Mari Karmen Garmendia

Mari Karmen Garmendia

Irudi gehiago

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua

1995 - 2001
Bizitza
JaiotzaOrmaiztegi, 1947ko ekainaren 9a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Elixabete Garmendia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta politikaria
Enplegatzailea(k)Santo Tomas Lizeoa
Donostiako elizbarrutia
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua
KidetzaArgia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: mari-karmen-garmendia-lasa

Maria Karmen Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1947ko ekainaren 9a) irakasle eta politikaria izan da.

Hamahiru zituela urtebete eman zuen Okzitaniako Tolosa ondoko Verfeil herri txikian. Frantsesa ikasteko joan zen udako hilabete bat pasatzera, baina urtebete egin zuen gero. Ormaiztegirekin konparatuta 40 bat urte aurreratuago zegoen Tolosako alde hura. Ormaiztegin pentsa ezinak zirenak ikusi zituen han: jendartearen sekularizazioa, dibortzioa, emakumezkoak prakekin ibiltzen zirela, erre egiten zutela, izan zitezkeela txofer, Aljeriako gerra, telebista... Egonaldi hark heldutasun ikaragarria eman zion.[1]

Kazetaria

14 urterekin lehenengo lana argitaratu zuen Umeen-Deia aldizkarian. Zeruko Argian idazten hasi zen Aita Agustin Ezeiza kaputxinoak eta Rikardo Arregik bultzaturik. Miren Olarreaga sinadurarekin azaldu ziren bere testuak. Aldi batez, emakumezko bakarra izan zen aldizkariaren taldean. Han ibiltzen ziren Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Jose Manuel Toledo, eta Iñaki Beobide ere. Garai Hartan Andereñoen Erresidentzia zuen ostatu eta bertan topo egin dut Nekane Auzmendirekin, Feli Etxeberriarekin, eta Amaia Lasarekin...[1]

Irakaslea

Irakasle izan da Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, bai eta Donostiako Elizbarrutiaren Irakasle Eskolan ere.

Politikaria (1985-2001)

Politikan jardun zuen 1985etik 2001era Eusko Alderdi Jeltzalearekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ardura hartu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren agintaldian (1985-1994), eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren buru amaitu, Ardanza eta Juan José Ibarretxeren gobernutan (1995-2001).[2] Hain zuzen, Garmendia sailburuak zuzendu zuen Ibarretxeren euskara ikasketa.[1]

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zeregina zein izan beharko zen argi ez zegoenean berak diseinatu zituen hainbat lan-ildo. 1995ean Josune Ariztondo izendatu zuen sailburuorde Hizkuntza Politikan.[3] Egindakoen artean, Euskaltzaindiaren egoera zaila bideratu zen garai hartan, Iparraldearekin harremanak sortu ziren Haritxelarren lankidetzari esker, batez ere, eta François Bayrou solaskide zutela... Hizkuntz eskakizunak, hezkuntza-ereduen inguruko hausnarketa, hizkuntzari buruzko nazioarteko adituekin harremanak egin izan ziren (Joshua Fishman, Cumming, Kataluniako eta Quebeceko adituak...). Garai hartan AEK eta HABEren artean zegoen gatazka bideratu zuten, AEKko arduradunekin hitzarmena lortuz.[1] Hortik aurrera, AEK beste bide batetik sortu zen, euskaltegi itunpeko edo jabego sozialduna.[1]

« Euskal kulturan egon dira pertsona batzuk talka horiek konpontzeko ahalegin handiak egin dituztenak, eta nik aipatu nahi dut bat: adibidez, Mari Karmen Garmendia [1995 eta 2001 artean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoa]. Ahalegin oso handia egin zuen euskal kultura mantentzeko, gatazka partidistetatik kanpo. Eta ezker abertzalearen lerroetan ere egon zen jendea esaten zuena mantendu behar zirela kontsentsu minimo batzuk. »

Pruden Gartzia[4]


Emakume aitzindaria

Aurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan, lehenengo Hizkuntza Politikako idazkaria Jaurlaritzan, eta lehenengo emakumezkoa Matia Fundazioko presidentetzan.

Erreferentziak

  1. a b c d e Telleria, Enekoitz. (2017-07-30). «Ahomentan. Mari Karmen Garmendia eta Elixabete Garmendia. Bidegile konplizeak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  2. ««Nahitaezkoa da erakunde publiko eta ekimen sozialen arteko elkarlana» - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  3. Jainaga Larrinaga, Zihara. (2019-12-01). ««Egunen batean gauzatuko da Guggenheim Urdaibai proiektua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  4. Astiz, Iñigo. «Pruden Gartzia, idazlea. «Zer motibo dute euskaldun sentitzeko egungo etorkinek?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak

  • Mari Karmen Garmendia Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan (768 albiste)
  • Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako euskadi.eus webgunean (84 item)
  • Elkarrizketa Argia aldizkarian (2004-09-05)
  • Elkarrizketa Argia aldizkarian (1995-01-29)
  • Elkarrizketa Argia aldizkarian (1993-10-24)
  • Elkarrizketa Bat aldizkarian (1991ko maiatza)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263040
  • Commonscat Multimedia: Mari Karmen Garmendia / Q12263040

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX1265475
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02350/eu_g_0966/g0966
  • Wd Datuak: Q12263040
  • Commonscat Multimedia: Mari Karmen Garmendia / Q12263040



Aurrekoa
Joseba Arregi
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

19951999
Ondorengoa
Josu Jon Imaz


Aurrekoa
Joseba Arregi
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1995-2001
Ondorengoa
Miren Azkarate


Eusko Jaurlaritza (1995-1998)

Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza)
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakariordetza eta Ogasun eta Herri Administrazioa) • Ramon Jauregi, Francisco Egea eta Sabin Intxaurraga (Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza) • Juan Maria Atutxa eta Jose Manuel Martiarena (Herrizaingoa) • Javier Retegi (Industria, Nekazaritza eta Arrantza) • Inaxio Oliveri (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Iñaki Azkuna (Osasuna) • Mari Karmen Garmendia (Kultura eta Bozeramalea) • Francisco Jose Ormazabal (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Ingurumena) • Jose Antonio Maturana eta Alvaro Amann (Garraio eta Herri Lana) • Rosa Diez eta Belen Greaves (Merkataritza, Kontsumo eta Turismoa)

Eusko Jaurlaritza (1999-2001)

Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza)
Idoia Zenarruzabeitia (Lehendakariordetza eta Ogasun eta Herri Administrazioa) • Inaxio Oliveri (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Javier Balza (Herrizaingoa) • Josu Jon Imaz (Industria, Merkataritza eta Turismoa) • Sabin Intxaurraga (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza) • Iñaki Azkuna eta Gabriel Maria Inclan (Osasuna) • Mari Karmen Garmendia (Kultura) • Francisco Jose Ormazabal (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Ingurumena) • Alvaro Amann (Garraio eta Herri Lanak) • Iñaki Gerenabarrena (Nekazaritza eta Arrantza)

  • i
  • e
  • a
Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903: Sabino Arana Goiri1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi "Gudari"Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki Azkuna • Mari Karmen Garmendia • Juan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni Ortuzar