Donejakue bidea

 Donejakue bidea
Donejakue bide ezberdinak. Gorriz eta urdinez Gizateriaren Ondare izendatutako zati nagusiak.
IripizdeaKulturala (ii, iv, vi)
EskualdeaEuropa / Ipar Amerika
Frantses bidea eta Espainiako iparraldeko bideak
ID669bis
Data1993
Herrialdea Euskal Herria
 Espainia
Frantziako bideak Santiagora
ID868
Data1998
Herrialdea Euskal Herria
 Frantzia

Donejakue bidea[1] Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.

UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.

Historia

Ibiltarien etorreraren hasiera

Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.

814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.

Ikurra

Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.

Euskal Herria, bidegurutzea

Sakontzeko, irakurri: «Donejakue bidea Euskal Herrian»
San Juan baseliza Zalduondotik Erdoñara bidean

Donejakue bidea egiteko hiru aukera nagusi daude Euskal Herrian zehar: Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea. Bigarren mailako beste adar bat dago, halaber, Iruñea eta Agurain Sakanatik lotzen dituena[2]

Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiek sarrera desberdinak dituzte Frantziatik hegoaldetik eta Pirinioetan barrena. Haien artean hiru Izura-Azmen biltzen dira; gero, Donibane Garazitik jarraitzen du, eta Orreagatik Pirinioak zeharkatzen. Beste bat Arlestik dator, eta Pirinioak Somporten barrena zeharkatzen ditu. Bi bide horiek Garesen bat egiten dute eta, harrezkero, Nafarroatik, Errioxatik, Burgostik, Leondik, Lugotik eta Coruñatik barrena jarraitzen du, Santiago de Compostelaraino.

Erromesaldiak apostoluaren ustezko hezurrak aurkitzearen berri zabaldu eta gutxira hasi ziren. Asturiasko Erresuma bere eremua zabaltzen ari zen, eta Leongo lurrak konkistatzen, Al-Andaluseko mugak hegoalderantz eramanez. Hasierako etapa honetan, baina, erromesaldiak eskualde artekoak ziren, erresuma horren barruan, eta itsasokoak batez ere, Frankia karolingiarretik ere joaten baitziren.

Bigarren etapa batean, 1085ean, Nafarroak (Aragoik eta Gaztelak bezala) burguak sortu eta frankoz kolonizatzeko bidea ireki zuen, eta Codex Calixtinus eta Chanson de Roland argitaratu ziren, bide hori sustatzeko liburutzat jotzen dena. Herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, merkataritza sustatu, eta kleroz baliatu ziren erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bide guztien artean ibiliena, ezagunena, Frantses Bidea deritzona. 1200eko Alfontso VIII.aren Nafarroaren inbasioaren ondoren, Araba eta Gipuzkoako bidea ireki zen Gaztelarentzat, Ab Asturica Burdigalam antzinako erromatar bide zaharra Araban zehar baliatuz, eta Leizarrate tuneletik Gipuzkoan gora, aukeran, Donostiatik eta, gero, Irundik paseaz, Gaskoiniara heltzeko.

Bideak

Hainbat bide daude, helburu Santiago dutenak. Nagusiak Frantzian abiatu eta denek bat egiten dute Nafarroan.

Garrantzi txikiagoko beste bide batzuk ere badira. Horietako bat, Kostaldeko Donejakue bidea, Euskal Herriko kostari jarraitzen dio Baionatik Muskizeraino.

Frantzian

Sakontzeko, irakurri: «Donejakue bidea Frantzian»

Frantzian lau bide nagusi dira:

Aragoin

Camino Aragonés edo Aragoiko Bidea Frantziako laugarren bide nagusia den Via Tolosana bidearen jarraipena da. Somportetik barrena jarraitzen du Espainian bideak, Huescan, Zaragozan eta Nafarroan barrena, Garesa heldu arte. Herri horretan elkartzen da Nafarroako Bidearekin, Santiago de Compostelarainoko tartea egiteko.

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Donejakue bidea Euskal Herrian»
Egungo Donejakue bide nagusiak.

Frantziako bideek bat egiten zuten Nafarroako Erresuman sartu eta gero. Batu aurretik, hainbat etapa egiten dituzte Nafarroa Beherean zehar.

Bide guztiak batzen diren tokian hasten da Nafarroako Bidea

Garrantzi txikiagoko bideak ere badira.

Baionan, Via Turonensisetik zatitutako kostaldeko bide bat abiatzen da.

Irundik abiatzen da beste bide bat, Barnealdeko Bidea.

Espainian

Frantziako Bideko erromesaren kredentziala.

