Miramar jauregia

Miramar jauregia
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′53″N 1°59′55″W / 43.31481°N 1.99852°W / 43.31481; -1.99852
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIX. mendea -
JabeaDonostiako Udala
Erabileraegoitza ofiziala
university building (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaRalph Selden Wornum (en) Itzuli
Jose Goikoa
EstiloaIngles (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0003792
33
Webgune ofiziala

Miramar jauregia Donostian dagoen gotiko ingeles estiloko jauregi bat da, 1893an eraikia Espainiako Errege Familiaren enkarguz. Eraikina eta lorategiak Loretopean kokatuak daude, Ondarreta eta Kontxa hondartzak banatzen dituen lurmutur txikian. Selden Wornum arkitekto ingelesaren 1889ko egitasmo batean oinarritua dago. Eraikinaren inguru guztian Miramar jauregiaren parkea hedatzen da.

Historia

Espainiar monarkia eta Donostiaren arteko harreman estua, Isabel II.a Espainiakoaren garaitik zetorren, nor, XIX. mendearen erdialdean, hirian uda pasatzen hasi zen, Kantauri Itsasoaren uretan bainatzeko asmoz. Garai honetatik aurrera, lotura bat ezarri zen hiriarekin, Alfontso XII.aren emazte zen Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin sendotuko zena, alargun geratu ondoren, udako oporrak, gortetik Donostiara pasako zituena, hiriaren etorkizun turistikoa behin betiko definitu zuen erabakia. Errege Familiaren udako bisitek Errege Landa Etxe bat behar zuten, Maria Kristinak Selden Wornumi enkargatu ziona. Jauregiarentzat aukeratutako kokapena, Kontxako Badiaren parean zegoen hazienda zabal bat izan zen, non, antzina Donostiako Antiguoko Monasterioa egon zen, eta erreginak Morianako Kondeari erosi ziona. Azalera honi, estatu jabetzako beste bat gehitu zitzaion, Antiguoko Eliza zegoena, eraman egin behar izan zena, haziendaren hedapena, erositako beste jabetza txiki batzuekin osatu zelarik. Jauregia 1893an amaitu zen, 1920an eraikin berri bat gehituko zitzaion arren, Printzearen Pabiloia deiturikoa. Eraikuntzarako Donostiako Tranbia Konpainiaren tranbiak eta errepidea igarotzea ahalbidetzen zuten tunel faltsu bat egin behar izan zen, errepidearen gainean aurkitzen direlarik Jauregiko lorategiak.

Maria Kristina 1929an hil ondoren, hazienda, Alfontso XIII.ak heredatu zuen, eta, ondoren, estatuak desjabetua 1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, Donostiako udaletxearen jabetzara pasa zelarik 1933an, Errepublikako presidentearentzako udako egoitza balio izateko eta bere geletako batzuk, heziketa eta kultura arloetan erabiltzeko baldintzekin.

Frankismoaren garaian, eta Espainiako Errege Familiari itzuli ondoren, Jauregia, Alfontso XIII.aren semeen esku geratu zen, eta, nagusiki, Joan Borboikoaren eskuetan. Jauregiaren gaineko jabekidetza, 1958an desegin zen. Honela, On Joanek, Jauregia eta bere hurbileko inguruak mantendu zituen, 1963an saldu zen 1000 metro karratuko eremu bat bananduz. Haziendaren gainontzekoa, 10.000 eta 37.000 metro karratuko eremu banatan banandua, 1963an saldu zen, On Joanen anai-arreben mesedetan, etxebizitzak egiteko.

Jabekidetzaren desegitearen prozesuaren ondoren, hasierako 80.000 metro karratu baino gehiagoko hedadura, 34.136 metro karratura murriztua geratu zen, Donostiako Udaletxeak On Joani 1972an erosi ziolarik. Honela, Miramar Errege Jauregia, Miramar Udal Jauregia deitzera pasa zen.

Gaur egun, jauregia eta bere lorategiak, bisitari guztientzako irekita daude ordutegi zehatz batean. Miramar Jauregia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen egoitza ofiziala da, bai eta Eusko Ikaskuntzaren egoitza nagusia ere.

2007-2012 urte bitartean Jakiunde edo Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren aldi batetarako egoitza izan zen, 2012ko azaroaren 13an Bergarako Olaso dorrean behin betiko egoitza hartu zuen arte.

Eraikina

Barnealdea: sarrera aretoko tximinia
Barnealdea: Zurezko Aretoko tximinia
Barnealdea: Kapera pribatua eta bertako aldare neogotikoa. Sarrera liburutegitik du.
Barnealdea: liburutegia eta billar gela.

Miramar Jauregia, ingeles estilo nabarmenekoa da, eta apaindura elementu neogotiko batzuk ditu. Bere barnean, zenbait toki noble ditu, bere jatorrizko antolakuntza mantentzen dutenak, Gela Zuria, Musika Gela, Zurezko Gela, Gela Txikia, Liburutegia eta Errege Jangela, adibidez. Jauregiaren gainontzekoa, behin eta berriz aldatua izan da Udaletxeak erosi zuenetik, barruti funtzionalago bihurtuz, bere jatorrizko kutsua galdu arren. Bertan eginiko azken lanek, 2001ean, Musikenerentzako aretoak eraikitzea izan zuten xede. Ondoren, 2007an, eraikinaren dorrea berritu zen.

Edozein kasutan, jauregiak, bere jatorrizko kanpo itxura mantentzen du, eta ohikoa da bere lorategi eta toki nobleetan jaialdi edo festaren batzuk ospatzea, bereziki Donostiako Zinemaldia eta Musika Hamabostaldiari dagozkienak.

Ikus, gainera

Iruditegia

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Miramar jauregia Euskadiko Turismo Bulegoaren webgunean[Betiko hautsitako esteka]
  • Miramar jauregiaren parkea. Donostiako Udal webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2701401
  • Commonscat Multimedia: Miramar jauregia / Q2701401

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 151718270
  • LCCN: nr94037946
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0003792
  • Wd Datuak: Q2701401
  • Commonscat Multimedia: Miramar jauregia / Q2701401


Donostiako parkeak

Aieteko parkeaAlderdi EderAmetzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkea
Koldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkeaPuioko parkea
Salvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea

  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenak
Plazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak