Otxokiko parkea

Otxokiko parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′36″N 1°57′05″W / 43.3099°N 1.9514°W / 43.3099; -1.9514
Map
Otxoki parkeko zilindro zapalgailua. Gutxi gora behera hor zegoen Otxoki baseria 1968ra arte.

Otxokiko parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Intxaurrondo auzoan dagoen parke bat da. Parke honek haurrentzako jolastokia eta gimnasia egiteko lekuak ditu. Bertan, garai bateko zapalgailua nabarmentzen da, antzinako garaien lekuko. Alboan bidegorri bat du. Erdialdean zelai txiki bat du, baita paseoan ibiltzeko bidexkak ere. 46.852 metro karratu ditu.

Historia

Ordura arte lehenagoko Altzako baserri-gunea zenak 1968an inguruko planifikazio urbanoaren arabera aldaketa handiak jaso zuen eta inguruko 19 baserri bota zuten. Otxoki zen baserri haietako baten izena.

« Patxi Lazkano, bertso biltzen hasi berria nintzen hartan ezagutu nuen, 1959 urtean. Otxoki parkea bere jaiotetxean ezagutu ere. Otxoki baserri hori Ametzagaina mendiaren babesean zegoen, Donostitik Altzara zihoan mendi-bidearen bazterrean. Baina orain urte batzuk bota egin zuten, beste hemeretzi baserrirekin batera. »

—Antonio Zavala, 1983

Parkeko ginkgo zuhaitz bat abenduan.

Beste baserri hauek ere eraitsi zituzten: Arruex (Ondarralde bere egiazko izena paperetan); Arjel-etxeberri, bi bizitza; Arjel-aundi; Arjel-txiki; Xiustegi; Zarategi, bi bizitza; Lizardi; Basatxiki, bi bizitza; Sagastieder; Baratzategi; Tuniz; Tuniz-berri; Igola; Xibili-txiki ta Xibili-aundi.

Egoera hartako samina adierazteko hamabi bertso sortu zituen Otxoki baserrian bizi zen Patxi Lazkano "Otxoki" baserritar eta bertsolariak, Haietako lau dira hauek:

1960an Intxaurrondon zeuden baserriak 2002ko planoan kokatuta. (F. Valledor eta Jabier Ormazabal. Haizpe taberna, 2002)
Otxoki nere jaiotetxeari, 1968[1]
Ni naiz Otxoki deitzen nautena,
hola zen gure etxea,
neronen bistan egokitu zen
teilatuak lur jotzea;
hura ikusita nire barruak
pasatu zuen trantzea,
nire bihotzak dadukan penik
ezta posible kentzea.
Gu bezalaxe famili asko
dirade errukarriak,
baserritikan bota gaituzte
ta kalera etorriak;
batzuk dirade amona zaharrak,
beste batzuk elbarriak,
hoientzat ere iritsi dira
munduko egun gorriak.
Jaiotzetikan oituak geunden
baserri zabal batean,
kanpo-lanean jarraitu dugu
joan diren zenbait urtean;
egun batetik bestera danok
sartu gaituzte lurpean,
orain kalian bizi beharra
lau paretaren tartean.
Han utzi ditut aran-arbolak,
utzi ditut gereziak,
Han utzi ditut piko ta udare,
sagar gez eta gaziak;
nere bihotzan zain bana dute
han dauden arbol guziak,
nere barrena samindutzen du
horrela galtzen utziak.

Erreferentziak

  1. Lazkano, Patxi; Zavala, Antonio. (1983). Tiro tartean bertsotan. Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 168, 140-143 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265391
  • Wd Datuak: Q12265391


Donostiako parkeak

Aieteko parkeaAlderdi EderAmetzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkea
Koldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategia • Otxokiko parkea • Puioko parkea
Salvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea