Ibilbide luze

GR 10 ibilbideko argibideak Baigorrin

Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.

Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.

GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.

Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.

Seinaleztapena

Baliztapena :
- GR : gorria eta zuria
- GRP : gorria eta horia
- Ibilbide laburrak (PR) : horia

GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:

  • Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Espainian : bi margo arrasto horizontal, bata gorria eta bestea zuria.
  • Luxenburgon : lauki edo biribil horiak.
  • Suitzan : hiru marra horizontal, zuria-gorria-zuria (mendiko ibilbideak) edota erronbo horiak.

GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.

GRen zerrenda

Euskal Herria

  • GR 8: Aturritik Pirinioetara (Lapurdi)
  • GR 9: Zezen-Bidea. Noaindik (Nafarroa) Azpeitira (Gipuzkoa). Nafarroatik Urola aldera zezenak ekartzen ziren garaietan, unaiek egiten zuten bidea berreskuratu da ibilbide luze hau burutzeko.
  • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (ipar isurialdea). Hendaiatik (Lapurdi) Banyuls de la Marenda-ra (Ipar Katalunia).
  • GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hego isurialdea). Higer lurmuturretik (Hondarribia, Gipuzkoa) Creus lurmuturrera (Girona, Katalunia).
  • Pirinioetako Ibilaldi Garaia (HRP) : Gailurrik gailur Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dituen ibilaldia.
  • GR 12: Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia. Zurizatik (Huesca) Angulo lepora, Euskal Herria Ekialdetik Mendebaldera zeharkatzen duen ibilaldi honek kantauriar eta mediterraneo isurialdeak banatzen dituzten mendiak zeharkatzen ditu.
  • GR 13: Erronkariarren Abelbidea. Lazargo gainetik (Erronkari, Nafarroa) Bardeara (Nafarroa).
  • GR 20: Aralarri itzulia (Gipuzkoa - Nafarroa).
  • GR 21: Xabier - Loiola.
  • GR 25: Arabako lautadari itzulia mendi magalean. Langraiz Okatik (Araba) ateratzen da itzulia.
  • GR 34: Gipuzkoako Artzain Bideak. Donostia-Arantzazu (80 km).
  • GR 35 Gipuzkoako Artzain Bideak: Aralar-Kosta (43.5 Km.)
  • GR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea. Oiondik (Araba) Bizkaiko kostaldera.
  • GR 65: Done Jakue bidea.
  • GR 98: Urdaibairi itzulia. Gernikatik irteten den ibilbidea.
  • GR 120: Hiru Tenpluen ibilbidea (Gipuzkoa, 44 km). Urola arroan zehar aurrera eginez, Gipuzkoako hiru tenplu garrantzitsuenetakoak lotzen ditu ibilbide honek: Loiola, Antio eta Arantzazu.
  • GR 121: Gipuzkoari itzulia.
  • GR 123: Bizkaiari itzulia.
  • GR 220: Iruñerriari itzulia.
  • GRE 9: Kostaldeko ibilbidea.

Frantzia

Chantilly, Coulommiers, Provins, Fontainebleau, Chevreuse, Mantes-la-Jolie

Rouen (Itsas Sena),Paris,Dijon (Urrezko Kosta)

La Baule (Loira Atlantikoa), Saumur (Maine-eta-Loira), Orleans (Loiret), Nevers (Nievre), Mont Mezenc (Loira Garaia)

Bergen-op-Zoom (Herbehereak), Hasselt (Linburg-Belgika), Metz (Mosela), Belfort (Belfortgo lurraldea), Chamonix (Savoia Garaia), Niza (Itsas Alpeak)

Ballon d'Alsace gailurretik (Vosges mendikatea, Alsazia), Dijon (Urrezko Kosta), Saint-Etienne (Loira), Lodeve (Herault), Andorra la Vella (Andorra)

Saint-Amour (Jura), Leoncel (Drome), Saint-Tropez (Var)

Bergen-op-Zoom (Herbehereak), Brusela (Belgika), Paris (Frantzia)

Fontainebleau (Sena-eta-Marne)etik Bourbon-Lancy (Saone-eta-Loira)ra

  • GR 21: Le Havretik Treportera, Normandiako kostaldean :

Dieppe, Le Havre, Etretat, Fecamp, Saint-Valery-en-Caux, Veules-les-Roses (Itsas Sena)

Eskozia

Ingalaterra

Espainia

  • GR-1: Ibilbide Historikoa. Ampurias-etik (Girona) Finisterrera (A Coruña).
  • GR-7: Andorratik Gibraltar-era.
  • GR-8: Ulldeconatik (Tarragona) Villel-a (Teruel).
  • GR-10 (Espainia): Puzol (Valentzia) Aldea del Obispo-ra (Salamanca).
  • GR-10.1: Cotos mendatetik (Madril eta Segovia probintzien arteko mugan) Fuenfria mendatera (Madril eta Segovia probintzien arteko mugan)
  • GR-14: Duero arroan. Duero ibaiaren ibilbidea jarraitu asmo duen GRa, baina bi zati daude soilik balizaturik: San Martín de Rubiales - Villafranca de Duero artekoa Valladoliden eta Saucellego urtegitik San Lorenzoko zubira artekoa Salamancan.
  • GR-16: Serrabloko bidexka. Biescas-etik Nocito-ra (Huesca).
  • GR-18: Ribagorzako bidexkak. Fonz-etik (Huesca) Anetoko gainera (Huesca).
  • GR-19: Sobrarbeko bidexka. Biadosgo aterpetxetik Muro de Rodara Huescan.
  • GR-24: Calatayud, Daroca eta Gallocantako bidexkak. Aldehuela de Liestos-etik Peracencera (Teruel).
  • GR-26: Tierra de Campos bidexka. Valladolid hiriburutik Mayorgara (Valladolid).
  • GR-27: Esgueva bailarako bidexka. Valladolidetik Encinas de Esguevara.
  • GR-30: Torozos mendiak. Valladolidetik abiatzen da.
  • GR-33: Lluna plena bidexka. Castellón de la Planatik San Juan de Peñagolosara (Castellon).
  • GR-36: Espadan mendilerroa. Vilavellatik Montanejosera, Castellón de la Plana eta Valentzia artean.
  • GR-37: Serrania - abelbideak (Valentzia).
  • GR-39: Mestako abelbidea. Veredaseko amabirjinaren ermitatik Fuenteovejunara (Cordoba).
  • GR-40: Soriako Erret Abelbidea. Cordobatik Veredaseko amabirjinaren ermitara (Cordoba).

