Josu Jon Imaz

Josu Jon Imaz

(2014)
Irudi gehiago
EAJren EBBko lehendakaria

2004 - 2008
← Xabier Arzalluz - Iñigo Urkullu Renteria

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2001eko irailaren 25a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Europarlamentaria

1994ko uztailaren 19a - 1999ko urtarrilaren 5a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) Itzuli

Zumarragako alkateorde

1991 - 1995
Hautetsia: 1991ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1963ko irailaren 6a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : kimika
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta politikaria
Parte-hartzailea
  • World Economic Forum Annual Meeting 2016 (en) Itzuli
    World Economic Forum Annual Meeting 2017 (en) Itzuli
    World Economic Forum Annual Meeting 2018 (en) Itzuli
    World Economic Forum Annual Meeting 2019 (en) Itzuli
    World Economic Forum Annual Meeting 2022 (en) Itzuli
    World Economic Forum Annual Meeting 2020 (en) Itzuli
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)Petronor
Repsol
Naturgy
Jasotako sariak
ikusi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Josu Jon Imaz San Miguel[1] Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1963ko irailaren 6an. Euskal politikari ohia, EAJren presidente izan zen 2004tik 2007ra. 2008ko uztailetik Petronor euskal enpresa petrogilearen presidentea da. Gainera, 2014ko maiatzetik Repsoleko kontseilari ordezkaria da.

Biografia

Ikasketak eta lana

Kimika Zientzietan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera Bukaerako Sari Berezia eman zioten eta polimeroetan espezializatua. Enpresen Zuzendaritza Orokorrean trebakuntza, 89-90 ikasturtean, Ikasbide-Grupo Cooperativo Mondragóneko Zuzendaritza Nagusiko Trebakuntza Planaren barruan. Doktoretza tesia Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskolan egin zuen, 1994an.

1986ko abenduan INASMET Teknologia Zentroak Nanteseko CETIM Zentrora bidali zuen, Industria eta Energia Ministerioaren bekarekin, ikertzaileak atzerrian trebatzeko programaren barruan.

INASMETeko Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zen 1987-1989 denboraldian eta Marketing eta Kanpo Harreman Saileko arduraduna izan zen 1991-1994ko denboraldian. Ezkonduta dago, hiru seme-alaba ditu eta Donostian bizi da. 2008tik Petronor enpresaren presidente da.

Bizitza politikoa

1994ko ekainean eurodiputatu hautatua izan zen Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan. Hala jardun zuen harik eta 1999ko urtarrilaren 7an Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuten arte. 2001eko uztailaren 17an Gobernu Kontseiluak egin zuen batzarrean erabaki zen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta bozeramaile izaten jarraitzea. Hala aritu zen 2004ko urtarrilaren 13ra arte.

Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzalearen 2004ko urtarrilaren 17 eta 18ko Batzar Orokorrean, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten, Xabier Arzalluzen ondorengo izendatuz.[2]

Ibilbide politikoa

  • EAJ-PNVren kide 1978an.
  • Urretxu-Zumarragako EGIko lehendakaria (1979-1982).
  • EGIren Gipuzkoako Eskualde Kontseiluko kide (1980-1986).
  • EGIren Kontseilu Nazionaleko kide (1981-1986).
  • Urretxu-Zumarragako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren kide (1979-1982).
  • EAJ-PNVren Batzar Nazionaleko ordezkari:
  • GBBren kide (1988-1990).
  • Zumarragako alkateordea eta Ogasun eta Garapeneko zinegotzia (1991-1995).
  • Eusko Legebiltzarrako diputatu (1994-1999).
    • Aurrekontu, Industria eta Gai Ekonomiko eta Arrantza Batzordeko kide.
    • Moneta Azpibatzordeko lehendakariordea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (1999-2001).
  • Eusko Legebiltzarraren kidea Gipuzkoatik (2001).
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (2001-2003).
  • EAJ-PNVren EBBren lehendakaria (2004-2007).

Bizitza politikoa uztea

2007ko irailaren 12an, Imazek politika utziko zuela adierazi zuen hainbat hedabideri helarazitako gutun baten bidez. EAJ alderdiaren presidentzian, Iñigo Urkulluk hartu zion lekukoa.

Erreferentziak

  1. Abizena Imaz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Imatz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Josu Jon Imaz: "Baliteke Olanoren Batasuna lidergoaz jabetu izana" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-13)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q953601
  • Commonscat Multimedia: Josu Jon Imaz / Q953601

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 86856203
  • ISNI: 0000000063029944
  • BNE: XX1138725
  • CANTIC: a11383653
  • LCCN: n2009042076
  • SUDOC: 143153323
  • UB: a1276881
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03009/eu_i_0855/i0855
  • Wd Datuak: Q953601
  • Commonscat Multimedia: Josu Jon Imaz / Q953601



Aurrekoa
Xabier Arzalluz
EBBko presidentea

2004ko urtarrilaren 18a - 2008ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Iñigo Urkullu
Aurrekoa
Mari Karmen Garmendia
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

19992004
Ondorengoa
Miren Azkarate
Aurrekoa
Javier Retegi (Industria)
Rosa Diez (Merkat. eta Turism.)
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

1999-2001
Ondorengoa
Ana Agirre


Eusko Jaurlaritza (1999-2001)

Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza)
Idoia Zenarruzabeitia (Lehendakariordetza eta Ogasun eta Herri Administrazioa) • Inaxio Oliveri (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Javier Balza (Herrizaingoa) • Josu Jon Imaz (Industria, Merkataritza eta Turismoa) • Sabin Intxaurraga (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza) • Iñaki Azkuna eta Gabriel Maria Inclan (Osasuna) • Mari Karmen Garmendia (Kultura) • Francisco Jose Ormazabal (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Ingurumena) • Alvaro Amann (Garraio eta Herri Lanak) • Iñaki Gerenabarrena (Nekazaritza eta Arrantza)

  • i
  • e
  • a
Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903: Sabino Arana Goiri1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi "Gudari"Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren Azkarate • Josu Jon Imaz • Iñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni Ortuzar