Frantses Bidea Espainian

Frantses Bidea edo Nafarroako Bidea Espainiako Donejakue biderik ezagunena eta erabiliena da. Izuran sortzen da, Frantziako lau bide nagusienetako hirutako erromesak elkartzen diren lekuan eta Orreagatik barrena jarraitzen du Espainian Santiago de Compostelaraino, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, Leon eta Lugo igarota.

Iparraldeko Bidea

Iparraldeko Bidea edo Camino del Norte esaten zaio Espainian halaber Kostaldeko Bideari. Espainiar Estatuaren mugen barruan, Frantziatik datorren Soulaceko Bidearen jarraipena da, Irundik aurrera.

Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzúa herrian bide nagusiarekin elkartzen da, Santiago de Compostelarainoko bide zatia egiteko. Espainiako Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso II.a Asturiasko Erresumako hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantauriar mendikatea zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.

Europa kontinentaletik zetorren erromesak, Irundik iberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, Frantses Bidea edo Nafarroako Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.

Platako Bidea

Platako Bidea edo zilarraren ibilbidea Espainiako hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen bide erromatar zahar bat da, eta batzuek erabiltzen dute erromesaldirako; normalean Meridatik abiatuta, baina Sevillatik ere bai[3].

Barnealdeko Bidea

Barnealdeko Bidea ere, Espaimiar Estatuaren mugen barruan, Euskal Herritik abiatzen dela kontsideratzen da,

Erdi Arotik erromesak Iberiar Penintsulan sartzen ziren Erdialdeko Europatik. Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren: batzuek kostaldeko bideari jarraitzen zioten; besteek, barnealdeko errege-bideari. Azken horiek, Gipuzkoa zeharkatu eta Lizarrateko tunela pasatu ondoren, Araban sartzen ziren, gero Gaztelako lurretan barneratzen Frantses Bidearekin bat egiteko, dela Santo Domingo de la Calzadan, dela Burgosen (Briviescatik igaro ondoren). Gipuzkoako barnealdean zehar zihoan bide horrek, garai batean, Orreagatik sartzen ziren baino erromes gehiago izan zuen.

Galizia barruko bideak

Donejakue bidearen adarrak Galizian.

Galizian bertan, badira Donejakue Bidearen beste adar batzuk. Batetik, hegoaldetik datorren Portugalgo Bidearen adar bat [4].

Ingeles bidea ere badago, Ferroldik hegoalderantz. Bide honek balio die Irlandan, Ingalaterran edo Europa iparraldean bidearen parte moduko bat egin dutenek, azken etapa Galizian egin dezaten[5].

Fisterrarako Bidea, azkenik, erromesaldi ofiziala amaitu ondoren egin ohi den luzapen bat izendatzeko erabiltzen da, Santiagotik itsasoraino, ekialderago iristeko. Fisterrako lurmuturrean edo Muxia herrian, bi amaiera alternatibo ditu bide honek[6].

Bibliografia

Nafarroako Bidea

  • José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
  • El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004
  • Varios Autores. El Camino de Santiago. (1991) ISBN 84-7782-147-X

Kostaldeko Bidea

  • El Camino de Santiago por la Costa o Camino Norte. Ángel González. 2004
  • Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gasteleraz.
  • Guía de los Caminos por Bizkaia. Paseo de los Caminos por Bizkaia. Asociación de Amigos de Vicaya. 1993
  • Cantabria y el Camino de Santiago. Asociación de los Amigos del Camino de Santiago de Astillero y Cantabria. 1999
  • El Camino de Santiago por Asturias. Consejería de Educación del Principado de Asturias. 1994
  • Guía del Camino Primitivo. Asociación de Amigos del Camino de Santiago Astur-Galaico del Interior+B73
  • Caminos de Santiago del Norte. Asociación Astur-Leonesa de Amigos del Camino de Santiago. 2004

Barnealdeko Bidea

  • Donejakue bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gazteleraz.

Erreferentziak

  1. Jose Maria Satrustegi eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Santutegiko done forma Hegoaldeko tradizioan», Euskera, XLIV, 1999, 2.
  2. guaixe.net[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) CONSUMER (https://www.consumer.es/),+EROSKI.+Via de la Plata. (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  4. (Portugesez) «Porto ganha fiéis na rota de Santiago» www.cmjornal.pt (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  5. «Camino Inglés desde Ferrol - GALICIA» www.turismo.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  6. «Camino de Fisterra y Muxía - Camino de Santiago en Galicia: web oficial» www.caminodesantiago.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Jose Luis Orella: "Konpostelara bideak Euskal Herrian barrena"[Betiko hautsitako esteka]
  • Done Jakue Bidearen Euskadiko I. Topaketa: "Done Jakue Bidearen Euskadiko I. Topaketa"[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41150
  • Commonscat Multimedia: Way of Saint James / Q41150

