Miramongo parkea

Miramongo parkea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′42″N 1°59′00″W / 43.29494°N 1.9832°W / 43.29494; -1.9832
Map
Parkeak sarrera desberdinak ditu.

Miramongo parkea, baita ere Miramongo basoa Donostiako Miramon-Zorroaga eta Aiete auzoen artean dagoen parke bat da. Uraren presentzia haren ezaugarri garrantzitsuena da.

Deskribapena

Parke honek hiriaren hegoaldeko ibarbide handi bat hartzen du. 628.258 metro karratuko azalera du. Oso zabala denez, flora eta fauna aniztasun ikaragarria du. Bide ugari ditu, baita harrizko harmailadun anfiteatroa eta egoteko eta piknik egiteko hainbat gune ere. Orain gutxi berritutako Katxola baserria ere bertan dago (garai batean sagardotegia izan zen). Parkearen bereizgarri bat hegaletan dituen basoak dira; errekastoaren aldamenean landaretza hazten da, eta haranaren barrenean hezeguneak ditu.

Mugak

Geografikoki hauek dira parkearen mugak: GI-20 edo Donostiako bariante zaharra, Oriamendi pasealekua eta Miramon poligonoa. Goi aldean poligonoa dago eta parkea handik sortzen diren behe-ibarreran zabaltzen da.[1]

Ekologia

Ekologiaren ikuspuntutik Donostiako parke interesgarrenetariko bat da nahiz eta eraikinek eta utzikeriak baztertuaren itxura eman. Hegaztien ikuspuntutik espezie ugari ikus daiteke parke honetan: passeriformesak (Amilotx urdin, Kaskabeltz handi) mozoloak eta beste harrapariak... Anfibioak ere barruan dauden erreketan, Mando erreka eta Pakea erreka, eta urmaela zein putzuetan aurki daitezke. Errekak eta hezeguneak elementu bereizienak dira parke honetan. Ugaztunen artean untxiak, xaguzarrak eta katagorriak aipa daitezke. Landaredian sagarrondoak eta aritzak aipa daitezke.[1] Aipatzekoak dira ere intsektuak, esaterako arkanbeleak.

Zuhaitz erori eta ustelduta asko daude eta horrek parkearen biodibertsitatea handitzen du.

Arriskuak

  • Inguruko eraikinen handitzea parkearen mugak hautsiz, arrisku nagusia da.
  • Utzikeria: bideak eta altzariak gaizki daude.
  • Higadura eta lurren mugimenduak.

Iruditegia

  • Jon Begiristain oinzubia, parkearen erdian.[2]
    Jon Begiristain oinzubia, parkearen erdian.[2]
  • Parkearen mapa.
    Parkearen mapa.
  • Miramongo oinzubiak markatzen du parkearen muga goitik ikusita.
    Miramongo oinzubiak markatzen du parkearen muga goitik ikusita.
  • Urtegi txikia parkearen txoko interesgarrenetariko bat da.
    Urtegi txikia parkearen txoko interesgarrenetariko bat da.
  • Pakea erreka.
    Pakea erreka.
  • Xagurrentzako kutxak.
    Xagurrentzako kutxak.

Erreferentziak

  1. a b http://www.aiete.net/2017/05/los-nuevos-caminos-por-el-bosque-de-miramon/
  2. http://www.aiete.net/2016/11/la-pasarela-de-jon-begiristain-una-tecnica-maravillosa-con-ilustraciones-fotograficas-y-plano-espacial/

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): ibilbide bat basoan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263684
  • Commonscat Multimedia: Miramongo parkea / Q12263684

  • Wd Datuak: Q12263684
  • Commonscat Multimedia: Miramongo parkea / Q12263684


Donostiako parkeak

Aieteko parkeaAlderdi EderAmetzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkea
Koldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkeaPuioko parkea
Salvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea