Gatzaga Buradon

Gatzaga Buradon
 Euskal Herria
Kale Nagusiko etxeak
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBastida
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°38′N 2°50′W / 42.63°N 2.83°W / 42.63; -2.83
Garaiera500 m
Demografia
Oñatiko kondeen jauregia, barnean Sarmiento, Aiala eta Gebaratarren dorrea duela.
Harresiko goiko atea

Gatzaga Buradon[1] (ofizialki Salinillas de Buradón / Gatzaga Buradon) Arabako hegoaldeko hiri bat da, Bastida udalerrikoa. Arabako Errioxa eskualdean dago kokatuta, eta 106 biztanle zituen 2017an. Gatzaga Buradonek bere udal-forua eduki zuen, gaur egun mantentzen ez duena. Foru horren berri 1264ko pribilegio batek ematen digu, eta bertan, Nafarroako mugako hiri itxitzat definituta dago.

Buradon goi-ordoki batean kokatua dago, Ebro ibaiaren gainean, eta ongi mantendu den harresia du. Izena ematen dion iturri gaziak aberastasuna ekarri zion herriari, etxeen eraikuntza kalitatean antzeman daitekeena.

2003ko otsailaren 4ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen hirigune historikoa, monumentu multzo sailkapenarekin.

Historia

Antso IV.a Gaztelakoak sortu zuen hiribildua 1264an, zuen garrantzi geoestrategiko eta ekonomikoa zela-eta, gatzagatik hurbil eta Ebro ibaia kontrolpean baitzuen. Horregatik harresia eraiki zuten inguruan, herri gotorleku izateko, mendeetan zehar Gaztelako Erresumaren eta Nafarroakoaren arteko muga izan baitzen. Geroago, hiribildu izateari utzi eta jaurerri izatera igaro zen, Oñatiko jaunen menpe.

Urtean igaro ahala, Burandon Gatzagaren garrantzia txikitzen joan zen. 1974an Bastidak bereganatu egin zuen eta bertako kontzeju bihurtu, udalerria izateari utzita.

Ondasun nabarmenak

Erdi Aroko gunea oraindik mantentzen duen harresi batez mugatua dago eta zati batean harresiaren ordez etxeen atzealdeak daude.

Harresiaren barneko kaleak hiru plazek antolatzen dute: Elizaren Plaza, Plaza Nagusia eta Mendebaldeko Plaza. Harresiaren barnean sare nagusia diseinatzen duten kaleak oraindik tente jarraitzen duten harresiaren ateetatik ateratzen direnak dira, nabarmenena Kale Nagusia, Ipar Hego-mendebalde norabidekoa, Beheko Kalearekin lotuz. Beste kale batzuk, estuagoak, eta horrekin elkarzut direnak, honako hauek dira: Laurel, San Juan, Txikia, Horno eta del Caño. Hiriaren antolaketak «arrain-hezurra»ren eskema jarraitzen du.

Harresiaren beheko atea
Ospitalea

Sortu zeneko lehenengo faseetatik jaso duguna bere bi kale nagusienen trazadura eta zabalak baino luzeagoak diren orube txikietan egindako banaketa da. Hiriak bere hastapenetan bizi zuena islatzen du, nahiz eta bizipen horiek ertarokoak ez izan. Gainera, ez ditugu ahantzi behar hegalak, atariak, egituraturik gabeko tarteak, etxeen arteko paretak edo eraikinak ez zirela ia gorantz eraikitzen.

Buradon-Gatzagako Hirigune Historikoko elementu nabarmenenak honako hauek dira, besteak beste:

  • Latsarria
    Harresia
  • Sortzez Garbiaren eliza
  • Sarmiento, Aiala eta Gebaratarren dorrea
  • Oñatiko kondeen jauregia
  • Santa Ana ospitalea.

2007an, herrigunetik gertu aurkitutako anbar aztarnategiaren berri eman zen[2].

Gatzaga Buradongo harresi zaharberritua.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
12 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BerantevillaZanbrana • Gatzaga Buradon • Briñas • Bastida Haro

Gatzagar ospetsuak

  • Eneko Belitz Gebarakoa (1566 - 1644) Gatzaga Buradongo jauna eta ezkontzaz Oñatiko kondea. Militarra, Madril eta Vienako Gorteetan ibili zen. Gainera, Filipe IV.a Espainiakoaren estatu kontseilari eta enbaxadore izan zen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia. Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa (Noiz kontsultatua: 2010-09-19).
  2. (Gaztelaniaz) Vivanco, Joseba. (2007). «Un segundo yacimiento de ámbar sitúa a Araba como "puerta al Cretácico Inferior"» gara.naiz.eus (Gara) (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Gatzaga Buradongo hirigune historikoa monumentu multzo izendatzeko dekretua[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  • Gatzaga Buradongo harresiak[Betiko hautsitako esteka], euskadi.net webgunean.
  • Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza - Bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2743634
  • Commonscat Multimedia: Buradon Gatzaga/Salinillas de Buradón / Q2743634

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 478144783046897672121
  • Wd Datuak: Q2743634
  • Commonscat Multimedia: Buradon Gatzaga/Salinillas de Buradón / Q2743634