Juan Ajuriagerra Otxandiano

Juan Ajuriagerra Otxandiano


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 7a - 1978ko abuztuaren 25a - Jesús María Elorriaga Zarandona →
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak

EAJren EBBko lehendakaria

1951 - 1957
← Doroteo Ziaurritz - Jose Agerre →
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1903ko abuztuaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAiegi, 1978ko abuztuaren 25a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Julian Ajuriagerra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta industria-ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Juan Ajuriagerra Otxandiano (Bilbo, 1903ko abuztuaren 6a - Aiegi, Nafarroa, 1978ko abuztuaren 25a) EAJko burukidea izan zen.[1][2]

Industria ingeniaria ogibidez, Espainiako Gerra Zibilean, Bizkaian EAJko burua izan zen. Santoñako hitzarmena armada italiarrekin adostu eta sinatu zuen 1937an. Urte berean, heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 6 urteko espetxealdiaz aldatu zioten. Frankismoren garaian, ez zen atzerrira joan. 1977an Bizkaiko EAJko diputatu hautatu zen.

Biografia

Etxegile foruzale baten seme, gaztetandik abertzaletasunaren aldeko agertu zen, eta mendigoizale taldeetako kide izan zen. Industria ingeniaritza ikasi zuen Bilbon bertan. Euskal abertzaletasunaren aldeko jarrera izan zuen oso gazte zenetik, eta Eusko Alderdi Jeltzalean sartu zen 1929. urtean, 1934an Bizkai Buru Batzarreko kide izendatu zuten eta kargu hartan iraun zuen 1937ko abuztuaren 28ra arte.

Espainiako gerra zibilean gudarien buru izan zen. Bilbo Franco jeneralaren gudarosteak okupatu zuenean, 1937ko abuztuan Eusko Gudarosteak Italiako armadaren aurrean errenditzeko negoziaketetan taldeburu izan zen Eusko Gudarostearen aldetik (Santoñako Ituna). Francok delako Ituna ez betetzean, hiltzera kondenatu zuen. Indultatu ondoren sei urte (1937-1943) igaro behar izan zituen espetxean Frantziara ihes egin baino lehen.

Isilpeko borrokaren eratzailea, hogeita hamar urtez ezkutuko jeltzaleen buru izan zen. 1947an, Jose Antonio Agirrerekin batean, Kristau Demokraziaren Nazioarteko Taldeen sorreran esku hartu zuen. 1965ean, Gil Roblesen Democracia Social Cristiana, Kataluniako Unión Democrática eta Jiménez Fernándezen Izquierda Democrática Cristian alderdiekin batera estatu espainoleko Equipo Demócrata Cristiano delakoa eratu zuen Taorminan.

1950eko urteetan, jarrera zurruna eta baztertzailea agertu zuen Ekin taldeko gazteen aurrean, tartean zirela Txillardegi eta Benito del Valle, EAJren jarrera geldia kritikatu eta Hego Euskal Herrian abertzaletasun aktiboa babesten zutenak. Ondorioz, gazteok EAJren dinamikatik kanpora bereizi ziren.

Franco hil ondorengoko lehen hauteskundeetan, artean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria zelarik, Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiko zerrendaburu aurkeztu zuen, eta diputatu aukeratu zuten. Gero, Eusko Kontseilu Nagusiaren lehendakaritzarako hautagaia izan zen. 1978an, eskumendeak Gobernu Zentraletik Eusko Kontseilu Nagusiari aldatzeko helburuarekin eratu zen Bitariko Batzordearen lehendakariordea izendatu zuten. Kargu hartan zelarik, lehentasuna gai hauei eman zien: Kontzertu Ekonomikoak, Batzar Nagusiak eta aginte gaien aldatzea. Bestalde, Espainiako Estatua egitura federalaren arabera eratzearen aldekoa zen. 75 urte zituelarik hil zen Aiegin, Lizarra ondoan.

Kaleak

  • Juan Ajuriagerra kalea (Bilbo)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Ajuriaguerra Otxandiano, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Juan Ajuriaguerra Ochandiano | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).

Bibliografia

  • M. Pelay Orozco, Juan Ajuriaguerra, Bilbao, Idatz Ekintza, 1987; A. Irigaray, “Barandiaran eta Ajuriaguerra profesoreeri omenaldia”, en Egan: Suplemento de Literatura del Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 1-6, v. 27 (enero-diciembre de 1977), págs. 167-169.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Juan Ajuriagerraren sarrera Auñamendi entziklopedian
  • (Gaztelaniaz) Fernando de Meer, "El Partido Nacionalista Vasco ante la Guerra de España (1936-1937)", Eunsa 1992.
  • (Gaztelaniaz) Eugenio Ibarzabal, "Juan Ajuriagerra, el Hermano Mayor", Erein 2019.
  • (Gaztelaniaz) "Lo que he aprendido de Ajuriaguerra, ‘el Hermano mayor’", DEIA egunkaria 2018-08-25.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3323658
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3926156497269217740001
  • GND: 1191789004
  • LCCN: n2019052189
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 2757
  • Lur: 00165/eu_a_1656/a1656
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q3323658



Aurrekoa
Doroteo Ziaurritz
EBBko presidentea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1951ko iraila - 1957
Ondorengoa
Jose Agerre


Lehen Eusko Kontseilu Nagusia

Ramón Rubial (Lehendakaritza)
Juan Maria Bandrés (Garraioa eta Komunikabideak) • Carlos Santamaria (Hezkuntza) • Andoni Monforte (Osasuna eta Gizarte Segurantza) • Mikel Isasi (Industria, Merkataritza eta Arrantza) • Juan Maria Ollora (Ekonomia eta Ogasuna) • Juan Ajuriagerra (Lurralde Antolaketa, Hirigintza y Ingurumena) • Juan Iglesias (Lana) • José Antonio Maturana (Kultura) • José Antonio Agiriano (Justizia) • José María Benegas (Herrizaingoa) • Pedro Morales (Nekazaritza) • Jesús María Viana (Herri Lanak eta Etxebizitza) • Juan Etxebarria (Karterarik gabe)

  • i
  • e
  • a
Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903: Sabino Arana Goiri1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi "Gudari"Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni Ortuzar