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 243025258
  • GND: 4114067-9
  • LCCN: sh2010013310
  • NKC: ge624484
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 2934
  • Lekuak
  • OSM: 153968
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-53-0000035-00017
  • Wd Datuak: Q41150
  • Commonscat Multimedia: Way of Saint James / Q41150

GR 1: Bidezidor historikoa • GR 9: Probintzien Abelbide Erreala • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik)GR 12: Euskal Herriko ibilbideaGR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko bueltaGR 21: Inazio bidea • GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - ArantzazuGR 35: Lizarrusti - ZumaiaGR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea • Kostaldeko bideaEuskal Herriaren barnealdeko bideaBaztango bidea
GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta • GR 120: Hiru Tenpluen bidea
GR 121: Gipuzkoako biraTalaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) • GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira • GR 228: Bilboko ibilbide luzea •GR 229: Mikeldi bidea • GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbideaGR 321: Erronkariko Errege BideaE 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: XabierraldiaBidasoko bide berdeaPlazaolako bide berdeaInaziotar Bidea • Done Jakue Bidea


Euskal Herria Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian Euskal Herria

Bizkaiko ZubiaDone Jakue bidea1 (tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza)Paleolitoko labar-artea2 (tartean Altxerri, Ekain eta Santimamiñe)Europako pagadi primarioak3 (tartean Lizardoia eta Aztaparreta)


Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua4


1Espainia eta Frantziako beste guneekin • 2 Espainiako beste guneekin • 3 Albania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Alemania, Italia, Polonia, Errumania, Eslovenia, Eslovakia, Espainia eta Ukrainako beste guneekin • 4 Kanadan

Espainia Gizateriaren Ondarea Espainian Espainia

Alhambra, Generalife eta AlbayzínAranjuezko errege jauregiaMéridako arkeologia multzoaTarracoko arkeologia multzoa* • Atapuercako arkeologia multzoaÁvilako Hiri Zaharra eta harresiz kanpoko elizakBurgosko katedralaCáceresLa Vall de Boíko eliza erromanikoak* • Herkulesen Dorrea*** • Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako AgiritegiaAltamirako leizeaKordoba • Cuenca • DoñanaEl EscorialGarajonayEivissaLas MédulasAragoiko arkitektura mudejarraAsturias eta Oviedoko monumentuakKataluniar Musikaren Jauregia eta Sant Pau Ospitalea* • Elxeko palmadiaPobleteko monasterioa* • Pirinioak - Monte PerdidoÚbeda eta BaezaMediterraneo itsasoko labar-arteaLugoko erromatar harresiak*** • Donejakue bidea** • SalamancaSan Cristóbal de La LagunaSan Millán de Yuso eta Susoko monasterioakSanta María de GuadalupeSantiago Compostelakoa*** • Segovia eta bere akueduktuaSerra de TramuntanaLlotja de la SedaTeideToledoAlcalá de Henaresko unibertsitate eta gune historikoaBizkaiko Zubia** • Antoni Gaudíren lanak* • Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija¹ • Antequerako trikuharrien parajeaMedina Azahara

* Katalunian; ** Euskal Herrian; *** Galizian; ¹ Esloveniarekin batera
Frantzia Gizateriaren Ondarea Frantzian Frantzia

Albiko aita santuen hiriaAlpeen inguruko historiaurreko palafitoakAmiensko katedralaArc-et-Senansko errege gatzagaArlesko monumentu erromatar eta erromanikoakAvignongo Aita Santuen jauregia eta zubiaBordeleko kaiakBourgesko katedralaCarcasonaChartresko katedralaChauvet leizeaPianako kalatuakVézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize ApainduakDone Jakue bidea* • Belgika eta Frantziako ezkila-dorreakFontainebleauko jauregiaMonte PerdidoLascauxko kobazuloaLe HavreLoira ibarraLyonFontenayko abadiaCanal du MidiMont-Saint-MichelNancyko plazakKaledonia Berriko urmaelakOrangeko erromatar antzokia eta garaipen-arkuaParis, Senaren ibaiertzakProvinsReimsko katedrala, San Remigioren basilika eta Tau jauregiaPont du GardSaint-Savin-sur-Gartempeko abadiaVaubanen gotorlekuakSaint-ÉmilionSalins-les-Bainsko gatzagaEstrasburgoVersaillesko jauregia eta parkeaVézelayko basilika eta muinoa

* Euskal Herrian