555
  • Commonscat Multimedia: Baeza / Q488555
  • i
  • e
  • a
Albanchez de Mágina · Alcalá la Real · Alcaudete · Aldeaquemada · Andújar · Arjona · Arjonilla · Arquillos · Arroyo del Ojanco · Baeza · Bailén · Baños de la Encina · Beas de Segura · Bedmar eta Garcíez · Begíjar · Bélmez de la Moraleda · Benatae · Cabra del Santo Cristo · Cambil · Campillo de Arenas · Canena · Carboneros · Cárcheles · La Carolina · Castellar · Castillo de Locubín · Cazalilla · Cazorla · Chiclana de Segura · Chilluévar · Escañuela · Espelúy · Frailes · Fuensanta de Martos · Fuerte del Rey · Génave · La Guardia de Jaén · Guarromán · Higuera de Calatrava · Hinojares · Hornos · Huelma · Huesa · Ibros · La Iruela · Iznatoraf · Jabalquinto · Jaén · Jamilena · Jimena · Jódar · Lahiguera · Larva · Linares · Lopera · Lupión · Mancha Real · Marmolejo · Martos · Mengíbar · Montizón · Navas de San Juan · Noalejo · Orcera · Peal de Becerro · Pegalajar · Porcuna · Pozo Alcón · Puente de Génave · La Puerta de Segura · Quesada · Rus · Sabiote · Santa Elena · Santiago de Calatrava · Santiago-Pontones · Santisteban del Puerto · Santo Tomé · Segura de la Sierra · Siles · Sorihuela del Guadalimar · Torreblascopedro · Torredelcampo · Torredonjimeno · Torreperogil · Torres · Torres de Albánchez · Úbeda · Valdepeñas de Jaén · Vilches · Villacarrillo · Villanueva de la Reina · Villanueva del Arzobispo · Villardompardo · Los Villares · Villarrodrigo · Villatorres
Jaéngo probintzia
Espainia Gizateriaren Ondarea Espainian Espainia

Alhambra, Generalife eta AlbayzínAranjuezko errege jauregiaMéridako arkeologia multzoaTarracoko arkeologia multzoa* • Atapuercako arkeologia multzoaÁvilako Hiri Zaharra eta harresiz kanpoko elizakBurgosko katedralaCáceresLa Vall de Boíko eliza erromanikoak* • Herkulesen Dorrea*** • Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako AgiritegiaAltamirako leizeaKordoba • Cuenca • DoñanaEl EscorialGarajonayEivissaLas MédulasAragoiko arkitektura mudejarraAsturias eta Oviedoko monumentuakKataluniar Musikaren Jauregia eta Sant Pau Ospitalea* • Elxeko palmadiaPobleteko monasterioa* • Pirinioak - Monte PerdidoÚbeda eta Baeza • Mediterraneo itsasoko labar-arteaLugoko erromatar harresiak*** • Donejakue bidea** • SalamancaSan Cristóbal de La LagunaSan Millán de Yuso eta Susoko monasterioakSanta María de GuadalupeSantiago Compostelakoa*** • Segovia eta bere akueduktuaSerra de TramuntanaLlotja de la SedaTeideToledoAlcalá de Henaresko unibertsitate eta gune historikoaBizkaiko Zubia** • Antoni Gaudíren lanak* • Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija¹ • Antequerako trikuharrien parajeaMedina Azahara

* Katalunian; ** Euskal Herrian; *** Galizian; ¹ Esloveniarekin batera
Geografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.