Nazio ereserki

Rouget de Lisle, Frantziako nazio ereserkia den Marseillesa abesten.

Nazio ereserkia edo ereserki nazionala herri, nazio edo estatu baten sinbolo musikala da. Orokorrean gizatalde horren goraipamena egiteko eta bere ordezkaritzarako erabili ohi da. Gobernuak edo agintari publikoek onartzen dute estatu edo nazioaren sinbolo gisa, sarri bandera edo bestelako ikurrekin batera.

Europan lehen sortutako estatuek jadanik XVIII. mendean hautatu zuten beren nazio ereserkiak: Erresuma Batuaren God Save the Queen/King 1745an, Espainiaren Marcha Real 1770an, eta Frantziaren La Marseillaise 1792an. Baina XIX. mendean, erromantizismoan, nazionalismoa hedatu zen Europan zehar, eta iraultza erromantikoak aurrera joan ahala, sortu ziren nazio ereserki gehienak. Hala ere, nazio ereserkirik zaharrena Het Wilhelmus, Herbehereen ereserkia izan zen, nahiz eta Japoniaren Kimi Ga Yo ereserkiaren hitzak (musika ez) lehenagokoak izan.

Nazio ereserkiak ofizialak dira lege batek hala badio, bestela de facto izango dira.

Musika

Musikalki, nazio ereserki gehienak martxak edo gorazarreak dira. Hala ere, eskualde bakoitzak du bere estilo, adibidez, Hego Amerikako zenbait nazio ereserkik opera itxura dute, eta bestek cobla itxura. Hala ere, eskuarki, kalitate gutxiko moldaketak dira.

Baina badira zenbait nazio ereserki, musikagile famatuek eginak:

Hala ere, nazio ereserkirik ezagunenen egileak ez dira hain ezagunak:

Hitzak

Oro har, herrialdeko hizkuntza ofizialean idatziak dira, hala ere indiar Jana Gana Mana ez dago gehiengoaren hizkuntza den hindiz, baizik gutxiengo hizkuntza den bengaleraz. Hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituzten herrialdeetan nazio ereserkiak zenbait hizkuntzatan izaten dira, adibidez, Suitzarena frantsesez, alemanez, italieraz eta erromantxeraz dago. Bestetik, Hegoafrikaren ereserkia bost hizkuntzatan idatzia dago (estrofa bakoitzak hizkuntz ezberdin batean).

Nahiz eta eskuarki kalitate gutxiko olerkiak izan, badira idazle famatuek osatutako hitzak dituzten ereserkiak ere:

Azkenean, badira nazio ereserkiak, hitzik ez dituztenak, adibidez Bosnia-Herzegovinarena, Espainiarena edo San Marinorena.

Usadioa

Nazio ereserkiak egoera askotan erabiltzen dira, jaialdietan eta zeremonietan batez ere, baina kirolarekin dute lotura estua, adibidez, Olinpiar Jokoetan dominak banatzen direnean.

Estatu batzuek bere ikasleei nazio ereserkia kantarazten diete, abertzaletasuna sustatzeko. Beste batzuetan nazio ereserkia entzun behar da zineman edo antzerkian.

Nazio ereserki bat ofizial bihurtzen denean, sarritan legeak nola entzun behar den finkatzen du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Munduko herrialde gehienen nazio ereserkien doinu eta hitzak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23691
  • Commonscat Multimedia: National anthems / Q23691

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX527586
  • GND: 4041298-2
  • NDL: 00959011
  • NKC: ph126183
  • SUDOC: 027440486
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q23691
  • Commonscat Multimedia: National anthems / Q23691


Nazio ereserkiak

Euskal Herria
Euskal Herria Eusko Abendaren Ereserkia · Nafarroako Foru Erkidegoa Gorteen Ereserkia · Gernikako Arbola** · Euskal Herria Eusko Gudariak** · Agur Jaunak**
Ez ofizialak**