Katalunia

  • GR 2: Junqueratik (Girona) Aiguafredara (Bartzelona).
  • GR 3: Katalunia Erdiko Ibilbidea. Leidan hasi eta berriro ere hara itzultzen da 1.000 km pasa egin ostean.
  • GR 4: Puigcerdatik (Girona) Mequinenzara (Zaragoza, Espainia) Montserratetik igaroz (Bartzelona).
  • GR 5: Natur Parkeen ibilbidea. Canet de Mar-etik atera (Bartzelona) eta Sitges-era (Bartzelona) joaten da Bartzelona hiribazterrari itzulia emanez.
  • GR 6: Bartzelonatik Montserratera (Bartzelona). Erromes bidaia.
  • GR 15: Pirinioen atariko bidea. Pont de Suert-etik (Lleida) Acumuer-a (Huesca) doa.
  • GR 92: Mediterraneoko bidea. Portbou-tik (Girona) Ulldecona-ra (Tarragona).
  • GR 96: Monserraterako erromes bidea. Vallvidreratik Montserratera (Bartzelona).
  • GR 97: Sant Celoni - La Beguda Alta (Katalunia).
  • GR 107: Gizon Onen bidea. Queralt-etik (Bartzelona) Montsegur-a (Ariege, Okzitania).
  • GR 170: L'Estany - Vidrà (Katalunia).
  • GR 171: Pinos-etik (Lleida) Pauls-era (Tarragona).
  • GR 172: Bellprat-etik Mussara (Tarragona).
  • GR 173: Sant Llorenç Savall - Sant Llorenç Savall (Katalunia).
  • GR 174: Prioratoaren bidea. Teixetako lepotik Albarcara (Tarragona).
  • GR 175: Santes Creus - Santes Creus (Katalunia).
  • GR 176: Navas - Navas (Katalunia).
  • GR 177: Moia - Moia (Katalunia).
  • GR 192: Cambrils - Amposta (Katalunia).
  • GR 211: Vielha - Vielha (Katalunia).
  • GR 221: Harriaren bidea Sec-en (Balear uharteak)
  • GR 241: Borreda - Borreda (Katalunia).

Okzitania

Royan (Itsas Charente), Limoges (Vienne Garaia), Puy de Dôme (Puy-de-Dôme), Saint-Flour (Cantal), Pont-Saint-Esprit (Gard), Grasse (Itsas Alpeak)

  • GR 6: Saint-Vrrandik Langonera [9] [10] [11] :

Saint-Véran (Alpe Garaiak), Tarascon, (Rodanoren Ahoak), Conques (Aveyron), Langon (Gironda)

San Martingo Harria (Bearno), Bagneres-de-Luchon (Garona Garaia), Merens-les-Vals (Ariege), Banyuls (Ipar Katalunia)

Galizia

  • GR-53: Vigoko ibilbide panoramikoa (Pontevedra).
  • GR-56: Transourensearra (Galizia).
  • GR-94: Landa bidea. Vigotik (Pontevedra) Santiagora (A Coruña).

Kanariak

  • GR-130: Itsasertzeko bidea (Palma uhartea).
  • GR-131: Bolkanen ibilbidea (Palma uhartea).

Kortsika

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Gipuzkoako Mendi Ibilbideak
  • Estatu frantseseko eta Belgikako GRak
  • Ibiltarien Europar Federazioa
  • Estatu frantseseko oinezko ibilbideen federazioa
  • Belgikako GRak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1486662
  • Commonscat Multimedia: GR footpaths / Q1486662

  • Wd Datuak: Q1486662
  • Commonscat Multimedia: GR footpaths / Q1486662
Euskal Herriko ibilbide luzeak

GR 1: Bidezidor historikoa • GR 9: Probintzien Abelbide Erreala • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik)GR 12: Euskal Herriko ibilbideaGR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko bueltaGR 21: Inazio bidea • GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - ArantzazuGR 35: Lizarrusti - ZumaiaGR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea • Kostaldeko bideaEuskal Herriaren barnealdeko bideaBaztango bidea
GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta • GR 120: Hiru Tenpluen bidea
GR 121: Gipuzkoako biraTalaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) • GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira • GR 228: Bilboko ibilbide luzea •GR 229: Mikeldi bidea • GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbideaGR 321: Erronkariko Errege BideaE 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: XabierraldiaBidasoko bide berdeaPlazaolako bide berdeaInaziotar BideaDone Jakue Bidea