Aieteko parkea

Aieteko parkea
Musika Parkean jaialdiko emanaldia Aieteko parkean, atzealdean Aieteko jauregia dagoelarik.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′17″N 1°59′26″W / 43.30477°N 1.99054°W / 43.30477; -1.99054
Map

Aieteko parkea edo Puio parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Aiete auzoan dagoen parke bat da. Parkeak 80.777 metro karratu ditu, bertan Aieteko jauregia kokatzen delarik.

Parkea

Pierre Ducasse lorezain frantsesak diseinatu zuen. Urmael bat, haitzuloak eta ur jauziak ditu, baita zelai berdeak eta lorategiak ere. Horietan, ehun zuhaitz eta landare espezie baino gehiago daude.

Era berean, haurrek jolasteko gune bat du. Aieteko jauregia Bailengo dukeek eraiki zuten, 1878an, garai batean Done Jakue Bideko erromesen igarobide izan zen lekuan.

Finkak jauregia eta zenbait eraikin zituen (gurdientzako tokia, zalditegia, zerbitzarien etxebizitzak).

Gaur egun, eraikin horiek hainbat gizarte ekintzatarako erabiltzen dira. Jauregian pertsona ospetsu askok hartu izan dute ostatu; esaterako, Viktoria Erresuma Batukoa erreginak. Francok ere uda sasoiak Aieteko jauregian igaro zituen urte askoan.

Jauregia denbora luzean egon da jendearentzat itxita, baina orain Aieteko Kultur Etxea bihurtuko da.

Ikur gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252912
  • Wd Datuak: Q12252912


Donostiako parkeak

Aieteko parkea • Alderdi EderAmetzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkea
Koldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkeaPuioko parkea
Salvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea