Ramon Labaien

Ramon Labaien

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Donostiako alkate

1983ko maiatzaren 20a - 1987ko ekainaren 20a
← Jesus Maria Alkain - Xabier Albistur →

Eusko Jaurlaritzako sailburu

1980 - 1983
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1928ko abuztuaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
HeriotzaDonostia2013ko abenduaren 14a (85 urte)
Familia
AitaAntonio Maria Labaien
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
ikusi
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : kimika
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakgeneral manager (en) Itzuli, politikaria eta kimikaria
Lantokia(k)Donostia
Ingalaterra eta Nafarroa Garaia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: ramon-labaien-sansienea-1928-2013

Ramon Maria Labaien Santsinenea (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko abuztuaren 31Donostia, Gipuzkoa, 2013ko abenduaren 14a) euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea izan zen. EAJko kidea, 1980-1983 bitartean Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua eta 1983-1987 bitartean Donostiako alkatea izan zen.[1] Euskal Herriko historian aditua zen, eta hainbat hedabidetan artikuluak idatzi zituen. Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Martin Labaien idazle eta margolariaren anaia zen.

Bizitza

Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Han zortzi urtez bizi izan zen, Espainiako Gerra Zibila etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Bere aita Antonio Maria Labaien Tolosako alkatea zen, EAJ alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Ipar Euskal Herrira joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibane Lohizunen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian.

Gerora, Madrilen, Kimika Zientzietan lizentziatu zen. Ingalaterra nahiz Nafarroan kontserba industrian lan egin zuen. Ondoren, turismo enpresen zuzendaritzara iragan zen, 15 urtetan zehar Donostiako Londres hotelaren zuzendaria izan baitzen. 1978ko urritik aurrera Donostiako Udaleko lehenbiziko teniente alkatea eta 1978ko ekainetik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea izan zen. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren onartu ostean, 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko Kultura sailburua izan zen. Honela bada, 1980an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen. Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, Antzerti eskola eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa agintaldi hartan, sortu ziren. Beti euskararen aldeko babes politika irmoa, eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zuen.[2] Ondoren, 1983tik 1987ra Donostiako alkate izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honetako edukiaren zati bat Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren webguneko ahotsak.com orri honetatik hartu dugu, Aitortu-PartekatuBerdin 2.0 Generikoa (CC BY-SA 2.0) lizentziarekin argitaratu baitute webgunea (ikus webgune hartako lege oharra).
  1. «Ramon Labayen hil da, euskal politika eta kulturaren bidegilea», Eitb.com, 2013-12-14.
  2. (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Ramón María Labayen Sansinenea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.


Aurrekoa
Jesus Maria Alkain (EAJ)
Donostiako Alkatea

1983ko maiatzaren 20tik - 1987ko ekainaren 20ra
Ondorengoa
Xabier Albistur (EA)


Aurrekoa
Karguaren sorrera
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1980-1983
Ondorengoa
Joseba Arregi


Eusko Jaurlaritza (1980-1984)

Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza)
Javier Caño (Lehendakaritzaren Idazkaritza) • Pedro Miguel Etxenike (Hezkuntza) • Ramon Labaien (Kultura) • Carmelo Renobales (Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Jesus Javier Agirre (Osasun eta Gizarte Segurantza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza) • Pedro Luis Uriarte (Ekonomia eta Ogasuna) • Mario Fernandez (Lana eta Autonomia Garapenerako Lehendakariordetza) • Javier Garcia Egotxeaga (Industria) • Jose Luis Robles (Garraio, Komunikabide eta Itsas Arazoak) • Xabier Lasagabaster (Lurralde Plangintza eta Herri Lana) • Carlos Blasco (Merkataritza eta Turismo) • Juan Carlos Isasti (Industria eta Energia)

  • i
  • e
  • a
Sorrera eta sortzaileaEgoitza nagusia eta bilguneakJaiegunakBarne-erakundeakLehendakariak
1895-1903: Sabino Arana Goiri1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi "Gudari"Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier Arzalluz • Ramon Labaien • Jose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni Ortuzar


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2651847
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 21400815
  • ISNI: 0000000059232958
  • BNE: XX1041942
  • LCCN: n96024408
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 79419
  • Lur: 03660/eu_l_0035/l0035
  • Wd Datuak: Q2651847