Estaturik gabeko nazioak
Bretainia Bro Gozh ma Zadoù · Aragoi Himno de Aragón · Katalunia Els Segadors · Korsika Dio vi Salve Regina · Ey Raqîp · Eskozia Flower of Scotland eta Scotland the Brave
Gales Hen Wlad Fy Nhadau · Galizia Os Pinos · Kornualles Trelawney eta Bro Goth Agan Tasow · Irlanda God Save Ireland · Man Arrane Ashoonagh dy Vannin
Okzitania Se canta · Valonia Li Chant des Wallons · Flandria De Vlaamse Leeuw · Palestinako Estatua Biladi


Europako estatuak
Europar Batasuna Europako ereserkia · Albania Hymni i Flamurit · Alemania Das Lied der Deutschen · Andorra El gran Carlemany · Armenia Mer Hayrenik · Austria Land der Berge, Land am Strome
Azerbaijan Azərbaycan marşı · Belgika La Brabançonne · Bielorrusia Мы, беларусы · Bosnia-Herzegovina Intermeco · Bulgaria Mila Rodino · Danimarka Der er et yndigt land · Erresuma Batua God Save the Queen · Errumania Deşteaptă-te, române!
Errusia Errusiar Federazioko ereserkia · Eslovakia Nad Tatrou sa blýska · Eslovenia Zdravljica· Espainia Marcha Real · Estonia Mu isamaa, mu õnn ja rõõm · Finlandia Maamme · Frantzia La Marseillaise · Georgia Tavisupleba
Gibraltar Gibraltar Anthem eta God Save the Queen · Grezia Imnos is tin Eleftherian · Herbehereak Het Wilhelmus · Hungaria Isten, áldd meg a magyart · Irlandako Errepublika Amhrán na bhFiann · Islandia Lofsöngur · Italia Il Canto degli Italiani
Kazakhstan Meniñ Qazaqstanım · Kosovo Europa · Kroazia Lijepa naša domovino · Letonia Dievs, svētī Latviju! · Liechtenstein Oben am jungen Rhein · Lituania Tautiška giesmė · Luxenburgo Ons Heemecht · Malta L-Innu Malti
Ipar Mazedoniako Errepublika Denes nad Makedonija · Moldavia Limba Noastră · Monako Hymne Monégasque · Montenegro Oj, svijetla majska zoro · Norvegia Ja, vi elsker dette landet eta Kongesangen · Polonia Mazurek Dąbrowskiego
Portugal A Portuguesa · San Marino Inno Nazionale della Repubblica · Serbia Bože Pravde · Suedia Du gamla, Du fria· Suitza Suitzar Psalmoa · Turkia İstiklâl Marşı · Txekia Kde domov můj
Ukraina Shche ne vmerla Ukraina · Vatikano Hiria Inno e Marcia Pontificale · Zipre Imnos is tin Eleftherian


Mundua
Argentina En Unión y Libertad · Australia Advance Australia Fair · Brasil Hino Nacional Brasileiro · Bolivia Morir antes que esclavos vivir · Ekuador Salve, Oh Patria
Egipto Biladi, Biladi, Biladi Ameriketako Estatu Batuak The Star-Spangled Banner · Japonia Kimi Ga Yo · Kanada O Canada · Kolonbia Himno Nacional de la República de Colombia · Kuba La Bayamesa
Hegoafrika Hegoafrikako ereserki nazionala · India Jana Gana Mana · Israel Hatikva · Maroko Al-nashid al-sharif · Mexiko Mexikoko ereserki nazionala · Peru Somos libres, seámoslo siempre
Txile Himno Nacional de Chile · Txinako Herri Errepublika Yìyǒngjūn Jìnxíngqú · Uruguai Orientales, la Patria o la tumba · Venezuela Gloria al Bravo Pueblo · Zeelanda Berria God defend New Zealand eta God Save the Queen


Ereserkien zerrenda osoa ikusi